Thursday, May 7, 2009

KOPAKO FINALA


KAIXO LAGUNOK!!emen kopako finalari buruzko zenbait datu

Denok dakizuenez kopa-ko finala maiatzaren13an jokatuko da Valencian, Mestalla futbol zelaian FC.Barcelona eta Athletiken artean.

Talde bakoitzak 18.720 sarrera ditu beraien zaleei saltzeko eta bilbotarrak 10 pantaila erraldoi jarriko dituzte herrian partida zuzenean jarraitzeko.

500mila polizia baino gehiago egongo dira finalaren egunean dena zaintzen.

Gurpegui athletikeko erdilariak kopako finala gal dezake sudurrean egin dioten ebakuntza batengatik eta baita ere Athletiken azken sustoa Fernando Llorente izan da, lehengoan Sporting-en aurkako partidan min hartu bait zuen eta partidatik erretiratu behar izan zuten, baina azkenean medikuek esan dute finala jokatzeko moduan izango dela aurrelari errioxarra.

Kopako finalerako salneurriak:

HEGO GOLA
SEKTORE 1 ZABALA 80 €
SEKTORE 2 ZABALA 80 €
SEKTORE 3 ZABALA 80 €
SEKTORE 1 ESTALITA 80 €
SEKTORE 2 ESTALITA 80 €
SEKTORE 3 ESTALITA 80 €
AULKIAK BEHEKO GOLA 65 €
AULKIAK GOIKO GOLA 65 €
HANDI BEHEKO GOLA 50 €
HANDI GOIKO GOLA 50 €

GRADA
SEKTORE 4 ZABALA 100 €
SEKTORE 5 ZABALA 100 €
SEKTORE 4 ESTALITA 100 €
SEKTORE 5 ESTALITA 100 €
SEKTORE 15 ERDIKOA 110 €
SEKTORE 16 ERDIKOA 110 €
SEKTORE 27 GOIKOA 110 €
SEKTORE 27 GOIKOA ESTALITA 110 €
ITSASOA 80 €ITSASOA C 80 €
HARMAILA BEHEKO 130 €
ALBOKO 140 €
ALBOKO / GOIKO ANFITEATROA 110 €

ATHLETIKEN HISTORIA

Bilboko Athletic Kluba (gaztelaniaz Athletic Club de Bilbao; ofizialki Athletic Club) lehen mailan dabilen futboleko talde bilbotarra da. 1898. urtean sortu zen. Euskal Herriko futbol talderik zaharrena da, baita ere arrakastatsuena historian zehar. Betidanik egon da lehen mailan, Real Madrid eta FC Barcelonarekin batera, eta doblete (Liga eta Kopa denboraldi berean) gehien duen taldea da, bostekin.

HERRI URRATS

AURKEZPENA:
Herri Urrats Euskararen erakustaldi bizia da, euskaldun izatearen adierazgarri, Seaskak bermatzen duen euskara erakasteko sarea aztertzeko eta garatzeko sustentu zabala hau, Maiatzak 10 ean, igandean, ospatuko da.

IBILBIDEA: Behean dagoen argazkian, herri urratsen egingo den ibilbidea ikus dezakezue.


AUTOBUSAK:

Herri Urrats elkarteak autobusak antolatzen ditu Iparraldeko herri nagusietatik Senperera garraioa bermatzeko. Herri hauetatik abiatuko dira autobusak.
-Txartelaren prezio 3€

*Baiona: Mattin Mega denda
*Hendaia: Xaia estatua
*Hazparne: Xuriatea ostatua
*Donapaule: Pagola liburudenda
*Maule: HERRI EKOIZPENTEGIAN
*Baigorri: Trinketa
*Donibane Garazi: Kalaka ostatua
*Donibane Loizune: Xaia ostatua
Tolosan ere autobuseko txartela eros dezakezue 11€tara, eta bazkidea izanez gero 8€ tara.

Festen egutegia

Hemen laister iritsiko diren festa batzuk aipatzen ditugu, noiz,non eta ze festak izango diren ikusiko duzue, laguntza hau ondo etorriko zitzaizuela pentsatu dugu:

MAIATZA.

San Miguelak, Ezkio-Itsason (Ezkion) : Maiatzaren 8an
San Isidro Anoetan : Maiatzaren 15an
San Isidro Antzuola: Maiatzaren 15an
San Isidro Musakola Arrasaten: Maiatzaren 15an
San Isidro Ataun: Maiatzaren 15an
San Isidro, Izarraitz-Madariaga Azkoitian: Maiatzaren 15an
San Isidro Mutrikun: Maiatzaren 15an
San Isidro Oiartzun: Maiatzaren 15an
San Martin de Loinaz Beasainen: Maiatzaren 22an

EKAINA.

San Juan Arrasaten: Ekainaren 29an
San Pedro Beasainen: Ekainaren 29an
San Pedro Bergaran; Ekainaren 29an
San Antonio Deban(Sasiolako erromeria): Ekaianaren 23an
San Bartolomé Elgoibarren: Ekainaren 24an
San Juan Hernanin: Ekainaren 24an
San Pedro Irunen (Alarde): Ekainaren 29an
San Pedro Lasarte: Ekainaren 29an
San Pedro Errenterian (Zubillaga eta Torre): Ekainaren 29an
San Juan Orion: Ekainaren 24an
San Pedro Donostian(Igeldo): Ekainaren 29an
San Juan Tolosan: Ekainaren 24an
San Pelaio Zarautzen: Ekainaren 26an
San Pedro Zumaian: Ekainaren 29an

Wednesday, May 6, 2009

TXERRI GRIPEA


Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) azken 24 orduetan A/H1N1 birusa duten pertsonen kopurua bikoiztu egin dela ohartarazi dute. Dagoeneko, birusa, hamabost herrialdetan banatu da eta 615 biztanleei eragin die. Hildakoak, jada, hamazazpi direla ziurtatu dute. Mexikoko gobernuak, berriz, A/H1N1 birusa duten pertsonak 427 direla eta gaitzaren ondorioz hildakoak hamasei direla adierazi du. Mexiko eta Ameriketako Estatu Batuak dira egoera okerrenean dauden herrialdeak. bestalde, AEB-tan 141 kasu baieztatu dituzte. Baina kasu honetan, haur bat da txerri gripearen biktima bakarra. Lehenik, Asiara iritsi da birusa. Txinan, Hong Kongera bidaiatu zuen mexikar baten kasua aurkitu dute. Hong Kongen (Txina) dauden hiru euskaldun gaitza izan dezaketelako berrogeialdian jarri dituzte, eta haiekin batera, hango hotelean dauden 300 pertsona. Seulen (Hego Korea), kutsatutako beste emakume bat ere baieztatu dute. Txinak birusa saihesteko neurri moduan, bertan behera utzi ditu Mexikorako hegaldi guztiak. Lau edo bost hilabetetan, birus honen aurkako txertoa prest izango dela jakinarazi du OMEk. OMEk pandemia arriskuaz ohartarazi zuen herenegun, eta ondorioz, seiko eskalan lautik bostera igo zuen alerta egoera. Euskal Herrian, oraingoz, Bilboko 30 urteko gaztea da txerri gripeagatik kutsatutako pertsona bakarra.

2009ko euskal kontzertak

BERRI TXARRAK:
-Maiatzak 8 (Gironan)
-Maiatzak 9 (Valentzian)
-Maiatzak 15 (Cantabrian)
-Maiatzak 16 (Galizian)
-Maiatzak 22 (Burgosen)
-Maiatzak 23 (Bilbon)
-Maitzak 29 (Pasai Donibane)
-Maitzak 30 (Bianan)

BERAGARRI:
-Maiatzak 8 (Getxon)
-Maiatzak 23 (Anoetan)
-Maiatzak 29 (Llagosterran)

-Ekainak 12 (Parisen)
-Ekainak 21 (Lakuntzan)
-Ekainak 28 (Iruñan)

-Uztalia 18 (Viveiron)
-Uztaila 25 (Sopuertan)

-Abuztua 14 (Amurrion)

-Irailak 25 (Tobarra)

GATIBU:
-Maiatza 2(Iruñan)
-Maiatzak 23 (Beasain)
-Maiatzak29 (Gallarta)
-Maiatzak 30 (Zamudio)

-Ekaina 13 (Lapurdi)
-Ekainak 19 (Leioa)
-Ekainak 20 (Getxo)
-Ekainak 21 (Berriobeti)
-Ekainak 23 (Irun)
-Ekainak 26 (Santurtzi)
-Ekainak 27 (Dima)
-Ekainak 29 (Lasarte)

HESIAN:
-Maiatzak 2 (Anoeta)
-Maiatzak 7 (Urduña)

-Ekainak 19 (Sakana)
-Ekainak 26 (Andoain)

-Uztaila 4 (Bizkaia)

KEROBIA:
-Maitzak 10(Senperen)

Thursday, April 23, 2009

BONBERENEA

Bonberenea, orain dela 12 urte gazte talde batek sortu zuen. Bonberenea hainbat tokietan egon da: lehego bonberoetan… eta orain dauden tokian, San Esteban auzoan. Bertan hainbat ekitaldi egin dira eta hainbat gauza sortu:

Kontzertuak: bonberenean, astebururo kontzertuak egiten dira. Bertan talde asko egon ohi dira: deabruak teilatuetan, Jone abeslaria, Zea Mays…eta ondoren haien diskak saltzen dituzte bonberenean bertan.

Txaranga: bonberenea txaranga, 2003ko irailean sortu zela esan daiteke. Ordundik txaranga handitzen joan da eta diskak eta liburuak ateratzera animatu dira: Bonberenea Txaranga 2005an kaleratua eta Rocka eta urrezko komona 2008an kaleratua. Bidioklipa ere grabatu dute Pirritx eta Porrotxerekin. Erraldoi eta buruhandi eta mulanboarekin ere ibili izan dira.

Txapelketak:bonberenea futbol txapelketa, skate txapelketa, eskalada txapelketa eta mahai tenis txapelketa.

Wednesday, April 22, 2009

II. RALLYESPRINTEA

Oraindik izena emateko epea itxi ez bada ere, Euskal Herriko piloturik onenek eman dute izena dagoeneko. Irurako ikastola berriaren eraikina ordaintzen laguntzeko balioko du Rallyesprintak.

Aurten, bigarren aldiz, Irurako Ikastolak Hondarribiko Sardara motor elkartearekin elkarlanean, II. Ñañarri Rallyesprintaren antolaketa hartu du bere gain. Guztira 90 lagunek hartuko dute parte. Euskadiko eta Nafarroako Rallyesprinten egutegian puntuagarria izango da rally hau. Alegiatik abiatuko den rallyesprint honek Orendaindik eta Abaltzisketatik pasatu ondoren, Amezketan izango du helmuga. Bertan izango da sari banaketa beraz.

II. Ñañarri Rallyesprinta Alegiatik Orendainera joateko bidegurutzean hasiko da. Orendaindik eta Abaltzisketatik pasako da, eta hemen, Larrunarri edo Ñañarri eskuinaldean utzita, Amezketara jaitsiko dira, herrira iritsi baino lehen helmugaratzeko. Guztira, 10 km eta 350 m dituen ibilbidea da.

EGITARAUA

Eguna Ordua Ekitaldia Lekua

09-04-01 20:00 Izena emateko epea irekitzea eta araudia argitaratzea Sardara Eskuderia

09-04-20 20:00 Izena emateko epea ixtea Sardara Eskuderia

09-04-21 22:00 Izena emandakoen zerrenda argitaratzea Sardara Eskuderia

09-04-25 09:00 -12:00 Egiaztatze administratiboak eta teknikoak Alegiako ikastola

09-04-25 12:30 Ibilgailuak gune itxian aurkeztea Alegiako ikastola

09-04-25 13:00 Irteera hartzeko ibilgailu baimenduen zerrenda

argitaratzea

Alegiako ikastola

09-04-25 14:20 Briefing-a Alegiako ikastola

09-04-25 14:30 Lehen parte-hartzailea irteerako gune itxitik

asistentzia-gunera irtetea

Alegiako ikastola;

Ikaztegietarantz

09-04-25 15:30 Lehen parte-hartzailearen irteera GI-3670; 8,7 Km

09-04-25 19:00 Lehen parte-hartzailearen helmugaratzea Amezketako Plaza

09-04-25 19:15 Emaitzak argitaratzea Amezketako Plaza

09-04-25 20:00 Garaikurrak eta esku-dirutako sariak banatzea.

Jarraian, Gune Itxia irekitzea Amezketako Plaza

Probarako aurreikusitako orduak:

Hasiera: 15:30ak

Amaiera: 19:30ak

Espero den parte-hartzea: 80

Errepidea:

Irteera: GI-3670 errepideko 8,7 Km

Helmuga: GI-2133 errepideko 12,290 Km

K.Z.aren luzera: 10,35 Km