"Etzi" da Karlos Linazasorok 2007an idatziriko ipuina, eta urriaren 23an, Dar-Dar produkzioen eskutik Tolosan taularatuko duten antzezlana ere bada.
Hamahiru urteko mutikoa da Bruno. Ezin ditu beste neska-mutikoek egin ditzaketen gauza asko egin; dohain handiak ditu, baina gabeziak ere bai. Musu indartsuak ematen dizkie gurasoei, neskalaguna ere badu, burugogorra da, bihurria, maitagarria. Etxean asko estimatzen dute, baina orain Brunoren eserlekua hutsik dago. (Hiru.com)
Dar-dar ekoiztetxeak urriaren 23an estreinekoz Tolosako Leidor antzokian taularatuko du "Etzi", eta Gorka Zufiaurre da protagonista (Bruno). Gorkak, 32 urteko urretxuarrak, Down sindromea du, eta artista bikaina da. Asier eta Iker Zinkunegi legorretarrak ditugu "Etzi"ko zuzendari lanetan,eta bere esanetara aritu da Gorka,
Pilar Rodriguez, Joxe Ramon Soroiz, eta Asier Oruesagastirekin batera.
Pello Ramirez (bere kanten berri jakin nahi izatera, klikatu bertan) da musikaren sortzaile eta eszenografia eta jantzi kontuetan Nacho Lobato aritu da (klikatu bertan antzezpeneko argazkiak ikusi ahal izateko)
Ez da denbora luze Euskadi Irratian honi buruzko azalpenak jaso genituela. Hona hemen han esandako guztiak, klik batean.
No comments:
Post a Comment