Tuesday, June 30, 2009

BATXILERGOKO SARI BEREZIA CLARA URTEAGARENTZAT


Zorionak Clara!
Bukaera ezinhobea izan du BATX 2ko gure ikasle den Clara Urteagak. Batxilergoa matrikularekin bukatu ondoren, selektibitatea 9,18ko mediarekin gainditu du eta hori gutxi balitz batxilergoko sari berezia eskuratu du epaimahaiak azterketarik onenetarikoen artean hautatu baitu berea 150 ikasleren artean, elitekoak guztiak. Gehiago eska al liteke?
Esforzuak eta saiatzeak merezi duela ezin uka. Besteak beste, Europan zehar hilabeteko bidaia, hurrengo ikasturtean hilabeteko hizkuntz ikastaroa doan, AEBetan, Ingalaterran, Alemanian ... edo beste hainbat lekutan aukeratzeko eta baita karrerako lehen ikasturtea doan ere.
Arrazoi bat gehiago gure ikasleetaz harro egoteko.
ZORIONAK!!!

Sunday, June 28, 2009

DBH4koak CALA CANYELLESEN














Ziklo eta etapari agur esan diogu. DBH4ko ikasle gehienek gurekin jarraituko dute batxilergoan, baina badira gutxi batzuk beste ibilbide bati ekingo diotenak.
Beraz, guztiok batera, ikasbidaia egin dugu Gironako Cala Caneyllesera. Bertan, urpekaritza, ur eskia, lantxa azkarra, txurroa ... denetarik egiteko aukera izan dugu. Adrenalina pixka bat kanporatuz ederki pasatu dugu, Inaxio, Miren eta Helena L irakasleekin. Hona hemen zenbait argazki, horren adierazle:


IKASTOLAREN EGUN ARRAKASTASUA


Bai lagunok, ehundaka, zientoka izan ginen ikastolako egunean parte hartu genuen ikasle, guraso eta irakasleok. Eguraldia lagun, egun paregabeaz gozatzeko aukera izan genuen: bizikleta martxa, jaialdiak, haur parkea, eta bazkari ederra, Koldo Jauregi chef gidari genuela. Hurrengo urtekoa ere ez da gutxiago izango.

Thursday, June 4, 2009

TUENTI



Gaur egun jende asko da, tuenti-a erabiltzen duena. Baina ez dakizuenentzat, zer da tuentia?
Tuenti gazteentzat zuzendutako lagun-sare bat da. Bertan, erregistratzen bazara, zure tuenti orria eskura dezakezu. Behin hau lortuta, argazkiak igo ditzakezu, mugarik gabe; edo zure blogan testua idatzi; edo besteen tuenti-orrietan edota argazkietan komentarioak jarri...
Zure tuenti-aren pribazitate-maila aukera dezakezu: zure lagunek bakarrik ikusi ahala izatea, zure lagunek eta haien lagunek ikusi ahal izatea, edota pertsona guztiek ikusti ahal izatea.
Hemen, nahi dituzun pertsonak oso errez aurki daitezke: izen-abizen bidez, duten lan edota doazen eskolaren izena bilatuz, bere bizilekua bilatuz, martxara irteten diren zonaldeen bidez, lagunen lagunen bidez, e.a.
Tuenti beta pribatu bat da: dagoeneko erregistratuta dagoen norbaitek e-mail bitartez gonbidapen bat bidali behar dizu bertan sartu nahi eta zure tuenti-orria eduki nahi baduzu.
Informaturik zaude, oso erraza da tuenti-orria egitea, baina kontu handiz ibili zein pertsonekin hitz egiten duzun. Tuentiak, gauza askotarako balio du, adibidez:
lagun berriak egiteko, informatzeko, argazkiak ikusteko eta igotzeko, zure lagunekin hitz egiteko... baina beti pribazitate maila bat erabiliz.

HEGAZKIN ISTRIPUA OZEANO ATLANTIKOAN

Rio de Janeiro (Brasil) eta Paris (Frantzia) arteko bidea egiten ari zen Air France konpainiako Airbus A330-200 hegazkina harekin harremana galdu zenean. Ozeano Atlantikoaren gainean zegoela galdu zen airekoa, igandetik astelehenerako gauean. AF447 hegaldian 228 lagun zihoazen, eta denak desagertuta daude. Air France konpainiako arduradunek emandako argibideen arabera, airekoarekin harremana 01:33ean galdu zen -GMT ordua-. Uste da ekaitz batean harrapatua zelarik tximista batek jo zuela airekoa, arazo elektrikoak eraginez.Bilaketa lanetan asi dira baina ez dute ezer aukitu.

Wednesday, June 3, 2009

Animo,denok ikastolaren festara!!! ekainaren 14a badator eta !!!








Aurten ere urteroko moduan burubelarri dabiltza
lanean irakasle eta gura guztiak, gero emaitza
on bat ateratzeko asmoz.
Bertan denetik egongo da.
Ementxe duzue egitaraua:

*10:30etan BIZIKLETA IBILALDIA Tolosan zehar
*11:00etan HAMAIKETAKOA eta JOLASAK
*12:00etam Haur Hezkuntzako ikasleen JAIALDIA
*12:30etan ABESBATZAren emanaldia
*13:00etan ANTZERKIA
*14:00etan Ikastolako gurasoek prestaturiko BAZKARIA
Menua: Paella, oilaskoa, postrea, kafea eta edariak barne

12€ helbudek eta 6€ haurrek. Txartelak idazkaritzetan daude salgai eta ekainaren 5erako erosi behar dira.

*15:30etan KAZKABARRA taldearekin jolasak
*16:00etan HIPO ta TOMAX pailazoen emanaldia
Bazkaldu ondoren UNSAIN ANAIAK taldearekin dantzaldia eta GURASOENTZAKO JOLASAK.

GIRO 09

Klasifikazio generala

Pos.

Ciclista

LUR

EKI

Denbora

1

Denis Menchov

RUS

RAB

86:03:11

2

Danilo Di Luca

ITA

LPR

00:41

3

Franco Pellizotti

ITA

LIQ

01:59

4

Carlos Sastre Candil

ESP

CTT

03:46

5

Ivan Basso

ITA

LIQ

03:59

6

Levi Leipheimer

USA

AST

05:28

7

Stefano Garzelli

ITA

AYS

08:43

8

Michael Rogers

AUT

THR

10:01

9

Tadej Valjavec

ESL

ALM

11:13

10

Marzio Bruseghin

ITA

LAM

11:28

11

David Arroyo Durán

ESP

CDE

12:50


12

Lance Armstrong

USA

AST

15:59



Aurtengo 2009ko Giroa bukatu da eta emen goran dituze emaitzak.
Aurten Denis Menchov Errusiarrak irabazi du Rabbobank taldekoak


unai eta iñigo