Friday, March 18, 2011
Kilometroak 2013 Tolosan!
Kaixo Zer Berriko irakurleak! Ba al dakizue non izango den Kilometroak 2013an? Hementxe, Tolosan bertan! Laskorain Ikastolan! Lortzen dugun dirua oso lagungarria izango zaigu Sakramentinoetako ikastetxea berritzen ari baikara eta gastu horiei aurre egiten lagunduko baitigu. Izango dugu galtza bete lan antolatzen, baina gogotsu eta irrikaz jada parte hartzeko.
IKASTURTE HONETAKO AZKEN TXANPA
HEMEN DA JADA ASTE SANTUA
Kristauentzako lau egun dira garrantzitsuenak, ostegunetik astelehenera. Igande horrertan alegia erramu eguna da eta jendea erramuak eskuetan dituztela elizara joaten da, apaizak erramuak bedeinkatu eata kalez kale ibiltzen dira prozesioan. Ezagunak dira gure inguruan, besteak beste, Segurako aste santu eta prozesioak eta baita Hondarribikoa ere.
Kristauak ez direnentzako, ordea, gehientsuenok opor egunak ditugunez bai eskolan eta bai lantokietan, eguneroko errutinarekin hautsi nahian Mediterraneo aldera edo eskiatzeko aprobetxatzen dituzte askok.
Zaudeten tokian zaudetela, ongi pasa ezazue!
Thursday, March 10, 2011
"SALBA EZAZU BIZITZA BAT" LASKORAIN IKASTOLAN
DBH 4ko ikasleek, joan den otsailaren 25ean (ostiralean), osasun sailak antolatutiko "SALBA EZAZU BIZITZA BAT" programaren barruan, formazioa jaso zuten. Larrialdi egoera baten aurrean nola jokatu behar dugun ikasi eta DVD eta dummyen (muñekoen) bidez, praktikara eraman zuten ikasitakoa.
Hona hemen Luixi Arregiren (proiektu honetako arduraduna Laskorain ikastolan) hitzak proiektuari buruz.
Hona hemen Luixi Arregiren (proiektu honetako arduraduna Laskorain ikastolan) hitzak proiektuari buruz.
Tuesday, March 1, 2011
Asteazkenean txistorrada!
EGA
Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) pertsona batek euskaraz zein idatziz, euskararen ortografia eta arauak ezagutzen dituela adierazten duen froga da. Hori lortzeko hiru proba edo azterketa gainditu behar izaten dira: Atariko proba, azterketa idatzia eta ahozko azterketa, orden horretan. Proba bat egin ahal izateko aurrekoa gainditzea ezinbestekoa da. Aurten, Laskorain ikastolako batxiller bateko ikasle guztiek gainditu dute atariko froga.
Atariko frogari buruz gehiago jakin nahi ezkero, egin klik hemen.
Atariko frogari buruz gehiago jakin nahi ezkero, egin klik hemen.
Friday, February 25, 2011
HEMEN DIRA JADA KALDEREROAK!

Otsailak 26, larunbata ... Hartu zuen zartagia eta mailua eta irten zaitezte denok alde zaharreko kaleetara zuen trapu zaharrak jantzita. Ah, eta ez ahaztu txistorra mokadu bat jakteko aukera ere izango duzuela , anima zaitezte!
Kaldereroetako doinu eta abestiak bereziak eta ederrak dira. Hemetxe dituzue doinu batzuk.
Subscribe to:
Posts (Atom)
