Thursday, April 23, 2009

BONBERENEA

Bonberenea, orain dela 12 urte gazte talde batek sortu zuen. Bonberenea hainbat tokietan egon da: lehego bonberoetan… eta orain dauden tokian, San Esteban auzoan. Bertan hainbat ekitaldi egin dira eta hainbat gauza sortu:

Kontzertuak: bonberenean, astebururo kontzertuak egiten dira. Bertan talde asko egon ohi dira: deabruak teilatuetan, Jone abeslaria, Zea Mays…eta ondoren haien diskak saltzen dituzte bonberenean bertan.

Txaranga: bonberenea txaranga, 2003ko irailean sortu zela esan daiteke. Ordundik txaranga handitzen joan da eta diskak eta liburuak ateratzera animatu dira: Bonberenea Txaranga 2005an kaleratua eta Rocka eta urrezko komona 2008an kaleratua. Bidioklipa ere grabatu dute Pirritx eta Porrotxerekin. Erraldoi eta buruhandi eta mulanboarekin ere ibili izan dira.

Txapelketak:bonberenea futbol txapelketa, skate txapelketa, eskalada txapelketa eta mahai tenis txapelketa.

Wednesday, April 22, 2009

II. RALLYESPRINTEA

Oraindik izena emateko epea itxi ez bada ere, Euskal Herriko piloturik onenek eman dute izena dagoeneko. Irurako ikastola berriaren eraikina ordaintzen laguntzeko balioko du Rallyesprintak.

Aurten, bigarren aldiz, Irurako Ikastolak Hondarribiko Sardara motor elkartearekin elkarlanean, II. Ñañarri Rallyesprintaren antolaketa hartu du bere gain. Guztira 90 lagunek hartuko dute parte. Euskadiko eta Nafarroako Rallyesprinten egutegian puntuagarria izango da rally hau. Alegiatik abiatuko den rallyesprint honek Orendaindik eta Abaltzisketatik pasatu ondoren, Amezketan izango du helmuga. Bertan izango da sari banaketa beraz.

II. Ñañarri Rallyesprinta Alegiatik Orendainera joateko bidegurutzean hasiko da. Orendaindik eta Abaltzisketatik pasako da, eta hemen, Larrunarri edo Ñañarri eskuinaldean utzita, Amezketara jaitsiko dira, herrira iritsi baino lehen helmugaratzeko. Guztira, 10 km eta 350 m dituen ibilbidea da.

EGITARAUA

Eguna Ordua Ekitaldia Lekua

09-04-01 20:00 Izena emateko epea irekitzea eta araudia argitaratzea Sardara Eskuderia

09-04-20 20:00 Izena emateko epea ixtea Sardara Eskuderia

09-04-21 22:00 Izena emandakoen zerrenda argitaratzea Sardara Eskuderia

09-04-25 09:00 -12:00 Egiaztatze administratiboak eta teknikoak Alegiako ikastola

09-04-25 12:30 Ibilgailuak gune itxian aurkeztea Alegiako ikastola

09-04-25 13:00 Irteera hartzeko ibilgailu baimenduen zerrenda

argitaratzea

Alegiako ikastola

09-04-25 14:20 Briefing-a Alegiako ikastola

09-04-25 14:30 Lehen parte-hartzailea irteerako gune itxitik

asistentzia-gunera irtetea

Alegiako ikastola;

Ikaztegietarantz

09-04-25 15:30 Lehen parte-hartzailearen irteera GI-3670; 8,7 Km

09-04-25 19:00 Lehen parte-hartzailearen helmugaratzea Amezketako Plaza

09-04-25 19:15 Emaitzak argitaratzea Amezketako Plaza

09-04-25 20:00 Garaikurrak eta esku-dirutako sariak banatzea.

Jarraian, Gune Itxia irekitzea Amezketako Plaza

Probarako aurreikusitako orduak:

Hasiera: 15:30ak

Amaiera: 19:30ak

Espero den parte-hartzea: 80

Errepidea:

Irteera: GI-3670 errepideko 8,7 Km

Helmuga: GI-2133 errepideko 12,290 Km

K.Z.aren luzera: 10,35 Km


Bretaña

Astelehena 20, laskorain ikastolako ikasleak Bretañarantz abiatu ziren aste bete pasatzera. Lehenago Bretañatik etorri ziren bretoiak beste aste bete pasatzera. Bretoiak urtero etortzen dira gaztelania ikasten dutelako eta gure ikasleak berriz frantsesa ikasten dutelako. hemendik ikasle asko joan ziren bretañara eta bertatik ere asko etorri ziren, gutxigorabehera 30 pertsona. hilaren 26ean etortzen dira laskoraingo ikasleak.
besterik gabe agur bero bat

Wednesday, April 1, 2009

ASTE SANTUETAKO IRTEERA

Kaixo guztioi:
Jakingo duzuen bezela aste santuak datozte.
Aste santuetako azken hiru egunetarako kazkabarra taldeak irteera bat antolatu duela esan nahi dizuegu,dbh-ko ikasle guztiei.Bertan egunero ekintza bat egingo da,lehenengoan paintball,bigarrenean raftina eta azkenenko egunen aldiz kañoi jetsiera.
Anima zaitezte eta ondo pasa aste santuak.

korrikaren abestia

kaixo lagunok.
Badator haurtengo korrika Tolosara, bihar pasako da eta Laskoraingo ikasleak bertan parte hartuko dute euskara hizkuntza bultzatzeko.
Hementxe duzue haurtengo korrikaren bideoklipa Betagarri taldeak aurkeztuta.
anima zaitezte.

KORRIKA 09!


Bihar Apirilaren 2an, korrika izango dugu Tolosa herriko kaleetatik zehar ibilbidea eginez.
10:40tan zapalduko du Tolosa 11:20ak arte.
Tuteran eman zitzaion hasiera Martxoaren 26an, eta Gasteiz amaituko da aurtengo korrika, Apirilaren 5ean.
Apirilaren 5ean sekulako jaialdia ospatuko da 16.ekitaldia ospatzeko.

Apirilaren 2an, Osteguna, Laskoraingo ikasle eta irakasleak haienkin abiatuko gara Tolosako ibilbidea eginez, geuk ere euskara bultzatzeko asmoz.

GU ERE BRETAINIARA

Laskorain ikastolako hainbat ikasleek ere, Bretainiara joan, frantsesez hitz egin eta beraien kultura gehiago ezagutuko dute.
Bederatzi herrialdeetan banatzen den lurraldea da eta 2.906.197 biztanle ditu denera.
Ikasleek, egunean zehar, horietako hainbat leku bisitatuko dituzte eta iluntzean berriz, bretoien familiarekin gauza asko ikasteko aukera izango dute.
Ondo pasatzea espero dugu!!!