Wednesday, October 19, 2011
Tolosa Kantari
Hil honetako Tolosa Kantari, euskal kantu jira, urriaren 29an izango da (beti bezala, hileko azken larunbatean), 12:00etan, Tontokaletik abiatuta. Oraingo honetan Legazpiko Alaitasuna errondailako musikarien laguntza izango dute, eta kaleak kantuz alaitzen aritu eta gero, kantu bazkaria egingo dute Oargi elkartean, 14:30etan. Bazkaria, babarrun-jatea, 17 euroren trukean izango da. Txartelak Xirimiri txokolategian daude salgai. Antolatzaileek kantu bazkarirako txartelak lehenbailehen eskuratzea gomendatzen dute, leku mugatua baitago. Txartelak hartzeko azken eguna urriaren 24a izango da.

Tuesday, October 11, 2011
SAKRAMENTINOEN ERAIKUNTZA BERRIAREN IREKIERA EKITALDIA
Eguraldiak gehiegi lagundu ez arren, hantxe ginen ikastoletako ordezkariak, artezkaritza kontseiluko kideak, arkitekto eta teknikari taldea, guraso, irakasle, langile, ikasle ... Joxean Oiz lehendakariaren ongietorriaren ondoren ikastolako koruaen doinuek alaitu ziguten eguerdia. jarraian, Jone Urteagaren, ikastolako zuzendariearen emozioz beteriko hitzek hunkitu gintuzten ederki! Ibilbide luzea izan du ikastolak eta erronka berriei aurre egiten aintzindari izan gara, hala nola: EUSKARAZ BIZI, ELEANITZ , AGENDA 21, ADIMEN EMOZIONALA ... eta hurrengo erronkarako gonbita ere luzatu zigun: KILOMETROAK 2013 TOLOSAN!
Pablo Dendaluzek, gure Spilberg partikularrak (lehendakariaren hitzetan) prestatu zigun bideoan ederki ikusten zen urte betean lorturiko lana, Sakramentino zaharretik gaur egungo eraikuntza dotorera.
Eta gero, gora eta behera, eraikuntza berriko txoko guztiak miatuz ibili ginen zenbait ikaslek bere bibolin, zeharkako txirula eta akordeoiekin gure belarriak goxatzen zituzten bitartean. Jatekorik ere ez zen falta izan!
Xumea baina dotorea benetan, ekitaldia!
Friday, June 10, 2011
Tolosako guda igandean
Igande honetan, ekainak 12, Tolosako nafarroako zubian egingo da, tolosatik Napoleon igaro zen garaiko alardea. Alarde hau ezagun egin da herrian egun hauetan, bai prentsaren bidez eta baita udaletik bidalitako informazioari esker. Alarde ezagun honetan, Andia elkarteko kideez gain, Tolosako musika bandak ere parte hartuko du, garai haietan bizi ziren momentuak gogora ekarriz. Goizeko hamabietan ekingo dio alardeak Eduardo mokoroa musika eskolatik eta alde zaharreko kaleetan zehar kalejira eginez, Nafarroako zubiraino iritsiko dira bertako kideak, bertan guda handiari, frantzesen eta britainiarren artekoari, hasera emateko. Geroago, berriro bueltatuko dira musika eskolara, eta bertatik, berdura plazara joango dira bazkaltzera.
Tuesday, May 31, 2011
IKASTOLAREN EGUNA

Denok dakigunez Ekainaren 12 an gure ikastolaren eguna ospatuko dugu. Urtero bezala bazkarirako txartelak dagoeneko salgai dituzue idazkaritzan, helduek 12€ eta haurrek 6€ ordaindu beharko dituzte beti bezala. Erosteko epea Ekainaren 3 an amaitzen da. Menua urterokoa izango da: paella, oilaskoa, postrea eta kafea.
- Aurtengo egitaraua ere kalean da jada. Hona hemen garrantzitsuenak:
- 10:30 etan bizikleta ibilaldia Tolosan zehar
- 12:30 HH ko jaialdia eta abesbatzaren kontzertua izango ditugu
- 13:00 antzerkia areto nagusian
- zoritxarrez buruz buruko txapelketako finala ez dugu ikusiko astebetez atzeratu baita.
- Azkenik esan beharra dugu egun guztian zehar era guztietako jolasak edukiko ditugula era guztietako adinekoentzat.
Tuesday, May 24, 2011
ELKARTRUKE KONTZERTUA , BEGUESEKO ETA LASKORAIN IKASTOLAKO ABESBATZAK
Maiatzaren 7an, Tolosako Santa Klara elizan benetan emanaldi politta eskaini ziguten, alde batetik CORAL DEL INSTITUT DE BEGUÉS I COR DE MUSIC-ek eta LASKORAIN ABESBATZA-k. Laskorain abesbatzak antolatu elkartruke honetan, ikasle kataluniarrak asteburua pasa zuten Tolosan eta inguruetan. Ostiral iluntzean iritxi eta harrera familiek hartu zituzten. Larunbatean, Tolosako alde zaharra bisitatu ondoren, Donostiarantz joan ziren guztiak. Bazkal ostean berriz ere Tolosara, Santa Klara elizan entsaiatzera. Lizardi elkartean merienda bikainaren ondoren, kontzertua eskaini ziguten. Hemen duzue ikusgai, begueseko abesbatzak eskaini zigun kontzertua.
Friday, May 6, 2011
DBH 3 eta DBH4ko HAUTAZKOEN AURKEZPENAK
![]() |
| ANTZERKIA |
| KOMUNIKABIDEAK |
| INGURUGIRO TAILERRA |
Baina ikasturtea amaitu aurretik , dagoeneko hasiak gara 11-12 ikasturtearen antolaketan . Besteak beste, zuek dituzuen asmoak biltzeko garaia iritxi da.
Pentsatu al duzue zein HAUTAZKO gura duzuen hurrengo urterako? Ba horretan ari dira zenbait irakasle, informazioa ematen , zuen aukeraketa ahalik eta egokiena izan dadin.
| FRANTSESA |
Animo ba, eta galdetu, doakizuen aurkezleari, bururatzen zaizkizuen galdera guztiak.
Agenda 21eko bilera Udaletxean
Asteazken goizean, komunikabideako ikasleak udaletxeara joan ginen elikadurari buruzko bilera batera.Han eskola eta ikastola guztietako Agenda 21eko ikasleak zeuden, horrez gain, alkatea eta udaletxeko teknikariak eta Zuluaga Txikiko antolatzailea. Berak Juan izena zuen eta bera izan zen gure galderak erantzun zituen pertsona bakarra.Galderak ez ziren asko baino bakoitza oso sakon eta txukun aztertu eta esplikatu zigun. Bilera horretan Laskorain ikastolako jende askok hartu zuten parte eta bakoitzak adin desberdinetakoak ziren.
Zuloaga txikiko arduraduna den Juanekin elkarrizketa hau izan genuen.
Bestalde, irakasleak eta DBH-ko ordezkariak joan ziren, argazki asko ateraz.

Zuloaga txikiko arduraduna den Juanekin elkarrizketa hau izan genuen.
Bestalde, irakasleak eta DBH-ko ordezkariak joan ziren, argazki asko ateraz.

Subscribe to:
Posts (Atom)
