![]() |
| Malotes. |
Tuesday, September 27, 2016
Friday, May 20, 2016
Iaz izandako arrakastaren ondoren, berriro ere hemen da Musikherria jaialdia. Herriko musikari, musika talde eta musikazaleen bilgune den festa. Baina horren aurretik, motorrak berotzen joateko, larunbatetik aurrera hainbat kontzertu eta musika emanaldi izango dira Udal Musika Eskolak antolatutako Musikaria Asteartean baitan.
Bestalde, iaz egin zen moduan, aurten ere, kalez kale eta plazaz plaza ibiliko dira musikariak egun guztian zehar, beraien doinuekin txoko guztiak alaituz.
Horrez gain aipatu behar da, bigarren edizio honetan ere ikastolako kideen esku izango den herri bazkaria egingo dela eta bertan jasotako dirua Stop San Filippo fundazioari laguntzeko erabiliko da. Bazkarirako txartelak Xirimiri eta Ikatza tabernetan erosi daitezke (Prezioa: 12 euro helduak eta 6 euro 14 urtez beherakoak). Bazkaldu ostean, egonaldia alaitzeko, musika zuzenean eta Larrain dantza izango dira Zerkausian bertan. Baina, festa ez da hor amaituko eta goizaldera arte luzatuko da Laket taldearen dantzaldiarekin.
Hiru lan talde antolatu ditugu:
- 1. TALDEA: Gauzak eraman eta paella prestatu (10:00-14:00)
- 2. TALDEA: Zerkausia antolatu eta bazkaria serbitu (13:30-17:00)
- 3.TALDEA: Dena jaso (16:30-19:30)
Izena emateko ondorengo esteka bete mesedez: MUSIKHERRIA
Monday, May 9, 2016

Juantxo Zeberiok 100 ume baino gehiago elkartuko ditu Tolosako Leidor antzokian Zea mays, Ken Zazpi, Adele, Beltz Espiritualen... errepertorio maite eta erakargarri batekin.
Debaigoienako ARIZMENDI ikastola eta Tolosako LASKORAIN IKASTOLAKO abesbatzak
Zuzendariak: Rakel Murgiondo eta Naiara Mintegia
Bateria: Antton Telleria
Saxoa: Jon Arruabarrena
Baxua: Itsaso Etxebeste
Pianoa, Zuzendaritza Musikala eta Moldaketak: Juantxo Zeberio Etxetxipia
Hemen dituzue Malentxo Zeberioren hitzak kontzertuari buruz
SARRERAK: Tolosako leidor antzokiko takilan salgai
Helduak: 10€
14 urtetik beherakoak 5€
Hemen duzue, aurrerapen gisara, duela urte batzuk grabatu zen YAUSA MAYAYE bideoklipa
Herri Urrats 2016
HERRI URRATS 2016
Giro ezin hobea probestuz, asko izan dira Seaskako ikastolen aldeko festara joandakoak. Jai handiaren biharamunean, balorazio baikorra egin du Hur Gorostiagak. Helburuak beteta, pozik agertu da, eta eskerrak eman dizkie atzo Senperera joan ziren guztiei.
| Esne Beltza |
| Esne Beltzako kontzertua |
Aurten, Bernat Etxepare lizeoak antolatu du jaialdia. Lortutako diruarekin eraikin berria izanen dute, baina eraikina ez ezik lizeoko eskaintza ere berrituko dute. Lehendabizikoz Lanbide Heziketako eskaintza ere egingo dute. Euskarak ere lantokira jalgiko da.
Friday, May 6, 2016
URRUZUNO LEHIAKETAKO IRABAZLEAK!
Joan den ostiralean jakin
genuen gure Ikastolako bi
ikasle Urruzuno literatur
lehiaketan saritu dituztela. BATXILER eko Saioa Etxegia
eta DBH 3ko Nadin Hussein
dira. Saria astebeteko
egonaldia izanen da irailean,
Elgoibarren, goizean
literatur tailerrak izango dituztelarik, eta arratsaldetan denetariko ekintzak.
Zorionak, neskak! Literaturaz gozatzen dugunon eta gozarazten gaituzuenon partetik.
Zorionak, neskak! Literaturaz gozatzen dugunon eta gozarazten gaituzuenon partetik.
DBH 4koak TXOTXONGILOEKIN... IURRAMENDIN
DBH 4ko zenbait ikasle Iurramendin izan ziren MANO VIVA proiektuaren baitan. Topic-ekin elkarlanean gauzatutako proiketua da eta ikasleek txotxongiloaren bidez hainbat helburu landu dituzte, antzerkia eta txotxongilogintzaz haratago doazen helburuak, hain zuzen.
Ikasturtean zehar, etika saioak erabili dituzte gidoiak garatzeko eta txotxongiloa izaeraz janzteko. MANO VIVAren azken emaitza Iurramendi egoitzako emanaldia izan zen. Bertan, adinekoak ikusle zituztela, talde bakoitzak bere sketcha gauzatu zuen eta “mano viva”k oparitu zahar egoitzako egoiliar
rei, psikomotrizitatea lantzeko bitarteko paregabea.
Polita izan zen gazte nahiz adinekoak elkarlanean ikustea, elkarri laguntzen, pasadizoak kontatuz eta entzunez, transmisioa ardatz. Gozatzeko aukera izan zuten guztiek eta gure gaztetxoak bikain aritu ziren helduekin lanean!
MEMORIA HISTORIKOA AZTERTUZ USTARITZTARREKIN BATERA
DBH 4Bko ikasleek ekimen
berezi batean hartu dute
parte Uztaritzeko Saint
Joseph Lizeoko eta
Tolosako beste
ikastetxeekin batera pasa
den apirilaren 28 eta 29an.
Dakizuenez, aspaldi
senidetu ziren bi herri
hauek eta uztarri hori aintzat hartuta, memoria historikoaren
testuinguruan tailerretan lanean aritu dira mugaz bi aldeetako
ikasleak, Aranzadiko Mikel Errazkinek bideratuta. Tolosa
ezagutuz, gure ikasleak cicerone lanetan aritu ziren
uztariztarrekin. Hurrengo egunean, gerra pairatu zuten zenbait
pertsonairen memoria berritu zuten muralak eta panelak
eginez. Arraunean aritzeko aukera ere izan zuten beren
etxeetara itzuli aurretik.
Subscribe to:
Posts (Atom)

