Maiatzaren 9an Herri Urrats jaia izango da. Euskararen eta ikastolen aldeko festa da eta urtero bezala Senpereko aintziraren inguruan egingo da. Denera 4 km izango dira eta ibilbidean zehar ostatuak jateko eta edateko, animazioak (antzerkia, dantzak, musika, txontxongiloak, jokoak, indar jokoak, erakusketak, liburu eta disko salmenta...) eta lasai egoteko tokiak aurkitzen dira. Adin guztietako jendea animatzen dugu joatea, egun on eta atsegin bat pasatzeko aukera paregabea baita. ANIMA ZAITEZ!
Oraingoan Maialen Lujanbiorengana joan gara elkarrizketa bat egitera emakumeen egunean Maialen gogoan izan dezagun eta bere ikuspuntua gogan edukitzeko.
Martxoak 8 emakumearen eguna, garrantzitsua al da zuretzako?
Baietz esango nuke, horrelako motibo edo borrokek edo gaiek behar dute egun bat zertxobait nabarmentzeko eta nere ustez martxoak 8 da horrelako egun sinboliko bat, urte guziko eguneroko borroka bat plazara ateratzeko, komunikabideetara eta pixka bat jendeari presenteago egiteko buruan, sinbolo bezala garrantzitsua da baino lana egunerokoan dago.
Final nagusian botatako azken bertsoan garai bateko emakumeak aipatu zenituen, nabaritu al duzu ezberdintasunik garai bateko emakumetik hontara? Guk ezagutzen ditugun, emakumetik, gure amonetatik hasita gaur egun arte eta nik uste nahiz eta lehengo gizartea ez ezagutu amonei eta amei entzunda badakigu lehengo gizarte nolakoa zan, bere bizimodua, bere etxekolanak, etxeko egiturak... Bueno eta nik uste inportantea dela guraso eta bai aiton amonen berri oi eta ondare hoi jasotzea eta gu kosziente izateko lehen nola zen konturatzeko gaur egun gauza batzuk behintzat nola aldatu diren gauza batzutan aurre eta beste batzutan atzera egiten dugula. Eta nik uste oso garrantzitsua dela jakitea nolakoa zen lehengo emakumea.
Nola ikusten dizu emakumea etorkizunean?
Bueno ez da erraza esaten, bueno oso gauz handia da baino nik esago nuke bueno papera pausoak pixkanaka pixkanaka ematen ai geala eta behar bada gaur egun kopurutan eta kupotan berdintzera joatzen da adibidez esijitzen da ba eztakit ze taldetan erdi ta erdi izatea emakumeak eta gizonak eta holako bistako gauzetan nik ustet aurrea iten ai geala eta kopurutan eta esanetan bezala baino oaindik lan handia daola gure buru barrenetan dauzkaun molde zarrak berritzen ze oaindikan nik ustet jarrera asko, harreman asko, oso lehengo modutan eta oso modu zaharkitu edo osasungarria ez dan moduan daramazkigula eta askotan ez geala kontuatzen gauza hoietaz ordun nik ustet aurrera begira inertzia hoiek detektatzea dela klabetako bat gero inertzia horiek hausteko eta lan egiteko.
Parte al duzu naoizbait emakumen aldeko kanpaina batean?
Bueno kanpaina kanpaina ez nao seguru baina segurunik bai, kanpainak badirudi horrelako instituzio usai bat daukala. behar bada bai parte hartuko nuen bai baño gehienbat bat emakumek antolatutako ekitaldietan, bertso afarietan, festetan...
Zer da gobara?
Ba gobara txapelketako finalean aipatu nun ta pixkat ba... batetik omenaldi txiki bat izan nai zun gure amari, "gobara" gure amari ikasitako hitz bat da eta gobara da edo omen da lehengo emakumeak zapi gainean xexto edo tarro batean ematen zuten arropa garbitegira garbitzera. Pixka bat horregatikan aipatu nun lehengo emakumeei erreferentzia egiteagatik nolabait paradojikoa zelako nik zapi gainean txapel bat nekala eta haiek zapi gainean garbitzera eramateko arropa, ordun pixka bat parekotasuna eginez haiei kiñu txiki bat egitea.
Bertsoak egitean zuk beti kolorea duzu gogoan, nolakoa izango zen lila koloreko bertsoa?
Gizona emakumea emea ta arra bizi aukerak dago pareka beharra bidean elkarrekin eginez indarra mundu hontan ez dedin kolore bakarra lilatik abiatuz sortu ortzadarra
Doinuak:Hamarreko handiak 1.Mutil koxkor bat itxu aurreko 2.Aita izena 3.Sentimentua 4.Bazkalosteko kafea 5.Ursus Tibetanus 6.Mundu hontan holako gauzak 7.Guraso zaharrak
Gaur Peter Robertsen "Mimarte"emaldia izan dute Laskorain ikastolako DBH4 ko ikasleek. Emanaldia baino oparia. Gaia... alkoholaren kontsumo eta prebentzioa. Zergatik? Gaur egun, inoiz baino informazio gehiago duten gazteek, inoiz baino azkarrago heldutasuna lortu nahi dutelako, "oraintxe bertan"ek geroari aurrea hartu diolako eta "nahi dut"ek "eman behar didazu"arekin sarritan konfunditzen dutelako. Posible al da gazteengana heltzea "no me rayes", "ez iezadazu kakarik eman" edo "sin más"erantzunik jaso gabe? Peter Robertsek posible dela erakutsi du behin eta berriz, gazteak bereganatu ditu. Gakoa? Ez dago informazio bolumenean, bere emozioak kilikatzean baizik. Emanaldia amaitu ondoren eta beste batera abiatu aurretik, solasaldi interesgarria egiteko parada izan genuen. Aurpegi zuria garbitu bazuen ere eta arropaz aldatu, mimo aparta izateaz gain, hizlari aberatsa ere badela argi dago.Gaztelera du bigarren hizkuntza-lehena ingelera izanik- eta berarengandik jasotako oparia(elkarrizketa hitzak ez luke ongi islatuko berarekin mintzatzeak aportatzen duena)euskarara itzuli dugu, guztiok irakur ahal izateko.klikatu hemen.
XIX. mende inguruan, ohikoa zen noizean behin, Europan zehar ibiltzen ziren familia edo tribu batzuk agertzea. Hiriko gertakizun handietakoa izaten zen kaldereroen etorrera, besteak beste, haien jazkerak, kantak, dantzak eta ohiturak oso bereziak eta ikusgarriak zirelako.
Gure artean zeudelarik, lanen jarduten zuten: eltzeak, bertzak eta metalezko beste gauzak konpontzen zituzten. Kaldereroei esker, Donostian zeuden atzerritar soldaduen desfileak gure ihauterietako danborrada festa alaiaren aitzakia bihurtu ziren.
Kaldereroen Konpartsak ezin hobeto erakusten du nola eutsi dakiokeen tradizio bati, festa hobetzeko diren berrikuntza guztiak onartzearekin batera.
Orain dela urte batzuk larunbatean ospatzea erabaki ziren ospakizun hau, eta azken urte hauetako kontua da, Konstituzio Plazako taulatuan orkesta oso bat, eta hungariar dantzak dantzatzen dituen talde bat aritzea, kaldereroen jardunari ikusgarritasuna eta kalitatea erantsiz. Gainera, hasiera batean ez zen ohikoa festa hau baina pixkanaka zabalduz joan da, ikastetxe eta inguruko herrietara zabalduz, denek gozatu nahi baitute kaldereroen festak dakarren alaitasuna.
Tolosako ihauteriak oso ezagunak dira Euskal Herri osoan behintzat, eta hori bereziki bi ezaugarrirengatik gertatzen da. Lehenengoa oso herrikoiak direla, hau da, jende askok hartzen du parte mozorrotuz, karrozak eginez... Baina beste gauza oso inportante bat ere zezenak dira, ia arratsaldero zezen plazan dauden zezenak, plaza berrian sokamuturra eta azken egunean goizeko zortzietan egoten den Pattar zezena.Beraz esan dezakegu zezenik gabe ihauteriak ez liratekeela berdinak izango.
Aurreko astean, LHko ikasleek ingelesezko antzerkiak eskaini zizkiguten ikastolako areto nagusian. Gurasoak hantxe ziren, beraien aktoretxoak txalotzen eta irribarrea ahoan zutela.
Hona hemen LH3Akoen egin zuten THE WOLF AND THE SEVEN LITTLE KIDS antzezlana.Well done kids!
Dbh.3ko ikasleok Eguberri zoriontsuak opa dizkizuegu, kontuz ibili jandakoarekin gehiegi enpatxatu gabe eta hasiera ona eman 2010!!!Hementxe uzten dizuegu gure kantu ezagun bat egun hauetan entzungo duguna.