JAI ZORIONTSUAK IZAN DITZAZUELA!!
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!
Laskorain Ikastolako Aldizkari Digitala
an, hiri handi batera egin baitzuen jauzi. 2000. urtetik 2001era, munduan barrena bidaiatzen aritu zen, eta orduko bizibideek ere eragin handia izan zuten berarengan. Euskal prentsan iritzi-emaile lanak egin izan ditu, Euskal Herriko zenbait musika talderentzako letrak idatzi izan ditu eta kartelgintzan ere aritu izan da. Bertsotan, ikastolan hasi zen, hango bertso eskolan. 2003. urtean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen eta hirutan lortu du Txapelketa Nagusiko azken saiorako sailkatzea, 1997an, 2001 (urte horretan txapeldunorde izan zen) eta 2005ean. 1990eko hamarkadaren bigarren erditik aurrera, emakumeak leku egiten joan dira goi mailako bertsogintzan, eta Maialen Lujanbiok goren mailara iristea lortu du. Gaur egun, sorkuntzari emana bizi da erabat, eta bertsogintza du jarduera nagusi.Aspaldi, ikastolako patiora hurbildu ahala, gure ikasle guztiak etengabe erdaraz hitz egiten zutela konturatu ginen, eta gure hizkuntza euskara dela jakinda izugarrizko tristura sentitu genuen. Guzti honen eraginez, euskaraz bizi proiektua sortarazi genuen, ala, gure ikasleak beti euskaraz hitz egitera bultzatu eta izugarrizko eragina izan zuen pare bat urteren poderioz

Zalantzarik gabe, Laskorain Ikastolako ikasle guztiak ahalik eta gehien euskaraz hitz egitea izan zen nire lorpen handiena. Baina esan beharra dut, ez dudala nik bakarrik lortu, zenbait irakasle eta gurasoen ahalegina eta laguntzaren ondorioz, denak batera guztien amets hau betetzea lortu genuen.
Noski, aldaketa garrantzitsua sumatu dugu guztiok pasa diren urte hauetan. Oso kontentu nago ikastolan egon naizen bitartean lortutako lorpenekin.
Beno, orain oso gustura eta lasai bizi naiz. Gainera, orain ere ikastolako arduradunak oso ondo ari direla jakinda, ez dut nire beharra sentitzen. Arazoren bat suertatu ezkero, pozik joango nintzateke laguntza eskaintzera eta aldi berean, aspaldiko lagunak bisitatzera.
Artikulu osoa irakurri nahi baduzu, klikatu hemen