Maiatzak 3, osteguna
19:30.
Herri baterako mapak erakusketaren inaugurazioa, Aranburu jauregian. Izenburu bereko liburua idatzi duen Jose Mari Esparzak hitzaldia eskainiko du. Maiatzaren 27ra bitarte ikusgai izango da erakusketa.
Maiatzak 10, osteguna
19:30.
Xosé Estevez eta Jose Luis Orellaren eskutik,
Navarra y sus relaciones con Castilla y la Santa Sede hitzaldia, udaletxeko pleno aretoan.
Maiatzak 17, osteguna
19:30. Pello Monteanoren eskutik,
La guerra de Navarra, crónica de la conquista española hitzaldia, udaletxeko pleno aretoan.
Maiatzak 19, Larunbata
10:00. Albizturko Mendikute gazteluari buruzko proiekzioa eskainiko dute Urkizuko auzo elkartean, eta
Antxon Bandresen omenezko oroigarria jarriko dute. Gero, 45 minutuko ibilaldia egingo dute Mendikutera. Irteera doakoa izango da, eta kultur etxean eman beharko da izena.
Maiatzak 20, Igandea

08:30. Egunpasa egingo dute Amaiurko gaztelura. Gazteluaren bisita gidatua, eta indusketen inguruko datuak eskainiko ditu Juantxo Agirren Mauleonek. Eguerdian, Tolosako Mendialde jatetxean bazkaria egingo dute. 30 euro ordaindu beharko da, eta kultur etxean eman beharko da izena.
Maiatzak 24, Osteguna
19:30. Mahai ingurua pleno aretoan,
Floren Aoiz, Bixente Serrano eta
Joseba Asironen eskutik:
Nafarroako konkistaren aitzakiaz, gure geroari buruzko gogoeta.
Maiatzak 25, Ostirala
20:30. Ibarrako Alurr dantza taldearen
Izanak dirau 1512 emanaldia, Leidor aretoan.
Maiatzak 26, Larunbata
09:00-11:00 Gaiteroen dianak Tolosako auzoetan.
11:30. Tolosako Udaletxean, Baztando Udalari eta Amaiurko herriari harrera ofiziala. Segidan, Plaza Zaharretik, buruhandiak, gaiteroen bandak, Tolosako Musika Banda, dantzariak...
12:00. Nafarroa etorbideko haur parkea Amaiur izendatuko dute monumentu bat jarriz, eta omenaldia ospatuko dute.
12:30. Alde Zaharrean erraldoiak, gaiteroak, dantza taldea, txaranga, Iparraldeko kuxkuxtu eta Tolosa Kantari ariko dira.
14:30. Herri bazkaria Zerkausian, 15 euroren truke. Txartelak Denak, Raku, Orbela eta Sirimiri tabernetan. Gero Larrain dantza.
22:30. Erru Gabe, Kaskezur eta Ufestuek talde baztandarrak Plaza Berrian.