Ainhoa Artolazabal 1972. urteko Martxoak 6an jaio zen txirrindulari ohi Tolosarra da. Bera Jubenil mailan hasi ze nabarmentzen eta 1989-ko Junior mailako joko olinpikoetan parte hartu zuen. Ez zen familiako txirrindulari bakarra izan, bere arreba Nekane eta Josune ere saitatu bait ziren Ainhoaren mailara eltzen. Tolosarraren ibilbideko garaipenik esanguratsuenak 1992 eta 1995-ko Espainiako txapelketako garaipenak, 1991-ko Espainiako txapelketako bigarren postua eta 1991-ko Mallorkako itzuliko garaipenak dira. Horiez gain, Stuttgart, Capo d'Orlando eta Duitama-ko munduko txapelketetan, Frantziako itzuliko hiru ediziotan eta Italiako Giroko edizio batean hartu zuen parte, nahiz eta ez ziren emaitza arrakastatsuak izan. Orain ere txirrindularitza munduan jarraitzen du, izan ere, Gipuzkoa txirrindularitza taldeko nesken entrenatzailea da.
Ainhoa Artolazabali eginiko elkarrizketa ikusteko egin klik.
Sakatu letra honetan Gipuzkoa txirrindularitza taldeko Neskek nola entrenatzen duten ikusteko.
No comments:
Post a Comment