Friday, February 25, 2011

HEMEN DIRA JADA KALDEREROAK!


Otsailak 26, larunbata ...  Hartu zuen zartagia eta mailua eta irten zaitezte denok alde zaharreko kaleetara zuen trapu zaharrak jantzita. Ah, eta ez ahaztu txistorra mokadu bat jakteko aukera ere izango duzuela , anima zaitezte!
Kaldereroetako doinu eta abestiak bereziak eta ederrak dira. Hemetxe dituzue doinu batzuk.

Tuesday, February 22, 2011

PETER ROBERT´S Laskorain ikastolan


PETER ROBERT'S gure artean bizi den mimo Eskoziarra berriz ere gure artean izango da ostegunean dbh4ko ikaslei alkoholak eta drogek dakartzaten  arazoei buruz hitzegiteko. Badira zenbait urte iada Laskorain ikastolara etortzen dela bere ikuskizuna eskeintzera.
Iaz eskaini zigun elkarrizketa irakurri nahi baduzu, klika ezazu hemen.

Friday, December 17, 2010

GABONAK

Gabonak eguna berriz luzatzen hasten dela ospatzen den jaia da. Gaur egungo kristauentzat jai garrantzitsuenetakoa. Festa hauen ezaugarri nagusi dira Eguberriko pinuak eta opariak dakartzan pertsonaiak: Olentzero eta Mari Domingin (Euskal Herrian), Aita Noel (AEB eta Kanadan), St Nicholas (Herbeeretan)...
XX. mendearen bigarren erdiaz geroztik, oparien ohitura hori handitu egin da, Gabonak jai nagusi bihurtzeraino.

Ohitura zahar bat da abenduak 24ean atez ate gabonetako kantak abestea। Hainbat gazte goizetik iluntzeraino aritzen da etxez etxe kantari artzaiandrez eta artzainez edo baserritarrez jantzirik, gabonei bizitasuna emanez.

Gabonetako loteria


  •  Zer egingo zenuke gabonetako loteria tokatuz gero?
  •  Zuen familian diru asko gastatzen al duzue loterian?
  •  Zer da zure ustez garrantzitsuagoa, osasuna ala dirua?
  •  Zenbat diru nahiko zenuke zoriontsu bizitzeko, edo ez duzu behar diruriik pozik bizitzeko?
  •  Ba al dakizu zenbat balio duen boleto batek?

Thursday, December 16, 2010

EUSKARAREN EGUN ARRAKASTATSUA






Abenduak 3a egun biribila izan zen Laskorain ikastolan. Festa goizeko 8:00etan hasi zen txistularien dianarekin. Han ziren ikasle nahiz irakasle: Jon Lizaso, Itziar Zabala eta Joxe Martin Aizpuru, jo eta su.
Ondoren, DBH 3koen eskutik, irratsaioa izan genuen.Euskararen gaia ardatz hartuta, irratsaio polita eskeini ziguten, hunkigarria zenbait momentutan.
Bertsoen unea etorri zen hurrena, eta DBH 1-A eta DBH4-Cko bertsoek irabazi zuten, ikasleen ustetan haiek baitziren bertsorik onenak.
"Euskal Herria ezagutzen" erakusketari buruzko lehiaketa ere izan genuen  eta kasu honetan,  garaileak 1Ckoak izan ziren.
Jolasorduan, berriz, sokatira eta kartajokoetako finalak jokatu ziren  eta irabazleak hauexek izan ziren:
  • Sokatiran, BATX 2-C, DBH 4-A eta DBH 1-A; 
  • kartajokoan, berriz, eskoban aritu behar zutenak ez ziren azaldu eta musean eta kakajanean ez zuten bukatu.
Festa giroan hasi bazen, festa giroan ere bukatu genuen eguna. Ea egun bakarreko ekimena baino gehiago den!

ABESBATZA ASMOAK GABONETARAKO

Aurten ere Laskorain ikastolako koruak jaialdia antolatu du Sakramentinoetako elizan. Hori dela eta elkarrizketa egin diogu  Naiara Mintegiari, Laskorain ikastolako koruko zuzendaria, hain zuzen ere.   Hona hemen hark esandakoak:



Monday, December 13, 2010

LASKORAINEKO IKASLEAK EDURNE PASABANEKIN!

Azaroaren 22an DBH 3-ko komunikabideetako ikasle batzuk Edurne Pasbani elkarrizketa bat egitera joan ginen bere jatetxera, hau da, Abeletxera, Zizurkilen. Han oso ondo hartu gintuen Edurnek, hasieran hango belardian berarekin argazki batzuk atera, eta ondoren Abeletxe barrura sartu eta galdeketarekin hasi ginen. Orokorrean, oso pozik geratu ginen Edurnerekin, galderak oso argi erantzun zizkigun eta esperientzia oso ona eta politta bizi genuela esan dezakegu. Ordubete inguru egon ginen, baina oso azkar pasa zitzaigun, oso gustura egon bai ginen.

Berari egin genizkion galdera sortak hurrengo loturan dituzue entzungai: