Abenduak 3a egun biribila izan zen Laskorain ikastolan. Festa goizeko 8:00etan hasi zen txistularien dianarekin. Han ziren ikasle nahiz irakasle: Jon Lizaso, Itziar Zabala eta Joxe Martin Aizpuru, jo eta su.
Ondoren, DBH 3koen eskutik, irratsaioa izan genuen.Euskararen gaia ardatz hartuta, irratsaio polita eskeini ziguten, hunkigarria zenbait momentutan.
Bertsoen unea etorri zen hurrena, eta DBH 1-A eta DBH4-Cko bertsoek irabazi zuten, ikasleen ustetan haiek baitziren bertsorik onenak.
"Euskal Herria ezagutzen" erakusketari buruzko lehiaketa ere izan genuen eta kasu honetan, garaileak 1Ckoak izan ziren.
Jolasorduan, berriz, sokatira eta kartajokoetako finalak jokatu ziren eta irabazleak hauexek izan ziren:
- Sokatiran, BATX 2-C, DBH 4-A eta DBH 1-A;
- kartajokoan, berriz, eskoban aritu behar zutenak ez ziren azaldu eta musean eta kakajanean ez zuten bukatu.
No comments:
Post a Comment