Friday, December 17, 2010

GABONAK

Gabonak eguna berriz luzatzen hasten dela ospatzen den jaia da. Gaur egungo kristauentzat jai garrantzitsuenetakoa. Festa hauen ezaugarri nagusi dira Eguberriko pinuak eta opariak dakartzan pertsonaiak: Olentzero eta Mari Domingin (Euskal Herrian), Aita Noel (AEB eta Kanadan), St Nicholas (Herbeeretan)...
XX. mendearen bigarren erdiaz geroztik, oparien ohitura hori handitu egin da, Gabonak jai nagusi bihurtzeraino.

Ohitura zahar bat da abenduak 24ean atez ate gabonetako kantak abestea। Hainbat gazte goizetik iluntzeraino aritzen da etxez etxe kantari artzaiandrez eta artzainez edo baserritarrez jantzirik, gabonei bizitasuna emanez.

Gabonetako loteria


  •  Zer egingo zenuke gabonetako loteria tokatuz gero?
  •  Zuen familian diru asko gastatzen al duzue loterian?
  •  Zer da zure ustez garrantzitsuagoa, osasuna ala dirua?
  •  Zenbat diru nahiko zenuke zoriontsu bizitzeko, edo ez duzu behar diruriik pozik bizitzeko?
  •  Ba al dakizu zenbat balio duen boleto batek?

Thursday, December 16, 2010

EUSKARAREN EGUN ARRAKASTATSUA






Abenduak 3a egun biribila izan zen Laskorain ikastolan. Festa goizeko 8:00etan hasi zen txistularien dianarekin. Han ziren ikasle nahiz irakasle: Jon Lizaso, Itziar Zabala eta Joxe Martin Aizpuru, jo eta su.
Ondoren, DBH 3koen eskutik, irratsaioa izan genuen.Euskararen gaia ardatz hartuta, irratsaio polita eskeini ziguten, hunkigarria zenbait momentutan.
Bertsoen unea etorri zen hurrena, eta DBH 1-A eta DBH4-Cko bertsoek irabazi zuten, ikasleen ustetan haiek baitziren bertsorik onenak.
"Euskal Herria ezagutzen" erakusketari buruzko lehiaketa ere izan genuen  eta kasu honetan,  garaileak 1Ckoak izan ziren.
Jolasorduan, berriz, sokatira eta kartajokoetako finalak jokatu ziren  eta irabazleak hauexek izan ziren:
  • Sokatiran, BATX 2-C, DBH 4-A eta DBH 1-A; 
  • kartajokoan, berriz, eskoban aritu behar zutenak ez ziren azaldu eta musean eta kakajanean ez zuten bukatu.
Festa giroan hasi bazen, festa giroan ere bukatu genuen eguna. Ea egun bakarreko ekimena baino gehiago den!

ABESBATZA ASMOAK GABONETARAKO

Aurten ere Laskorain ikastolako koruak jaialdia antolatu du Sakramentinoetako elizan. Hori dela eta elkarrizketa egin diogu  Naiara Mintegiari, Laskorain ikastolako koruko zuzendaria, hain zuzen ere.   Hona hemen hark esandakoak:



Monday, December 13, 2010

LASKORAINEKO IKASLEAK EDURNE PASABANEKIN!

Azaroaren 22an DBH 3-ko komunikabideetako ikasle batzuk Edurne Pasbani elkarrizketa bat egitera joan ginen bere jatetxera, hau da, Abeletxera, Zizurkilen. Han oso ondo hartu gintuen Edurnek, hasieran hango belardian berarekin argazki batzuk atera, eta ondoren Abeletxe barrura sartu eta galdeketarekin hasi ginen. Orokorrean, oso pozik geratu ginen Edurnerekin, galderak oso argi erantzun zizkigun eta esperientzia oso ona eta politta bizi genuela esan dezakegu. Ordubete inguru egon ginen, baina oso azkar pasa zitzaigun, oso gustura egon bai ginen.

Berari egin genizkion galdera sortak hurrengo loturan dituzue entzungai:




Friday, December 10, 2010

TXOLARRE EGUNA

Ez du ikasturte hasiera erraza izan Txolarre irratiak. Arazo teknikoak tarteko azkeneko asteotan ez du zuzeneko emankizunik eskaini. Datozen egunotan berriz ere betiko emankizunak itzuliko dira Txolarre Irratira eta beste ekintza garrantzitsu bat izango dute atarian: 10. urteurreneko ospakizuna. Gehiago jakin nahiz gero egin klik egin hemen

Wednesday, October 27, 2010

"ETZI" IPUINETIK ANTZERKIRA



Ostiralean, urriaren 22an, Tolosako Leidor aretoan Karlos Linazasororen "Etzi" ipuinean oinarrituriko antzezlana ikusteko parada izan genuen.
Lehenik eta behin, KARLOS LINAZASOROrengana jo genuen bere iritzia bildu nahian.

Hona hemen Asier Zinkunegi zuzendariak esandakoak:

Gorka Zufiaurre dugu "Bruno"ren paperean, Down sindromea izanagatik aktore bikaina dela erakutsi zigun. A zer profesionaltasuna!

Goenkaleko "Kevin" bezala ezagutu genuen askok Asier Oruesagasti aktorea..

Pilar Rodriguezen, amonaren hitzak ere bildu genituen:

Tuesday, October 19, 2010

"ETZI" , KARLOS LINAZASOROREN IPUINEAN OINARRITURIKO ANTZEZLANA, URRIAREN 23AN, 20:00ETAN TOLOSAKO LEIDOR-EN




"Etzi" da Karlos Linazasorok 2007an idatziriko ipuina, eta  urriaren 23an, Dar-Dar produkzioen eskutik Tolosan taularatuko duten antzezlana ere bada.

"Etzi tituluak kontakizunak duen misterioarekin zerikusi zuzena du, eta beraz ezin azal dezaket beraren zergatia. Nolabait, etzi hori itxaropenaren atea da, etorkizun zoriontsu baten esperantza (...) Ni ez naiz oraindik idazle sentitzen. Ni liburuzaina naiz. Uste dut idazle sentitze hori oso gauza bitxia dela, kanpotik datorren zerbait... Jendeak idazletzat naukanean sentituko naiz ni ere idazle. Baina oraindik ez da une hori iritsi". (Karlos Linazasoro, idazlea ARGIA, 2008-10-28)

Hamahiru urteko mutikoa da Bruno. Ezin ditu beste neska-mutikoek egin ditzaketen gauza asko egin; dohain handiak ditu, baina gabeziak ere bai. Musu indartsuak ematen dizkie gurasoei, neskalaguna ere badu, burugogorra da, bihurria, maitagarria. Etxean asko estimatzen dute, baina orain Brunoren eserlekua hutsik dago. (Hiru.com)

Dar-dar ekoiztetxeak urriaren 23an estreinekoz Tolosako Leidor antzokian taularatuko du "Etzi", eta Gorka Zufiaurre da protagonista (Bruno). Gorkak, 32 urteko urretxuarrak, Down sindromea du, eta artista bikaina da. Asier eta Iker Zinkunegi legorretarrak ditugu "Etzi"ko zuzendari lanetan,eta bere esanetara aritu da Gorka,
Pilar Rodriguez, Joxe Ramon Soroiz, eta  Asier Oruesagastirekin batera.
Pello Ramirez (bere kanten berri jakin nahi izatera, klikatu bertan) da musikaren sortzaile eta eszenografia eta jantzi kontuetan Nacho Lobato aritu da (klikatu bertan antzezpeneko argazkiak ikusi ahal izateko)

Ez da denbora luze Euskadi Irratian honi buruzko azalpenak jaso genituela. Hona hemen han esandako guztiak, klik batean.

Laskoraingo abesbatza ERKKI POHJOLAren omenezko kontzertuan

 

Tolosako Leidor Antzokian
2010 urriaren  23an, arratseko 20:00etan

Erkki Pohjola, XX. Mendeko musika hezkuntzari ekarpen garrantzitsua egin zion finlandiarra dela esanik motz geratuko ginateke. Musikari leinu bateko kide, 1963. urtean Tapiola Korua`Songs building bridges´ sortu eta honen bidez erakutsi zion munduari nola kantua eta musikaren bidez garatu eta komunikatu gaitezkeen haurtzarotik. Atleta, eskiatzaile eta naturzale amorratua izanik, sustraietatik edan zuen bere proiektua gauzatzeko. Mundu mailako gaztetxo koruen antolamendu garrantzitsuenetarikoa egitasmoaren aita. Tolosako Lehiaketan gonbidatu fidel, kuttun eta erakargarria zitzaigun. Bere jakinduriaz eta gizatasunaz gozatu genuenok, omenaldi xume hau eskaini nahi genioke. Bide batez, esker ona adieraziz, Herriaren Kultura landu eta bultzatu eta lan horretan ari diren guztiei

Monday, June 14, 2010

Badator ikasturte amaiera!!!


2010eko ikasturtea bukatu dugula ospatzeko eta gure lanaren sari gisa, ekainaren 17an honako egun pasa hau egiteko aukera izango dugu:

Goizeko 8:00etan ikastolatik abiatu eta Askainera joango gara, handik tren geldoaz, Larrun mendira igotzeko. Jaitsiera ere trenez egingo dugu, eta ondoren Senpereko lakura joango gara, bertan bazkaldu ahal izateko. Arratsalde erdian handik atera eta 18:00ak aldera Tolosan izango gara bueltan.

Anima zaitezte!!!

Wednesday, June 9, 2010

SILVIA MONEO MUNDUKO TXAPELKETAN


Silvia laskorain ikastolako DBH 4 ko kasle bat da. Bera Chikagotik bueltatu berria da munduko dardo txapelketan laugarren geratu ondoren. DBH 2-n zegoenean hasi zen mundu honetan. guztia kasualitate utsa in¡zan zen, berak ez zuen inungo afiziorik kirol honekiko baina bai ordea bere aitak. Guztia bere aitaren txapelketa batean hasi zen. Bera aspertuta zegoenez parte hartzea erabaki zuen eta txapelketa irabazi zuenez, piskanak, entrenatzen hasi zen. Berezkoa zuen talentua, zeren eta, munduko laugarrena izateraino iritxi baita.

Monday, June 7, 2010

2 ASTE FINALEZ JOSIRIK!


Animo neska mutilak!!
Bi aste ditugu ikastola amaitzeko ete bi asteak finalez josirik daude!
Aste honetarako eguraldi ona eman dute baina guk ikasten jarraitu behar dugu!

Asteazkena 9 gizarte, Osteguna 10 natur zientziak, Ostirala 11 ingles, Astelehena 14 gaztelera, Asteartea 15 matematika, Asteazkena 16 euskera,hautazkoak eta teknologia.
Lasai baina osteguna 17 kurtso amaierako irteera!

Friday, June 4, 2010

LASKORAIN IKASTOLAREN EGUNA


Laskorain Ikastolako eguna ekainaren 13an (igandean) izango dela honez gero denok badakigu. Bertan, hainbat jaialdi, ikuskizun, jolas ... izango ditugu haur, gaztetxo eta guraoen gozamenerako.
Koldo Jauregi eta bere koadrila jo eta su ari dira pella erraldoien antolaketan guztiok bazkari goxo goxoa dastatzeko.
Ikasturtea bukatzear,uda usaina antzematen da airean. Lanak amaitzear ditugu, ikasturtea ia ia joan zaigu, nork esan iraila garaian hain azkar igaroko zenik? Egindako lanana eta esfortzuaren emaitzak ikusten ari gara eta guztiok ongi merezitako oporrak zain ditugu.
Izan bedi Laskorain ikastolaren eguna guztion topagune, egindako lanak aitortzeko parada har dezagun eta agur beroa izan dadila bukatzen duten ikasleentzat.

Ekainaren 13an espero xzaituztegu!

Wednesday, May 26, 2010

Soka Motzean

Kaixo lagunok!!
Gaurkoan, Koldo Oriari eta Janire Graciari egin dizkiegu galdera motz batzuk.

  • Non bizi zara?
  • Koldo:Anoetan
  • Janire: Tolosan
  • Zein da zure libururik gustukoena?
  • K: Asko ditut gustokoak, baina nobelen artean Soinu jolearen semea.
  • J: El perfume.
  • Zein da zure kantarik gustukoena?
  • K:Euskal kantaren bat, Benito Lertxundirena, Goizean goizik eta Maria Solt ta kastero.
  • J: U2 One.
  • Zein da zure pelikularik gustokoena?
  • K: Gran Torino.
  • J:Braveheart
  • Zein da zure janaririk gustokoena?
  • Biak: Pasta
  • Zein da zure kolorerik gustokoena?
  • K: Urdina
  • J: Beltza
  • Mendia ala itsasoa?
  • K: Mendia
  • J: Itsasoa
  • Eguna ala gaua?
  • Biak: Eguna
  • Zein da zure futboleko talderik gustukoena?
  • K: Athletic
  • J: Ez naiz futbolzalea baina gertutasunagatik, Erreala.

BADATOR IBILALDIA!!


Igande honetan maiatzak 30 ibilaldia ospatzen da Bermeon. Ikastolen eta euskararen aldeko festa da eta Euskal Herri osoko jendea elkartzen da bertan egun atsegin bat pasatzeko asmoz. Denbora pasa ugari egongo dira, bai umeentzat bai gazteentzat eta bai helduentzat. Horien artean kontzertuak ere izango ditugu, Betagarri, Gatibu, Esne beltza eta beste hainbat. Animatu zaitezte giro ederra egongo baita eta eguraldiak ere asko lagunduko du.

Monday, May 24, 2010

2010ko iragarki hoberenak

Kalean paseatzen ari garen bitartean, milaka iragarki ikusten ditugu. Hauek guztietatik hoberenetarikoak sailkatu ditugu. Hona hemen hautatutakoak:

Monday, May 17, 2010

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT!

Jakin badakigu euskarak zein egoera latza bizi duen Euskal Herriko zenbait tokitan. Gure inguruan euskaraz asko entzuten da eta batzutan ez dugu aintzakotzat hartu ere egiten. Beste hainbat lekutan aldiz, egoera zaila bizi dute. Nafarroa dugu horren adibide garbia, administrazioak ez baitu deus handirik egiten bere alde. Ikusi ezazue Euskararen kontseiluaren ondorengo bideoa, merezi du!

euskaraz bizi nahi dut from Euskararen Kontseilua on Vimeo.

Friday, May 14, 2010

PEACHY JOKE ... ETA GURE IKASLEAK

Lagunok, ba al dakizue Peachy Joke taldearen azken bideoklipa gure ikastolan grabatu dutela? Ez hori bakarrik, LH3ko ikasleak aritu dira aktore lanetan. Emaitza ikusi nahi?


Peachy Joke taldearen berri myspace-en aurkituko duzue. Izenaren gainean klikatu besterik ez duzue.

Wednesday, May 12, 2010

Hamburgo

Hanburgo alemaniako bigarren hiririk handiena da.Hanburgoko kaiarekin batera,europako bigarren porturik handiena eta munduko bederatzigarrena da.Europar batasunean hiriburua ez duen hiria handiena da.Alemaniako 16etako estatu federal bat.Jutlandia penintsulako hegoaldean, eskandinavia eta erdialdeko europaren arteko bidean,ipar itsasoa du mendebaldean eta itsaso baltikoa ekialdean.Elba ibaia,alster eta billie ibaiekin bat egiteko tokian dago hanburgo,bi lakuren artean..binnelalster eta aubenalster.Kiroletan hamburger SV futbol taldea dago. 1.754317 biztanle ditu hanburgok.Hiritar ezagunak dira karl lagerfeld moda diseinatzailea,helmut schmidt politikoa,heinrich rudolf hertz,johannes brahms musikagilea eta angela merkel alemaniako kantzilerra.Hiri senidetuak dira san petersburgo,marseilla,shanghai,dresden,leon nikaragua,osaka,praga eta chicago.

Wednesday, April 28, 2010

BADATOR HERRI URRATS!



Maiatzaren 9an Herri Urrats jaia izango da. Euskararen eta ikastolen aldeko festa da eta urtero bezala Senpereko aintziraren inguruan egingo da. Denera 4 km izango dira eta ibilbidean zehar ostatuak jateko eta edateko, animazioak (antzerkia, dantzak, musika, txontxongiloak, jokoak, indar jokoak, erakusketak, liburu eta disko salmenta...) eta lasai egoteko tokiak aurkitzen dira. Adin guztietako jendea animatzen dugu joatea, egun on eta atsegin bat pasatzeko aukera paregabea baita. ANIMA ZAITEZ!


Libe eta Mattin

Monday, March 8, 2010

Maialen Lujanbio lilaz kantatzen

Oraingoan Maialen Lujanbiorengana joan gara elkarrizketa bat egitera emakumeen egunean Maialen gogoan izan dezagun eta bere ikuspuntua gogan edukitzeko.

Martxoak 8 emakumearen eguna, garrantzitsua al da zuretzako?

Baietz esango nuke, horrelako motibo edo borrokek edo gaiek behar dute egun bat zertxobait nabarmentzeko eta nere ustez martxoak 8 da horrelako egun sinboliko bat, urte guziko eguneroko borroka bat plazara ateratzeko, komunikabideetara eta pixka bat jendeari presenteago egiteko buruan, sinbolo bezala garrantzitsua da baino lana egunerokoan dago.

Final nagusian botatako azken bertsoan garai bateko emakumeak aipatu zenituen, nabaritu al duzu ezberdintasunik garai bateko emakumetik hontara?

Guk ezagutzen ditugun, emakumetik, gure amonetatik hasita gaur egun arte eta nik uste nahiz eta lehengo gizartea ez ezagutu amonei eta amei entzunda badakigu lehengo gizarte nolakoa zan, bere bizimodua, bere etxekolanak, etxeko egiturak... Bueno eta nik uste inportantea dela guraso eta bai aiton amonen berri oi eta ondare hoi jasotzea eta gu kosziente izateko lehen nola zen konturatzeko gaur egun gauza batzuk behintzat nola aldatu diren gauza batzutan aurre eta beste batzutan atzera egiten dugula. Eta nik uste oso garrantzitsua dela jakitea nolakoa zen lehengo emakumea.

Nola ikusten dizu emakumea etorkizunean?

Bueno ez da erraza esaten, bueno oso gauz handia da baino nik esago nuke bueno papera pausoak pixkanaka pixkanaka ematen ai geala eta behar bada gaur egun kopurutan eta kupotan berdintzera joatzen da adibidez esijitzen da ba eztakit ze taldetan erdi ta erdi izatea emakumeak eta gizonak eta holako bistako gauzetan nik ustet aurrea iten ai geala eta kopurutan eta esanetan bezala baino oaindik lan handia daola gure buru barrenetan dauzkaun molde zarrak berritzen ze oaindikan nik ustet jarrera asko, harreman asko, oso lehengo modutan eta oso modu zaharkitu edo osasungarria ez dan moduan daramazkigula eta askotan ez geala kontuatzen gauza hoietaz ordun nik ustet aurrera begira inertzia hoiek detektatzea dela klabetako bat gero inertzia horiek hausteko eta lan egiteko.

Parte al duzu naoizbait emakumen aldeko kanpaina batean?

Bueno kanpaina kanpaina ez nao seguru baina segurunik bai, kanpainak badirudi horrelako instituzio usai bat daukala. behar bada bai parte hartuko nuen bai baño gehienbat bat emakumek antolatutako ekitaldietan, bertso afarietan, festetan...

Zer da gobara?

Ba gobara txapelketako finalean aipatu nun ta pixkat ba... batetik omenaldi txiki bat izan nai zun gure amari, "gobara" gure amari ikasitako hitz bat da eta gobara da edo omen da lehengo emakumeak zapi gainean xexto edo tarro batean ematen zuten arropa garbitegira garbitzera. Pixka bat horregatikan aipatu nun lehengo emakumeei erreferentzia egiteagatik nolabait paradojikoa zelako nik zapi gainean txapel bat nekala eta haiek zapi gainean garbitzera eramateko arropa, ordun pixka bat parekotasuna eginez haiei kiñu txiki bat egitea.

Bertsoak egitean zuk beti kolorea duzu gogoan, nolakoa izango zen lila koloreko bertsoa?

Gizona emakumea
emea ta arra
bizi aukerak dago
pareka beharra
bidean elkarrekin
eginez indarra
mundu hontan ez dedin
kolore bakarra
lilatik abiatuz
sortu ortzadarra



Doinuak:Hamarreko handiak
1.Mutil koxkor bat itxu aurreko
2.Aita izena
3.Sentimentua
4.Bazkalosteko kafea
5.Ursus Tibetanus
6.Mundu hontan holako gauzak
7.Guraso zaharrak

Tuesday, February 2, 2010

PETER ROBERTS, MIMATZEN DUEN MIMO ETA HIZLARIA


Gaur Peter Robertsen "Mimarte"emaldia izan dute Laskorain ikastolako DBH4 ko ikasleek. Emanaldia baino oparia. Gaia... alkoholaren kontsumo eta prebentzioa. Zergatik? Gaur egun, inoiz baino informazio gehiago duten gazteek, inoiz baino azkarrago heldutasuna lortu nahi dutelako, "oraintxe bertan"ek geroari aurrea hartu diolako eta "nahi dut"ek "eman behar didazu"arekin sarritan konfunditzen dutelako. Posible al da gazteengana heltzea "no me rayes", "ez iezadazu kakarik eman" edo "sin más"erantzunik jaso gabe? Peter Robertsek posible dela erakutsi du behin eta berriz, gazteak bereganatu ditu. Gakoa? Ez dago informazio bolumenean, bere emozioak kilikatzean baizik.
Emanaldia amaitu ondoren eta beste batera abiatu aurretik, solasaldi interesgarria egiteko parada izan genuen. Aurpegi zuria garbitu bazuen ere eta arropaz aldatu, mimo aparta izateaz gain, hizlari aberatsa ere badela argi dago.Gaztelera du bigarren hizkuntza-lehena ingelera izanik- eta berarengandik jasotako oparia(elkarrizketa hitzak ez luke ongi islatuko berarekin mintzatzeak aportatzen duena)euskarara itzuli dugu, guztiok irakur ahal izateko.klikatu hemen.

Monday, January 18, 2010

KALDEREROAK!!

XIX. mende inguruan, ohikoa zen noizean behin, Europan zehar ibiltzen ziren familia edo tribu batzuk agertzea. Hiriko gertakizun handietakoa izaten zen kaldereroen etorrera, besteak beste, haien jazkerak, kantak, dantzak eta ohiturak oso bereziak eta ikusgarriak zirelako.

Gure artean zeudelarik, lanen jarduten zuten: eltzeak, bertzak eta metalezko beste gauzak konpontzen zituzten. Kaldereroei esker, Donostian zeuden atzerritar soldaduen desfileak gure ihauterietako danborrada festa alaiaren aitzakia bihurtu ziren.

Kaldereroen Konpartsak ezin hobeto erakusten du nola eutsi dakiokeen tradizio bati, festa hobetzeko diren berrikuntza guztiak onartzearekin batera.

Orain dela urte batzuk larunbatean ospatzea erabaki ziren ospakizun hau, eta azken urte hauetako kontua da, Konstituzio Plazako taulatuan orkesta oso bat, eta hungariar dantzak dantzatzen dituen talde bat aritzea, kaldereroen jardunari ikusgarritasuna eta kalitatea erantsiz.
Gainera, hasiera batean ez zen ohikoa festa hau baina pixkanaka zabalduz joan da, ikastetxe eta inguruko herrietara zabalduz, denek gozatu nahi baitute kaldereroen festak dakarren alaitasuna.

Tolosako ihauterietan zezenak



Tolosako ihauteriak oso ezagunak dira Euskal Herri osoan behintzat, eta hori bereziki bi ezaugarrirengatik gertatzen da. Lehenengoa oso herrikoiak direla, hau da, jende askok hartzen du parte mozorrotuz, karrozak eginez... Baina beste gauza oso inportante bat ere zezenak dira, ia arratsaldero zezen plazan dauden zezenak, plaza berrian sokamuturra eta azken egunean goizeko zortzietan egoten den Pattar zezena.Beraz esan dezakegu zezenik gabe ihauteriak ez liratekeela berdinak izango.