Monday, May 25, 2015

Hilketa


 Taldea: AitorNarvarte, Unai Agote, Ibai Urrestarazu, Unai Peña eta Julen Arozena

Dena usabalen gure ikastetxeko DBH3A gelan eta Julen Arozenaren etxean grabatu dugu. Oso esperientzia ederra izan da kide hauekin grabatu izana.

Oso ondo pasa dugu hau egiten, uste genuena baino hobeto. Asko ikasi dugu oso interesgarria iruditu zaigu eta oso pozik gaude emaitzarekin. Espero dugu gustatu izana.

Sunday, May 24, 2015

JUANFE GARCESEN LABURMETRAIA

Juanfe Garces (Berria.eus-etik bildutako irudia)
Hemen duzue JuanFe Garces (gure ikasle ohiak) Zarauzko Literaturia 2015 promozionatzeko egin duen laburmetraia. Ikus ezazue, eta bertatik "ikasi". Ikusi behin eta berriro eta fija zaitezte planoetan, musikan, kamera mugimenduan, aktoreen lanean.... ikusiko duzue GIDOIA ezinbestekoa dela pelikula on bat egiterakoan!!

ODOLEAN DARAMAGU (laburmetraia)

OHARRA: Behin ikusita, idatzi komentario bat hemen bertan, zer iruditu zaizun, gustatu zaizun ala ez, zergatik...

Thursday, May 21, 2015

LASKORAIN IKASTOLAKO EUSKARA PLANA (EUSKARAZ BIZI) EREDUGARRI EITBN

Kike Amonarrizek zuzentzen duen Tribuaren berbak programan "eskolak euskara sustatuz" gaiari heldu diote eta Laskorain ikastolako gure hainbat ikasle peto peto aritu da beraien esperientzia kontatzen. Gainera, Helena Baraibarrek, ikastolako zuzendariordeak,  ederki esplikatu digu gure ikasleen %96ak euskaraz egiten duela ikastolan, gela barruan eta baita patioan ere, aisialdian. Arrakastaren zergatiak eta egitasmoa bera hemen. Ikus ezazue, merezi du eta!

 

Programa osoa ikusi nahi baduzue, hona hemen.

Wednesday, May 13, 2015

MATTIN ZEBERIO (DBH 4), ON ZIENTZIA SARIETAN IRABAZLE!!!

Berri on batekin gatozkizue oraingoan. Gure ikasle den Mattin Zeberio Larrazak, ON zientzia video-lehiaketan GAZTE saria (18 urtez azpikoentzat) eskuratu du.
Oroimenari buruzko lan ikusgarria duzue, %100ean berak sortua eta ekoiztua. Artixta paregabea dugu Mattin, sortzailea, ekintzailea eta dibulgatzaile aparta. Ez da erraza izaten zientziari buruzko gaiak modu ulerterrez eta erakargarrian azaltzea. Gure Euskal Punset

Hemen duzue bere lana, benetan ikusgarria. Zorionak Mattin!