Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Lankuk, Tolosako udalaren laguntza eta babesarekin, Pilarikako bertso jaialdia berreskuratzeko ahalegina egin dute. Garai batean, urteroko zita zen Tolosako Pilarikako jaialdia. 10 urte baino gehiago bada saio hori antolatu ez dela. Tolosan, bertso plazen aldetik hutsune bat zela ikusirik, saio hau berreskuratzeko aukera proposatu eta hara, aurten berreskuratu egingo da. Leidorreko areto ederrean izango da, urriaren 12an, 17:30ean. Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Jon Maia, Maialen Lujanbio, Sustrai Kolina, Beñat Gaztelumendi eta Bixente Gorostidi izango dira. Gai-jartzaile lanetan berriz, Saroi Jauregi arituko da. Espero dugu ekitaldi honetara jende ugari joatea batez ere gazteak, bertsolaritzari indarra emateko.
Wednesday, October 8, 2008
BERTSO SAIOA
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Lankuk, Tolosako udalaren laguntza eta babesarekin, Pilarikako bertso jaialdia berreskuratzeko ahalegina egin dute. Garai batean, urteroko zita zen Tolosako Pilarikako jaialdia. 10 urte baino gehiago bada saio hori antolatu ez dela. Tolosan, bertso plazen aldetik hutsune bat zela ikusirik, saio hau berreskuratzeko aukera proposatu eta hara, aurten berreskuratu egingo da. Leidorreko areto ederrean izango da, urriaren 12an, 17:30ean. Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Jon Maia, Maialen Lujanbio, Sustrai Kolina, Beñat Gaztelumendi eta Bixente Gorostidi izango dira. Gai-jartzaile lanetan berriz, Saroi Jauregi arituko da. Espero dugu ekitaldi honetara jende ugari joatea batez ere gazteak, bertsolaritzari indarra emateko.
* Zer iruditu zaizue Donostiako zinemaldia 2008? Eta bertako pelikulak?
* Izar asko ikusi al zenituzten?
* Zaila egin al zitzaizuen zen pelikulak epaitzea?
* Zein pelikula gustatu zaizu gehien? Eta gutxien?
* Zenbat pelikula ikusten zenituzten egunean?
* Gustatu al zaizue esperientzia hau?
* Errepikatzeko moduan?

ZER DA ZINEA?
Zinema edo zinematografia (antzinako grezieratik: κίνημα kinema (mugimendua) eta γράφειν grafein (idatzi) eratorria) projektore baten bidez fotograma multzo bat (filma) era bizkor eta jarraian (mugimenduaren ilusioa sortzeko) pantaila baten kontra pasatzeko teknika da. Oso aisialdi mota ospetsua izan da XX. mendearen hasieran Lumière anaiek asmatu zutenetik. Argazkilaritzatik oso hurbil, mugimenduak aukera artistiko zabalagoak ematen dizkio zinemari.
Zinemaren inguruan, gauza ezberdin ugari aurki ditzazkegu esaterako honako hauek:
KILOMETROAK
Beste aldetik, ikasleen %50ak baino gehiagok, ibilbidea ez zuten egin. Ibilaldia egin zutenetatik %60ak baino gehiagok, gustukoa izan zuen eta %10ak baino gehiagok ez zuten oso gustura egin. Gainontzeko guztiek ez zuten batere gustukoa izan.
Hurrengo urtean joango al zara Kilometroetara? Galdera hori egin eta gero, %85ek baietz erantzun zuten, %5ak baino gutxiagok ezetz eta gainerakoek ez dute erabaki.
Hona hemen, Josune Aiestaran-ni egindako entrebista. Berarekin hitz egin eta gero Kilometroei buruzko hainbat galdera egiteko aukera izan genuen:
Lehenik, zer moduzkoak iruditu zaizkizu aurtengo kilometroak?
Oso onak iruditu zaizkit. Apartak. Eguraldiak asko lagundu zuen eta giro aparta izan genuen Anoeta eta Iruran. Bi herriak jendez beteta egon ziren egun osoan.
Uste baino jende gehiago etorri al da? Gutxi gorabehera zenbat?
Bai. Izugarrizko jende pila etorri da. Hala ere, ez dakigu zehazki zenbat jende etorri den oraindik.
Laguntza handia jaso al duzue?
Bai. Jende askok lagundu digu. Laguntza hau gabe ezingo genuen honelako ekintza bat antolatu. Gaur egun, Irurak 1500 biztanle ditu haur eta helduak kontatuta. Egun horretan 2000 pertsona aritu ginen lanean. Anoetako, Laskorain ikastolako, Ibarrako, Billabonako, Imakulada ikastetxeko eta Andoaingo hainbat jendek lagundu ziguten.
Zergatik aurtengo kilometroei “ Eraikitzen ” izena jarri zenioten?
Eraikin berriaren beharrarengatik jarri genion izen hori. Lehen, eraikinaren aurretik leku falta handia genuen eta eraikina ordaintzeko dirua behar genuelako. Herria eta ikastetxea eraikitzen ari direlako.
Irura hain herri txikia izanik nolatan bururatu zitzaizuen hor egitea?
Lehen esan dudan bezala beharrak bultzatuta. Hasieran haur hezkuntza bakarrik genuen baina herria handitzearekin batera, 6.mailararte jarri genuen. Ikastetxe berria egiteko, udalak 600.000 euroko diru laguntza eman zigun eta guk 1.700.000ko diru kopurua behar genuen gastuetarako.
Eta amaitzeko, hainbat sakrifizio eta prestakuntza zerbaitetarako balio izan dute?
Bai horixe. Jende mordoa inguratu zen Irurara eta ze ondo atera zen dena. Jendea oso pozik dago.
Monday, October 6, 2008
POSTAK IDAZTEKO BEHARREZKOAK
- g.mail blogari moduan baimendua izateko
- yahoo ko e-maila, flickrera eta Utubera argazkiak eta bideoak deskargatzeko.
- Sartu laskaldig.blogspot.com helbidean.
- gauzak errazteagatik, ikasle guztiek klabe berbera erabiliko duzue.
- Goiko pestañan, zuen helbide elektronikoa eta New Post | Customise | Sign In
- Sign in klikatu eta zuen helbide elektronikoa eta pasahitza eskatuko zaizue.
- New Post | Customise | Sign Out agertuko zaizue zer berri aldizkariaren goiko aldean.
- New Post klikatu eta testua idazteko moduan zaudete.
- Word orri bat bezala da, eta goiko eskubiko aldean bi pestaña ditu:
- EditHtml
- Compose
- Testua karta bat idazten ariko bagina bezala sartuko dugu.
- Argazkia sartu nahi izanez gero, goiko aldean dugun argazkiaren ikonoa sakatuta lortuko dugu. Bi aukera ematen dizkigu.
- Gure ordenagailuan gordeta dugun irudiren bat igotzekoa (tamainarekin arazoa izan dezakegu)
- flicker edo beste zerbitzu batetik deskargatzekoa. Horretarako flickr zerbitzuan bezero bezala onartu behar gaituzte eta erabiltzaile izena eta pasahitza gogoan izan. Aurrekoan bezala, gauzak errazteko, denok klabe bera erabiliko dugu:
- erabiltzailea: laskikasleak
- pasahitza: laskaldig
Sunday, October 5, 2008
Espainiako lehen mailako emaitzak

Sunday, August 31, 2008
08 - 09 IKASTURTERAKO ASMOAK
Gure inguruan gertatzen diren berriak jasoko ditugu eta aldizkari digital berrian argitara eman.
Berri horiek idatziz jasotzeaz gain, argazkiak, bideoak eta audioa ere sartuko ditugu. Beraz, bideo grabazioa eta edizioa ikasi beharko. Besteak aurreko urteetan ikasitakoak baitira.
Eta noski, hori guztia blog-ean kudeatu. Ez da erronka makala gero!