Wednesday, October 8, 2008

KILOMETROAK

Dbh2 eta dbh3ko ikasleei galdekizun bat pasa eta gero, jakin dugu, ikasle guztietatik %90 Kilometroetara joan zela eta %10-a ez zela joan. Joan zirenetatik %92k ondo pasa zuen eta %8ak berriz, ez zen gustura egon. Ekintza ugari egon ziren baina gustukoena kontzertuak izan ziren. Ikasle batzuk, hurrengo Kilometroak antolatzeko hainbat ekintza berri proposatu dizkigute. Hauek dira horietako batzuk: joko gehiago jartzea, gazteentzako ekintza gehiago, ibilaldi motxagoa egitea, nekagarria iruditzen bai zaie, eta azkenik, kontzertu hobeagoak jartzea.
Beste aldetik, ikasleen %50ak baino gehiagok, ibilbidea ez zuten egin. Ibilaldia egin zutenetatik %60ak baino gehiagok, gustukoa izan zuen eta %10ak baino gehiagok ez zuten oso gustura egin. Gainontzeko guztiek ez zuten batere gustukoa izan.
Hurrengo urtean joango al zara Kilometroetara? Galdera hori egin eta gero, %85ek baietz erantzun zuten, %5ak baino gutxiagok ezetz eta gainerakoek ez dute erabaki.



Hona hemen, Josune Aiestaran-ni egindako entrebista. Berarekin hitz egin eta gero Kilometroei buruzko hainbat galdera egiteko aukera izan genuen:

Lehenik, zer moduzkoak iruditu zaizkizu aurtengo kilometroak?
Oso onak iruditu zaizkit. Apartak. Eguraldiak asko lagundu zuen eta giro aparta izan genuen Anoeta eta Iruran. Bi herriak jendez beteta egon ziren egun osoan.

Uste baino jende gehiago etorri al da? Gutxi gorabehera zenbat?
Bai. Izugarrizko jende pila etorri da. Hala ere, ez dakigu zehazki zenbat jende etorri den oraindik.

Laguntza handia jaso al duzue?
Bai. Jende askok lagundu digu. Laguntza hau gabe ezingo genuen honelako ekintza bat antolatu. Gaur egun, Irurak 1500 biztanle ditu haur eta helduak kontatuta. Egun horretan 2000 pertsona aritu ginen lanean. Anoetako, Laskorain ikastolako, Ibarrako, Billabonako, Imakulada ikastetxeko eta Andoaingo hainbat jendek lagundu ziguten.

Zergatik aurtengo kilometroei “ Eraikitzen ” izena jarri zenioten?
Eraikin berriaren beharrarengatik jarri genion izen hori. Lehen, eraikinaren aurretik leku falta handia genuen eta eraikina ordaintzeko dirua behar genuelako. Herria eta ikastetxea eraikitzen ari direlako.

Irura hain herri txikia izanik nolatan bururatu zitzaizuen hor egitea?
Lehen esan dudan bezala beharrak bultzatuta. Hasieran haur hezkuntza bakarrik genuen baina herria handitzearekin batera, 6.mailararte jarri genuen. Ikastetxe berria egiteko, udalak 600.000 euroko diru laguntza eman zigun eta guk 1.700.000ko diru kopurua behar genuen gastuetarako.

Eta amaitzeko, hainbat sakrifizio eta prestakuntza zerbaitetarako balio izan dute?
Bai horixe. Jende mordoa inguratu zen Irurara eta ze ondo atera zen dena. Jendea oso pozik dago.

No comments: