Urtarrilaren 27an, TOLOSAko LEIDOR aretoan ezin galduzko kontzertua izango dugu.
Ikastolako idazkaritzan izango dituzue sarrerak salgai.
Anima zaitezte, ahaztezina izango da!!
Friday, January 13, 2012
Wednesday, November 2, 2011
ETAk borroka armatua bukatu du
ETAk borroka armatua utzi du,urriaren 20an Berriari emandako adierazpenean azaltzen duen bezala. Bertan esaten du Donostiko Nazioarteko konferentziak, garrantzi politiko handia izan duela eta aro politiko berri bat zabaltzeko aukera historikoa dagoela. Beraz, borroka armatuak ez duela lekurik garai honetan adieraziz, armak utzi dituela esan du. Jakingo duzuenez ETAk Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa lortu nahi du. 1958 urtearen bukaeran sortua, munduko erakunde gehienek terroristatzat hartu dute, baina beraiek «nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaile»tzat dute bere burua.
Emen duzue hori adierazten duen bideoa.
Albiste hau entzutean atentzioa deitu digu eta jendeari galdetu nahi izan diogu beraien iritzia jakiteko. Kalean 20 pertsonari galdetzea lortu dugu eta hauexek izan dira erantzunak:
Zure ustez ETAk borroka armatua betirako utzi al du?
13 pertsonek baiezkoa erantzun digute.
6 pertsonek berriz ezetz.
4 pertsona dudatan geratu dira.
Beraz espero dugu borroka armatua betirako baztertzea baina, betirako utziko dutenik ezin dugu zantzuz jakin.
Tuesday, October 25, 2011
Berdintasunaren aldeko astea
Egitarauko ekitaldietako bat bi egunetan izango da. Taldeko atentzioa indarkeriatik bizirik iraun duten emakumeekin izena du tailerrak eta Las Dignas mugimenduko Dinora Aguiñadak dinamizatuko du. Gaur izan da lehen saioa, eta etzi, asteazkena, izango da bigarrena, udaletxean, 18:00etatik 21:00etara.
informazio gehiago klikatu hemen.
Ander Iriarte.
Wednesday, October 19, 2011
Tolosa Kantari
Hil honetako Tolosa Kantari, euskal kantu jira, urriaren 29an izango da (beti bezala, hileko azken larunbatean), 12:00etan, Tontokaletik abiatuta. Oraingo honetan Legazpiko Alaitasuna errondailako musikarien laguntza izango dute, eta kaleak kantuz alaitzen aritu eta gero, kantu bazkaria egingo dute Oargi elkartean, 14:30etan. Bazkaria, babarrun-jatea, 17 euroren trukean izango da. Txartelak Xirimiri txokolategian daude salgai. Antolatzaileek kantu bazkarirako txartelak lehenbailehen eskuratzea gomendatzen dute, leku mugatua baitago. Txartelak hartzeko azken eguna urriaren 24a izango da.

Tuesday, October 11, 2011
SAKRAMENTINOEN ERAIKUNTZA BERRIAREN IREKIERA EKITALDIA
Eguraldiak gehiegi lagundu ez arren, hantxe ginen ikastoletako ordezkariak, artezkaritza kontseiluko kideak, arkitekto eta teknikari taldea, guraso, irakasle, langile, ikasle ... Joxean Oiz lehendakariaren ongietorriaren ondoren ikastolako koruaen doinuek alaitu ziguten eguerdia. jarraian, Jone Urteagaren, ikastolako zuzendariearen emozioz beteriko hitzek hunkitu gintuzten ederki! Ibilbide luzea izan du ikastolak eta erronka berriei aurre egiten aintzindari izan gara, hala nola: EUSKARAZ BIZI, ELEANITZ , AGENDA 21, ADIMEN EMOZIONALA ... eta hurrengo erronkarako gonbita ere luzatu zigun: KILOMETROAK 2013 TOLOSAN!
Pablo Dendaluzek, gure Spilberg partikularrak (lehendakariaren hitzetan) prestatu zigun bideoan ederki ikusten zen urte betean lorturiko lana, Sakramentino zaharretik gaur egungo eraikuntza dotorera.
Eta gero, gora eta behera, eraikuntza berriko txoko guztiak miatuz ibili ginen zenbait ikaslek bere bibolin, zeharkako txirula eta akordeoiekin gure belarriak goxatzen zituzten bitartean. Jatekorik ere ez zen falta izan!
Xumea baina dotorea benetan, ekitaldia!
Friday, June 10, 2011
Tolosako guda igandean
Igande honetan, ekainak 12, Tolosako nafarroako zubian egingo da, tolosatik Napoleon igaro zen garaiko alardea. Alarde hau ezagun egin da herrian egun hauetan, bai prentsaren bidez eta baita udaletik bidalitako informazioari esker. Alarde ezagun honetan, Andia elkarteko kideez gain, Tolosako musika bandak ere parte hartuko du, garai haietan bizi ziren momentuak gogora ekarriz. Goizeko hamabietan ekingo dio alardeak Eduardo mokoroa musika eskolatik eta alde zaharreko kaleetan zehar kalejira eginez, Nafarroako zubiraino iritsiko dira bertako kideak, bertan guda handiari, frantzesen eta britainiarren artekoari, hasera emateko. Geroago, berriro bueltatuko dira musika eskolara, eta bertatik, berdura plazara joango dira bazkaltzera.
Tuesday, May 31, 2011
IKASTOLAREN EGUNA

Denok dakigunez Ekainaren 12 an gure ikastolaren eguna ospatuko dugu. Urtero bezala bazkarirako txartelak dagoeneko salgai dituzue idazkaritzan, helduek 12€ eta haurrek 6€ ordaindu beharko dituzte beti bezala. Erosteko epea Ekainaren 3 an amaitzen da. Menua urterokoa izango da: paella, oilaskoa, postrea eta kafea.
- Aurtengo egitaraua ere kalean da jada. Hona hemen garrantzitsuenak:
- 10:30 etan bizikleta ibilaldia Tolosan zehar
- 12:30 HH ko jaialdia eta abesbatzaren kontzertua izango ditugu
- 13:00 antzerkia areto nagusian
- zoritxarrez buruz buruko txapelketako finala ez dugu ikusiko astebetez atzeratu baita.
- Azkenik esan beharra dugu egun guztian zehar era guztietako jolasak edukiko ditugula era guztietako adinekoentzat.
Subscribe to:
Posts (Atom)
