Thursday, February 26, 2009

2009KO IHAUTERIAK

Zer lagunok, ajerik bai? gogorra da gero ikastolara eta lanera bueltatzea halako festen ondoren. Txarangen hotsak eta zezenek emandako sustoak oraindik barneratuak ditugula lanari ekin behar...
Tira .. Hemen duzue aurtengo ihauterietan ikusitako zertzeladatxo bat. Ea bertan zuek ere azaltzen zareten... Animo, gutxiago falta baita 2010eko ihauterietarako!

2009ko iñauteriak

kaixo irakurleok!
Ondo pasa al dituzue iñauteriak?Hala espero dugu, eta hurrengo urtean berriz ere hementxe egongo gara!Hemen dituzue astelenitako zenbait bideo:

Thursday, February 19, 2009

AUPA AUPA, HEMEN DIRELA JADA!!!


Txistor usainaren gozoa ... parranda gogoa ... hemen direla jada TOLOSAKO IÑAUTERIAK! Hasi al zarete mozorroak prestatzen?
Ikastolan dagoeneko nabari da halako giro berezi bat. Batx1 eta 2koek azterketak bukatu berri dituzte eta txaranga doinuak ahotan dituzte...
Gure ikastolako gelak eta pasiloak mozorrotzen ere hasi gara.DBH 1 eta 2koek gelak apaintze lanetan dihardute.DBH 3koek ordenadore bidezko kartel erakargarriak egin dituzte iñauteriak gaitzat hartuta.DBH 4koek berriz,jendea Tolosako iñauterietara gonbidatuz SMSak egin dituzte ...eta goizetako ikastolako sarrera ere iñauteri doinuek alaituko digute!!
HEMEN DIRELA, HEMEN DIRELA JADA!!!!!!!!!
Bonberenea txaranga-ren kartelaren gainean eginiko muntaia
2008ko iñauterietako argazkiak ikusi nahi badituzue, klikatu hemen ... eta gozatu!

Wednesday, February 18, 2009

OSTEGUN GIZEN BEZPERAKO TXORIXOA!


Kaixo ZER BERRI?ko irakurleok.
Ostegun gizena gain-gainean daukagu eta Laskorain ikastolako DBH4ko dibertsiko ikasleek txorixo pintxo goxo goxuak jarriko dituzte salgai patio garaian. Pintxo bakoitza 1€ean, eta edaria 0,50€tan izango dituzue batxilergo eraikuntzaren azpiko arkupean, teknoko tailerraren parean. On egin dizuela guztioi!

TOLOSAKO TXUPINAZOA

Hasi al zarete mozorroak prestatzen? Dagoeneko gainean dugu ostegun gizena! Ikus ezazue nola joan zen iazko txupinazoa. IÑAUTERI BIKAINAK PASA!

BESTE ZENBAIT TOKITAN NOLA OSPATZEN DITUZTE IHAUTERIAK?

tolosako ihauteriak asko gustatzen zaizkigu bainan zer moduz oraingo honetan urrutiraxeago joaten bagara? Brasilgo ihauteriak oso famatuak dira bai koloreengatik baita ere desfile erraldoiak, sanbak eta ipurdi mugimenduengatik ere.Karroza handi bat egiten dute eta jende pila batek dantzaka jarraitzen diote jantzi eta kolore biziekin eta bukaeran karroza bakoitzean doazten nesken artean Brasileko ihauterietako erregiña aukeratzen da.Oso ospetsuak dira eta jende asko erakartzen duen festa da.

Hementxe duzue munduan zear egiten den iñauteri festaren beste adibide bat, hau EEBBtako New Orleansekoa da.


Nafarroa aldean berriz, ospatzeko modua guztiz desberdina da. Hona hemen zenbait adibide:




Tolosako iñauteriak zezenetan

Urtero bezala Tolosako iñauterietan zezen festak egongo dira egunero txarangak desberdinak alaiturik, zaldunita bezperan ez ezik.

2008ko Tolosako iñauterietako zenbait adibide ... 2009 giro bertsua izango alda ????????????

Hemen dituzue iazko zenbait adibide. Ea aurtengoan ere hainbesterik badugun!!!!!!!



Monday, February 16, 2009

txarangak

Prest al zaudete Tolosako txarangetan dantza egiteko? entzun hemen Tolosan ditugun txarangetako batzuk. Ia gozzzaaaarrrr .... tra ... laralaralaralalalala .... la, laralaralaralala ...

Thursday, February 12, 2009

Tolosako iñauterietako egitaraua


TOLOSA OSTEGUN GIZENA

09:13. Etxe-Berriko oinordekoen Udal Bandoa.

11:30. Udal Txistulari Bandak Iñauterietako Zortzikoa joz egingo du ohiturazko ibilbidea.

11:45. Kabi-Alai elkarteko korporazioaren pregoia.

12:00. Plaza Zaharrean, Suziria jaien hasiera iragartzeko.

12:00. Pintxana eta Kabi-Alai txarangen irteera, Arostegieta kaletik.

16:30. Zezen-plazan xexen-festa, Pintxana eta Kabi-Alai txarangek alaitua.

Ondoren. Kalejira.

23:00. Aurrera Kirol Elkartearen danborrada.

OSTIRAL MEHEA

12:00. Ozenki Txistulari taldearen kalejira.

16:30. Zezen-plazan xexen-festa, Kabi-Alai txarangak alaituta. Ondoren. Kalejira.

22:45. Arpegi Taldeak antolatuta, Ostiral Mehe eguneko jaialdia Leidor aretoan.

ZALDUNITA BEZPERA

10:30. Erraldoi eta buruhandiak. Irteera Plaza Zaharratik.

11:30. Eta 17:00etan Kabi-Alai elkarteko txarangaren irteera.

11:45. Dantzari txikien kalejira abiatuko da Triangulotik.

17:00. Haur Danborrada aterako da Geltoki kaletik.

22:30. Tolosako danborradaren irteera Triangulotik.

23:30. Iraunkorrak eta Oriako txaranga kalez kale.

23:30. Plaza Berrian Angelays, Evil Code eta Homo Demens.

ZALDUNITA

08:00. Diana, Tolosako Musika Bandarekin.

08:45. Herriko Txistulari Bandak ohiturazko ibilbidea eginez Iñauterietako Zortzikoa joko du.

10:00. Txarangen irteera.

10:30.Plaza Berrian sokamuturra.

11:00. Karroza eta konpartsen irteera.

15:45. Udal Txistulari Bandak Idiarena pieza joaz egingo du ohiturazko ibilbidea.

16:00. Kalejira Alcoyano, Urdiña Txiki, eta Sukalde txarangekin, Plaza Zaharretik zezen-plazaraino.

16:30. Zezenak zezen-plazan; txarangak eta txistulariak ariko dira ikuskizuna alaitzen.

Ondoren. Kalejira.

19:00. Dantzaldia Berdura Plazan Alcoyano, Urdiña Txiki, eta Sukalde txarangekin.

19:30. Zerkausian Trikutxiki diskojaia.

23:30. Incansables eta Oriako txarangak kalez kale.

ASTELENITA

09:00. Txarangen irteera.

10:30. Plaza Berrian sokamuturra.

11:00. Karrozen eta konpartsen irteera.

16:00. Kalejira Poca Tripa, Tolosano eta Arco Iris txarangekin, Plaza Zaharretik zezen-plazara.

16:30. Zezenak zezen-plazan; txarangak ariko dira plazan bertan ikuskizuna alaitzen. Ondoren, kalejira.

19:00. Dantzaldia Berdura Plazan Poca Tripa, Tolosano eta Arco Iris txarangekin.

19:30. Zerkausian Trikutxiki diskojaia.

21:30. Iturritxiki Plazatik zezen suzkoa irtengo da.

23:30. Plaza Berrian Trikujai diskojaia.

23:30. Incansables eta Bonberenea txarangak kalez kale.

ASTEARTITA

06:00. Udal Txistulari Bandak Alborada joko du Udaletxeko arkupeetan, Berdura Plazan eta Felipe Gorriti Plazan.

08:00. Pattar zezena zezen-plazan. Ondoren kalejira.

10:30. Plaza Berrian sokamuturra, San Esteban txarangak alaituta.

11:00. Karrozen eta konpartsen irteera.

15:45. Herriko txistulari bandak, betiko ibilbidea eginez, Idiarena pieza joko du.

16:00. Kalejira Kabila, Veleta-Aiz Orratz eta Txapel Handi txarangekin, Plaza Zaharretik zezen-plazara.

16:30. Zezenak zezen-plazan; txarangak eta txistulariak ariko dira ikuskizun guztian zehar plaza alaitzen.

Ondoren. Kalejira.

19:00. Dantzaldia Berdura plazan Kabila, Veleta-Aiz Orratz eta Txapel Handi txarangekin.

23:30.Incansables Zaharrak txarangaren irteera.

00:00. Sardinaren hileta konpartsaren irteera Gure Txokoa elkartetik.

OTSAILAK 10, IGANDEA

Piñata igandea. Poca-Tripa txaranga eta Txilaba Elkartearen konpartsa Iurreamendi Egoitzara joango dira.

Wednesday, February 11, 2009

IKASLEAK KAZETARI


El Pais egunkariak, izan ere El Pais de los estudiantes atalak, lehiaketa bat antolatu du DBH / DBHOko ikasleentzat. Laskorain ikastolako DBH 3ko komunikabideak arloko ikasleok lehiaketa horretan parte hartzea erabaki dugu. Lehenik eta behin, nahiz euskarri digitalean izan egunkari bat egitea benetan interesgarri deritzogulako. Bestetik, sariak erakargarriak direlako benetan! Horretan dihardugu bada. Gehiago jakin nahi izatera klikatu hemen.
Batzuk, lehiaketarako informazio bila eta besteak berriz, bideogintzaren lehen urratsak ikasi ondoren hor ikusiko dituzue Tolosan zehar laburmetraiak egiteko irudiak grabatzen. Nork jakin, akaso ikastolan izango dugu etorkizuneko Woody Allen!

Tuesday, February 10, 2009

DONE BALENDIN


Kaixo irakurleok!!
Done Balendin laister datorrela gogoraztiko dizuegu gaurko honetan.Maiteminduta al zaudete? Oparitxo erromantikoren bat buruan? Ba ez ahaztu eh, bestela zuen bikoteak a zer kopeta beltza jarriko dizuen!

Thursday, February 5, 2009

BADATOR LILATOIA



Kaixo ZER BERI?ko irakurleak, ba al zenekiten martxoaren 8an (nazioarteko emakumeen eguna) LILATON izeneko lasterketa ospatzen dela Donostian? Aurtengoan ere emakume mordoxka batek hartuko dugu parte. 55 ikaslek izena eman dute lasterketan parte hartzeko. Errekorrak hautsiz! Hori Laskorain ikastolako ikasle eta irakasleak. Gurasoak ere gonbidatu nahi ditugu gurekin batera lehiatzen. Anima zaitezte!

Tuesday, February 3, 2009

GURE GAUZEN HISTORIA

Honatx AGENDA 21ekoengandik datorkigun bideo interesgarri bat: gauzen historia (the story of stuff). Gazteleraz dago, baina gomendatzen dizuegu. Jatorrizko bertsioa ikusi nahi baduzue, klikatu hemen.

Monday, February 2, 2009

AZTARNA EKOLOGIKOA

Agenda 21etik datorkigun azken lanketa, aztarna ekologikoan oinarritzen da, baina, ba al dakizu aztarna ekologikoa zer den? ba al dakizu biztanle bakoitzat bere bizibaldintzak betetzeko zer lur kopuru behar duen? Bistadizo bat emaiozu ondorengo aurkezpenari eta jakingo duzu.