Thursday, January 15, 2009

MERKATU TXIKIAREN ESKERTZA


Laskorain Ikastolak, Ibarrako misio taldearen, Tolosaldea Sahararekin elkartearen eta Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuaren laguntzarekin antolatutako gabonetako Merkatu Txikiaren balorazioa egin dute eta Zer Berri? aldizkari digitaletik ere eskerrak eman beharrean gaude. Jende ugarik hartu du parte aurtengo ekitaldian: guztira 155 dendarik; rduradun gisa, hamabi egunetan zehar, 80 guraso, irakasle eta ikasle ohi aritu dira eta laguntzen 156 ikasle. (DBH 3-4 eta Batxilergo 1 -2). Arlo ekonomikoan ere erantzun bikaina izan du:16.000 euro baino gehiago. Diru hau guztia eta saldu gabe gelditu zen guztia Emaus Fundazioaren, “Ibarratik misio taldea” eta “Tolosaldea Sahararekin” taldeen esku geratu da, hauek baztertuekin orain arteko lana eginez jarrai dezaten. Amaitzeko, Urtarrilaren 12tik 30era bitarte Sahararako elikagaiak bilduko dira ikastolan “ikasle bat, gutxienez kilo bat” lelopean (azukrea, arroza, dilistak, hegaluzea eta konpresak). Tolosaldean 10.000 kilo elikagai biltzeko asmoa dute, ea Ikastolan 1.000 kilo lortzen ditugun.

ESKERRIK ASKO ZUZENEAN EDO ZEHARKA MERKATU TXIKIAN PARTE HARTU DUTEN GUZTIEI!

OLENTZERO


Aurreko urteko abenduaren 19an, Olentzerori eta mari domingiri entrebista motz bat egin genion umeekin egon eta gero. Ona hemen entrebista:

• Nondik zatozte? Bidaia luzea eta nekagarria izan al duzue?
Gu basoan bizi gara, uzturre inguruko kobazulo batean.

• Nola izena du zeuen astoak?Hain bidaia luzea izan ondoren, zer ematen diozu jateko?
Nire astoa ikatzarekin zikintzen denez Beltz izena jarri diot. Ba herritara sartzean, aurkitzen dudan lehen belazean uzten dut belarra jaten.

• Zer moduz portatzen dira Laskoraingo ikasleak? Txintxoak al dira?
Oso ondo portatzen dira.
• Zer da zakuan gehien ekartzen duzuna? Ikatzik bai?
Poza eta alaitasuna, eta bai ikatz pixka bat ere ekartzen dut, baino ez umentzat.
• Zer moduzko harremana duzue Hiru erregeekin ?
Oso harrreman ona dugu hiru erregeekin. Umeei opariak eta alaitasuna ekartzen dien pertsona guztien lagunak gara.

• Denbora asko pasatzen al duzu umeen eskutitzak irakurri eta opariak eskatzen?
Bai, ikaragarri. Hainbeste ume daudenez Euskal Herrian, Mari Domingik laguntzen dit lan horretan.
• 24. gaua oso nekagarria izaten al da?
Bai, oso nekagarria izaten da, bai guretzat eta bai nire astoarentzat.
• Pozik al zaude umeek dizuten miresmen eta maitasunarekin?
Bai oso pozik nago umeek niregan duten konfiantza eta maitasunarekin.
• Zer da 24 gauean, umeek jarritako janaritik, gehien gustatzen zaizuna?
Tortilla patata, ardoa edo esnea eta turroia gustatzen zaizkit gehien.
• Nola dakizu umeak ondo edo gaizki portatzen diren?
Menditik ikusten ditugulako eta gurasoek laguntzen digutelako

Abiba diskojaia


kaixo!!!

urtarrilaren 24ean abiba diskojaia dugu Tolosako beotibarko pilotalekuan, sarrerak 4 eurokoak izango dira. Festa giroa gaueko 10tatik aurrera izango da eta goizeko 5tak arte iraungo du.
Aukera paregabea izango duzue lagunekin ateratzeko eta ongi pasatzeko baita ere zuen bikotekidekin egoteko leku aproposa. Alkohola 18 urte beherakoei ez zaie salduko.
Anima zaitezte eta bertan ikusiko garela espero dugu
besterik gabe agur bero bat.