Aurreko Igandean, Donostian Behobia lasterketa ospatu zen. Aurten 16.000 korrikalarik hartu dute parte. Beste urteetan baino jende gehiagok parte hartu duela esan digute. Urtetik urtera handitzen hari den lasterketa bat da Behobia. Esan digutenez, Gipuzkoa guztiko biztanleen %1-a irten zen lasterketan. Denera, parte hartutako korrikalarietatik 13.000 inguru gizonezkoak ziren eta 3000 inguru emakumeak. Chema Martinez , eta nesketan berriz, Ana CasaresPolo izan ziren aurtengo irabazleak. Laskorain ikastolako hainbat irakasle eta langileek ere parte hartu zuten haurtengo behobian.
Hona hemen parte artutakoak:
INAXIO:
Laskorain ikastolako hainbat langilek hartu zuten parte Behobia 2008an. Horietako bat Inaxio da, DBH eta batxilergoko irakaslea. Bera, 16000 korrikalarietatik 10.000 inguruko postuan geratu zen nahiz eta aurten gogor ez prestatu izan. Berak esan digunez, bi hilabeteko prestakuntza egiten du normalean, karrera honetan parte hartu ahal izateko. Apuntatu ahal izateko,maiatzean 13.000 plaza ireki ziren interneten. Hauek, ia lau egunetan bukatu ziren. Inaxiok esan bezala, “ beste urteetan baino jende gehiago izan zen, bai parte hartzen eta bai ikusten. Geroz eta arrakasta gehiago du ospakizun honek ”. Hurrengo urtean berriro joateko asmoa du korrikalari honek.
JEXUX:
Jexux Iturria,ikastolako atezaina, Joxemirekin batera, behobia 2008an parte hartu zuen. Jexuxek, hainbeste jendeetatik 645.postua lortu zuen. Berak ez du prestakuntza berezirik egiten, baina astean hirutan, ikastolako lanak bukatu ondoren, korri egitera eta ibiltzera joaten da hobbie bezala
Honi, bere koinatuak apuntatu zion. Hurrengo urtean ere bien artean “pikea” sortzen bada, agian joango dela dio.
JOXEMI:
Joxemi, Laskorain ikastolako LH-ko irakaslearekin hitz egin ondoren, bera bi hilabete lehenago entrenatzen asten dela esan zigun. Berak 6291 postua lortu zuen, eta berak esan bezala “nire aurretik baino jende gehiago utzi nuen atzean ”.Prestakuntzan, bi hilabetean aritzen da korri eginez. Joxemi ere internet bidez apuntatu zen asko kostata. Hurrengo urtean ere joateko asmoa du.
Wednesday, November 19, 2008
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment