Thursday, January 15, 2009

MERKATU TXIKIAREN ESKERTZA


Laskorain Ikastolak, Ibarrako misio taldearen, Tolosaldea Sahararekin elkartearen eta Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuaren laguntzarekin antolatutako gabonetako Merkatu Txikiaren balorazioa egin dute eta Zer Berri? aldizkari digitaletik ere eskerrak eman beharrean gaude. Jende ugarik hartu du parte aurtengo ekitaldian: guztira 155 dendarik; rduradun gisa, hamabi egunetan zehar, 80 guraso, irakasle eta ikasle ohi aritu dira eta laguntzen 156 ikasle. (DBH 3-4 eta Batxilergo 1 -2). Arlo ekonomikoan ere erantzun bikaina izan du:16.000 euro baino gehiago. Diru hau guztia eta saldu gabe gelditu zen guztia Emaus Fundazioaren, “Ibarratik misio taldea” eta “Tolosaldea Sahararekin” taldeen esku geratu da, hauek baztertuekin orain arteko lana eginez jarrai dezaten. Amaitzeko, Urtarrilaren 12tik 30era bitarte Sahararako elikagaiak bilduko dira ikastolan “ikasle bat, gutxienez kilo bat” lelopean (azukrea, arroza, dilistak, hegaluzea eta konpresak). Tolosaldean 10.000 kilo elikagai biltzeko asmoa dute, ea Ikastolan 1.000 kilo lortzen ditugun.

ESKERRIK ASKO ZUZENEAN EDO ZEHARKA MERKATU TXIKIAN PARTE HARTU DUTEN GUZTIEI!

No comments: