Thursday, April 16, 2015

LASKORAIN-KANBO TRUKEA... IKASLEAK HIZLARI!

Dakizuen bezala, Laskorain ikastolak eta Kanboko Xalbador Kolegioak ikasleen  trukea garatzen dute urtez urte. DBH 1eko ikasleak, mugaz bi aldeetara banatuta badaude ere, aste osoa egiten dute elkarrekin Kanbon, eta beste aste bete Tolosan.
Bestalde, aurtengoan hitzaldi sorta antolatu da Galtzaundiren eskutik "euskararen egoera bestaldean" zein den herritarrei zabaltzeko asmoz. Gure ikasleek , trukea dela medio,  izan dutenbizipena eta  esperientzian oinarrituta egoera nola ikusten duten izan zuten hizpide.
Bikain aritu ziren gaztetxoak! Zorionak denei!

Hemen duzue han bildu zena


No comments: