Oraindik izena emateko epea itxi ez bada ere, Euskal Herriko piloturik onenek eman dute izena dagoeneko. Irurako ikastola berriaren eraikina ordaintzen laguntzeko balioko du Rallyesprintak.
Aurten, bigarren aldiz, Irurako Ikastolak Hondarribiko Sardara motor elkartearekin elkarlanean, II. Ñañarri Rallyesprintaren antolaketa hartu du bere gain. Guztira 90 lagunek hartuko dute parte. Euskadiko eta Nafarroako Rallyesprinten egutegian puntuagarria izango da rally hau. Alegiatik abiatuko den rallyesprint honek Orendaindik eta Abaltzisketatik pasatu ondoren, Amezketan izango du helmuga. Bertan izango da sari banaketa beraz.II. Ñañarri Rallyesprinta Alegiatik Orendainera joateko bidegurutzean hasiko da. Orendaindik eta Abaltzisketatik pasako da, eta hemen, Larrunarri edo Ñañarri eskuinaldean utzita, Amezketara jaitsiko dira, herrira iritsi baino lehen helmugaratzeko. Guztira, 10 km eta 350 m dituen ibilbidea da.
EGITARAUA
Eguna Ordua Ekitaldia Lekua
09-04-01 20:00 Izena emateko epea irekitzea eta araudia argitaratzea Sardara Eskuderia
09-04-20 20:00 Izena emateko epea ixtea Sardara Eskuderia
09-04-21 22:00 Izena emandakoen zerrenda argitaratzea Sardara Eskuderia
09-04-25 09:00 -12:00 Egiaztatze administratiboak eta teknikoak Alegiako ikastola
09-04-25 12:30 Ibilgailuak gune itxian aurkeztea Alegiako ikastola
09-04-25 13:00 Irteera hartzeko ibilgailu baimenduen zerrenda
argitaratzea
Alegiako ikastola
09-04-25 14:20 Briefing-a Alegiako ikastola
09-04-25 14:30 Lehen parte-hartzailea irteerako gune itxitik
asistentzia-gunera irtetea
Alegiako ikastola;
Ikaztegietarantz
09-04-25 15:30 Lehen parte-hartzailearen irteera GI-3670;
09-04-25 19:00 Lehen parte-hartzailearen helmugaratzea Amezketako Plaza
09-04-25 19:15 Emaitzak argitaratzea Amezketako Plaza
09-04-25 20:00 Garaikurrak eta esku-dirutako sariak banatzea.
Jarraian, Gune Itxia irekitzea Amezketako Plaza
Probarako aurreikusitako orduak:
Hasiera: 15:30ak
Amaiera: 19:30ak
Espero den parte-hartzea: 80
Errepidea:
Irteera: GI-3670 errepideko
Helmuga: GI-2133 errepideko
K.Z.aren luzera: