Martxoaren 11ean, asteazkenean banatu ziren Tolosaldea garatzen-ek antolatu duen 1go literatur lehiaketako sariak. Berri onak Laskorain ikastolarentzat, gure 2 kide izan baitziren irabazleak. Alde batetik, 16 urtez azpikoen kategorian, JONE AMONARRIZ izan zen garaile, eta helduen kategorian berriz, ikastolako guraso den ARANTXA OTEGI.
Tolosaldea garatzeneko emigrazio sailak daraman sensibilizazio kanpainan beste pausu bat izan da, parte hartu duten lan guztiek gai bakarraren inguruan aritu behar baitzuten: emakumea eta inmigrazioa.
Ekitaldea, xumea izan bazen ere arras interesgarria surtatu zen, bertan baitzeuden Tolosaldea garatzeneko ordezkariaz gain, Colonbiatik etorri eta Tolosan 2 urte daramatzan Vania Orostegui, eta Rita Calderón, EREITE elkarteko kidea. Bi emakumeek euren esperientziak kontatu zituzten, bizitutako pasarteak, momentu txar eta onak eta gure artean interesa pizteaz gain, ikusleen galdera sorta majoa erantzun behar izan zuten.
Hauen ondoren Jone eta Arantxa aurreratu eta sariak jaso zituzten bi emakume etorkinen eskutik. Ondoren, noski, argazkilarien txanda.
ZORIONAK BIOI!
Thursday, March 12, 2009
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment