Friday, May 20, 2016



Iaz izandako arrakastaren ondoren, berriro ere hemen da Musikherria jaialdia. Herriko musikari, musika talde eta musikazaleen bilgune den festa. Baina horren aurretik, motorrak berotzen joateko, larunbatetik aurrera hainbat kontzertu eta musika emanaldi izango dira Udal Musika Eskolak antolatutako Musikaria Asteartean baitan.





MUSIKHERRIA, beraz, musikak batzen dituen tolosar guzti horien topaketa eta uztarteketa da. Hori dela eta, musika-ikasleen emanaldietatik hasi eta txaranga, dultzainero, txistulari, soinujole eta abar entzuteko aukera izango da maiatzaren 28an Tolosara bertaratuz gero.


Bestalde, iaz egin zen moduan, aurten ere, kalez kale eta plazaz plaza ibiliko dira musikariak egun guztian zehar, beraien doinuekin txoko guztiak alaituz.

Horrez gain aipatu behar da, bigarren edizio honetan  ere ikastolako kideen esku izango den herri bazkaria egingo dela eta bertan jasotako dirua Stop San Filippo fundazioari laguntzeko erabiliko da. Bazkarirako txartelak Xirimiri eta Ikatza tabernetan erosi daitezke (Prezioa: 12 euro helduak eta 6 euro 14 urtez beherakoak). Bazkaldu ostean, egonaldia alaitzeko, musika zuzenean eta Larrain dantza izango dira Zerkausian bertan. Baina, festa ez da hor amaituko eta goizaldera arte luzatuko da Laket taldearen dantzaldiarekin.


Ekintza hau burutzeko boluntarikoki lan egiteko prest dauden kideen laguntza behar da eta beraz, aste honetan izena ematera animatu nahi zaituztegu.

Hiru lan talde antolatu ditugu:

  • 1. TALDEA: Gauzak eraman eta paella prestatu (10:00-14:00)
  • 2. TALDEA: Zerkausia antolatu eta bazkaria serbitu (13:30-17:00)
  • 3.TALDEA: Dena jaso (16:30-19:30)

Izena emateko ondorengo esteka bete mesedez: MUSIKHERRIA

Monday, May 9, 2016



Juantxo Zeberiok 100 ume baino gehiago elkartuko ditu Tolosako Leidor antzokian Zea mays, Ken Zazpi, Adele, Beltz Espiritualen... errepertorio maite eta erakargarri batekin.

Debaigoienako ARIZMENDI ikastola eta Tolosako LASKORAIN IKASTOLAKO abesbatzak
Zuzendariak: Rakel Murgiondo eta Naiara Mintegia

Bateria: Antton Telleria
Saxoa: Jon Arruabarrena
Baxua: Itsaso Etxebeste
Pianoa, Zuzendaritza Musikala eta Moldaketak: Juantxo Zeberio Etxetxipia

Hemen dituzue Malentxo Zeberioren hitzak kontzertuari buruz

SARRERAK: Tolosako leidor antzokiko takilan salgai
Helduak: 10€
14 urtetik beherakoak 5€

Hemen duzue, aurrerapen gisara, duela urte batzuk grabatu zen YAUSA MAYAYE bideoklipa

Herri Urrats 2016


HERRI URRATS 2016


Giro ezin hobea probestuz, asko izan dira Seaskako ikastolen aldeko festara joandakoak. Jai handiaren biharamunean, balorazio baikorra egin du Hur Gorostiagak. Helburuak beteta, pozik agertu da, eta eskerrak eman dizkie atzo Senperera joan ziren guztiei.
Esne Beltza
Esne Beltza


Esne Beltzako kontzertua
Goizean hasi, eta iluntzera bitarte izan da zer ikusi. Adin eta gustu guztietako jendearentzako egitaraua prestatu zuen Seaskak, eta zazpi gunetan banatu zuten Senpereko aintzira. Esne Beltzak egin du aurtengo ediziorako bideoklipa, eta 17:00etan eskaini zuen kontzertua.

Aurten, Bernat Etxepare lizeoak antolatu du jaialdia. Lortutako diruarekin eraikin berria izanen dute, baina eraikina ez ezik lizeoko eskaintza ere berrituko dute. Lehendabizikoz Lanbide Heziketako eskaintza ere egingo dute. Euskarak ere lantokira jalgiko da.

Friday, May 6, 2016

URRUZUNO LEHIAKETAKO IRABAZLEAK!

Joan den ostiralean jakin genuen gure Ikastolako bi ikasle Urruzuno literatur lehiaketan saritu dituztela. BATXILER eko Saioa Etxegia eta DBH 3ko Nadin Hussein dira. Saria astebeteko egonaldia izanen da irailean, Elgoibarren, goizean literatur tailerrak izango dituztelarik, eta arratsaldetan denetariko ekintzak.
Zorionak, neskak! Literaturaz gozatzen dugunon eta gozarazten gaituzuenon partetik.

DBH 4koak TXOTXONGILOEKIN... IURRAMENDIN

DBH 4ko zenbait ikasle Iurramendin izan ziren MANO VIVA proiektuaren baitan. Topic-ekin elkarlanean gauzatutako proiketua da eta ikasleek txotxongiloaren bidez hainbat helburu landu dituzte, antzerkia eta txotxongilogintzaz haratago doazen helburuak, hain zuzen.
Ikasturtean zehar, etika saioak erabili dituzte gidoiak garatzeko eta  txotxongiloa izaeraz janzteko. MANO VIVAren azken emaitza Iurramendi egoitzako emanaldia izan zen. Bertan, adinekoak ikusle zituztela, talde bakoitzak bere sketcha gauzatu zuen eta “mano viva”k oparitu zahar egoitzako egoiliar
rei, psikomotrizitatea lantzeko bitarteko paregabea.
Polita  izan zen gazte nahiz adinekoak elkarlanean ikustea, elkarri laguntzen, pasadizoak kontatuz eta entzunez, transmisioa ardatz. Gozatzeko aukera izan zuten guztiek eta gure gaztetxoak bikain aritu ziren helduekin lanean!

MEMORIA HISTORIKOA AZTERTUZ USTARITZTARREKIN BATERA

DBH 4Bko ikasleek ekimen berezi batean hartu dute parte Uztaritzeko Saint Joseph Lizeoko eta Tolosako beste ikastetxeekin batera pasa den apirilaren 28 eta 29an. Dakizuenez, aspaldi senidetu ziren bi herri hauek eta uztarri hori aintzat hartuta, memoria historikoaren testuinguruan tailerretan lanean aritu dira mugaz bi aldeetako ikasleak, Aranzadiko Mikel Errazkinek bideratuta. Tolosa ezagutuz, gure ikasleak cicerone lanetan aritu ziren uztariztarrekin. Hurrengo egunean, gerra pairatu zuten zenbait pertsonairen memoria berritu zuten muralak eta panelak eginez. Arraunean aritzeko aukera ere izan zuten beren etxeetara itzuli aurretik.