Zesta punta edo Jai Alai Euskal Herrian sortutako kirol bat da, mundu osoan zehar jolastu dena. Zoritxarrez, gaur egun ez da hain ezaguna beste euskal kirol batzuekin konparatuta. Beraz, kirol honen egun hobenei buruz ikasteko, Fernando Elolari egingo diogu elkarrizketa, izan ere, zesta punta jokalari profesionala izan zen gazteagoa zenean, eta Amerikara joan zen jolastera. Han, batez ere Mexiko aldean ibili zen jolasten, baina baita Ipar Amerikan ere. Ea kirol honi buruz gauza interesgarri gehiago ikasten dituzuen eta interesa pizten zaizuen!
Ikasle baten bizitza gogor samarra da; izan ere, etengabe etxekolanak jartzen dizkigute, azterketak ere gelditu gabe izaten dira... gaurko honetan ikasle izandako bat elkarrizaketatuko dute Aiert Sarasola eta Eneko Vitoriak. Laura Goikoetxea hain zuzen ere, Laskorain ikastolako andereñoa. Hona hemen elkar hizketaren audioa:
Gaurkoan Xabier Zubeldia Ugartemendiari elkarrizketa bat egingo diogu. Xabier musikaria da, pianoa jotzen du, eta Akelarre euskal musika taldean jo izan du bere bizitzan zehar, horain 4nek taldean dabil jotzen. Horretaz gain irakaslea da, eta gaurkoan galdera batzuk egingo dizkiogu. Galderak teknologiarekin erlazionaturik egingo dizkiogu, gehiago zeazten ikasleen gan teknologiak duen eraginari buruzkoak izango dira.
Eta honekin bukatuko dugu gaurko elkarrizketa, espero dugu denontzat interesgarri zein entretenigarria izana.
Gaurkoan Garbiñe Sagastibeltzari egin diogu elkarrizketa. Garbiñe irakaslea da eta Anoetako herri Ikastolan aritzen da. Berari irakaskuntzarekin duen esperientzia eta irakaskuntzaren inguruko informazioa galdetu diogu.Ea gustoko duzuen gure elkarrizketa!
Tolosako inauteriak Tolosan ospatzen diren inauteri urbanoak dira, Euskal Herriko inauteri ospetsuenetakoak. Euskal Herri osoko jendea erakartzen dute. Inauterietako ohiko mozorroez gainera, euskal jaietako osagai guztiak biltzen dituzte, hala nola lagun taldeak, danborrada, txarangak, txosnak, desfileak, soka-muturra, gastronomia, txupinazoa. Francoren diktaduraren garaian, Hego Euskal Herrian baimendutako hiri inauteri bakarrak izan ziren, Udaberriko festak izenenarekin izan bazen ere.
Tolosako inauteriak, egunez egun:
Kaldereroak, inauterien aurrekari moduan ospatzen dira.
Asteazken gaueko txupinazoa, herritarrak Tolosako triangelu plazan asteazkeneko gaueko 12tan biltzen dira. Iñauterien hasiera baino lehenago ere elkartzen dira tolosarrak eta txaranga baten laguntzaz inauteriak bertan direla ospatzen dute.
Ostegun Gizena, egunik adierazgarrienetakoa da. Goizean,hamaiketako txiki bat egin ondoren, herritarrak udaletxera inguratzen dira eguerdiko txupinazoa ikustera, jai giroan. Arratsaldean, ohikoa izaten da zezenak ikustera joatea,zezenen lehen egunari hasiera emateko. Gau partean, tolosar gazte jendeak afariak eduki ohi ditu.
Ostiral Mehea, inauterietako egunik lasaiena da. Goizean txistulari taldeak ikus daiteke Tolosako kaleetatik igarotzen eta arratsaldean umetxoentzako zezen-txiki eta poniak ateratzen dituzte zezen plazan.
Zaldunita Bezpera, haur eta helduen danborrada alai eta zaratatsua egiten da. Goizean, buruhandi eta erraldoiak ateratzen dira Tolosako parte zaharretik. Ondoren, arratsaldean, gaztetxoak beren danborra hartu eta Tolosako kaleetara abiatzen dira. Larunbatean ez dira zezenak ateratzen (Inauterietako egun bakarra). Gauean, berriz, inauterietako danborrada nagusia ateratzen da: helduen danborrada. Kosakoek danborrada laguntzen dute.
Zaldunita da inauterietako beste egun garrantzitsua. Goizeko zortzietan diana jo eta jendea biltzen hasten da. Goizetik hasita, egun osoan hainbat txaranga ateratzen dira kalez kale Tolosako giroa alaitzera. Arratsaldean,jendea zezen plazara hurbiltzen da zezenen ikuskizunaz gozatzera. Egun osoan, herritarrek egindako karrozak ibiltzen dira Tolosako kale batzuetan zehar, desfilean; beste karroza batzuek, berriz, toki finkoa dute eta hor ematen dute eguna.
Astelehenita bereziki tolosarrak eta inguruko herrietakoak biltzen diren eguna da. Egun osoan tolosako eta inguruko herrietako aisialdi taldeak dantzan ateratzen dira , aietatik Ttenttek, Kirikiño, Atsedena, Txiribitu... Sokamuturra eta zezenak ateratzen dira.
Asteartita inauterien azken eguna da. Goizeko 6:00etan hasten da, alboradarekin. Bi ordu geroago, goizeko 8:00etan, pattar zezena ospatzen da. Bertara, gau horretan festaz gozaturiko gazteak eta baita edade guztietako jendea ateratzen da. Sokamuturraren ondoren, konpartsa eta karrozak ateratzen hasten dira. Karrozak goiz eta arratsalde osoan ibiltzen dira gora eta behera. Amaitzeko, 24:00etan, Sardinaren Hileta ospatzen da.
El carnaval de Tolosa es la última festividad invernal en la ciudad y uno de los carnavales más multitudinarios de Euskadi. Hay vaquillas todas las tardes desde el día de Jueves Gordo y el Toro del Aguardiente en la mañana del Martes de Carnaval. Destaca el Festival delViernes Flaco en el Teatro Leidor, un espectáculo muy especial organizado y protagonizado por la gente del pueblo.
Durante el Sábado Regular (Zaldunita bezpera) hay “Tamborradas”, una adulta y otra infantil. El domingo es costumbre que los vecinos del municipio salgan a la calle en pijama y zapatillas, una escena graciosa con caras desaliñadas y recién levantados de la cama. Desde ese Domingo hasta el Martes las carrozas y las comparsas realizan desfiles, con disfraces, música y bailes. La fiesta concluye el Martes a las 24:00 horas con el tradicional entierro de la sardina.
Tolosako inauteriak Tolosan (Gipuzkoa) ospatzen diren inaute urbanoak dira, Euskal Herriko inauteri ospetsuenetakoak. Euskal Herri osoko jendea erakartzen dute. Inauterietako ohiko mozorroez gainera, euskal jaietako osagai guztiak biltzen dituzte, hala nola lagun taldeak, danborrada, txarangak, txosnak, desfileak, soka-muturra, gastronomia, txupinazoa. Francoren diktaduraren garaian, Hego Euskal Herrian baimendutako hiri inauteri bakarrak izan ziren, Udaberriko festakizenenarekin izan bazen ere.