Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) azken 24 orduetan A/H1N1 birusa duten pertsonen kopurua bikoiztu egin dela ohartarazi dute. Dagoeneko, birusa, hamabost herrialdetan banatu da eta 615 biztanleei eragin die. Hildakoak, jada, hamazazpi direla ziurtatu dute. Mexikoko gobernuak, berriz, A/H1N1 birusa duten pertsonak 427 direla eta gaitzaren ondorioz hildakoak hamasei direla adierazi du. Mexiko eta Ameriketako Estatu Batuak dira egoera okerrenean dauden herrialdeak. bestalde, AEB-tan 141 kasu baieztatu dituzte. Baina kasu honetan, haur bat da txerri gripearen biktima bakarra. Lehenik, Asiara iritsi da birusa. Txinan, Hong Kongera bidaiatu zuen mexikar baten kasua aurkitu dute. Hong Kongen (Txina) dauden hiru euskaldun gaitza izan dezaketelako berrogeialdian jarri dituzte, eta haiekin batera, hango hotelean dauden 300 pertsona. Seulen (Hego Korea), kutsatutako beste emakume bat ere baieztatu dute. Txinak birusa saihesteko neurri moduan, bertan behera utzi ditu Mexikorako hegaldi guztiak. Lau edo bost hilabetetan, birus honen aurkako txertoa prest izango dela jakinarazi du OMEk. OMEk pandemia arriskuaz ohartarazi zuen herenegun, eta ondorioz, seiko eskalan lautik bostera igo zuen alerta egoera. Euskal Herrian, oraingoz, Bilboko 30 urteko gaztea da txerri gripeagatik kutsatutako pertsona bakarra.
Wednesday, May 6, 2009
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment