Joan den ostiralean jakin
genuen gure Ikastolako bi
ikasle Urruzuno literatur
lehiaketan saritu dituztela. BATXILER eko Saioa Etxegia
eta DBH 3ko Nadin Hussein
dira. Saria astebeteko
egonaldia izanen da irailean,
Elgoibarren, goizean
literatur tailerrak izango dituztelarik, eta arratsaldetan denetariko ekintzak.
Zorionak, neskak! Literaturaz gozatzen dugunon eta gozarazten gaituzuenon partetik.
Friday, May 6, 2016
DBH 4koak TXOTXONGILOEKIN... IURRAMENDIN
DBH 4ko zenbait ikasle Iurramendin izan ziren MANO VIVA proiektuaren baitan. Topic-ekin elkarlanean gauzatutako proiketua da eta ikasleek txotxongiloaren bidez hainbat helburu landu dituzte, antzerkia eta txotxongilogintzaz haratago doazen helburuak, hain zuzen.
Ikasturtean zehar, etika saioak erabili dituzte gidoiak garatzeko eta txotxongiloa izaeraz janzteko. MANO VIVAren azken emaitza Iurramendi egoitzako emanaldia izan zen. Bertan, adinekoak ikusle zituztela, talde bakoitzak bere sketcha gauzatu zuen eta “mano viva”k oparitu zahar egoitzako egoiliar
rei, psikomotrizitatea lantzeko bitarteko paregabea.
Polita izan zen gazte nahiz adinekoak elkarlanean ikustea, elkarri laguntzen, pasadizoak kontatuz eta entzunez, transmisioa ardatz. Gozatzeko aukera izan zuten guztiek eta gure gaztetxoak bikain aritu ziren helduekin lanean!
MEMORIA HISTORIKOA AZTERTUZ USTARITZTARREKIN BATERA
DBH 4Bko ikasleek ekimen
berezi batean hartu dute
parte Uztaritzeko Saint
Joseph Lizeoko eta
Tolosako beste
ikastetxeekin batera pasa
den apirilaren 28 eta 29an.
Dakizuenez, aspaldi
senidetu ziren bi herri
hauek eta uztarri hori aintzat hartuta, memoria historikoaren
testuinguruan tailerretan lanean aritu dira mugaz bi aldeetako
ikasleak, Aranzadiko Mikel Errazkinek bideratuta. Tolosa
ezagutuz, gure ikasleak cicerone lanetan aritu ziren
uztariztarrekin. Hurrengo egunean, gerra pairatu zuten zenbait
pertsonairen memoria berritu zuten muralak eta panelak
eginez. Arraunean aritzeko aukera ere izan zuten beren
etxeetara itzuli aurretik.
Subscribe to:
Posts (Atom)