Tuesday, November 8, 2016

Azaroak 25 bemakumeen aurkako indarkeriiaren eguna

Erakundeei neurri eraginkorragoak ezartzeko eskatu diote feministak
Emakumeei autodefentsa eta salaketa mekanismoak abian jartzeko eskatu die Bilgune Feministak

Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean Euskal Herriko erakunde publikoek duten jarrerarekin ez dago gustura Bilgune Feminista. Gogoratu dutenez, eraiketa eta erasoen kopurua gora doaz. «Bitartean, instituzioak eraginkortasun gabeko lege eta batzordeak sortu besterik ez dituzte egiten; betearazteko aurrekonturik gabeko legeak eta erabaki ahalmenik ez daukaten batzordeak. Hau al da instituzioak egiteko asmoa daukaten aurrerapauso bakarra?», salatu du.

Herenegun gauean bertan izan zen azken atxiloketa, Durango (Bizkaia). Etxeko lanak egiten ez ziola laguntzen eta seme-alaben aurrean droga kontsumitzen zuela leporatu zion emakume batek bere bikotekidea, eta hark eraso egin zion. Horrelako erasoak salatzeko larunbatean egingo den Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, neurri eraginkorrak eskatu zizkieten erakunde publikoei Bilgune Feministako kide Izaskun Guarrotxenak eta Miren Arangurenek.

Gehiago ikusi nahi ezkero hemen klik ezazu:

https://docs.google.com/document/d/1TG48E0gOeV91yeCwV4bMD5L-5GA3URMZJQsiWJ6Rb2A/edit?usp=sharing

No comments: