Thursday, November 3, 2016

Tolosa Goxua 2016

 

  • Hilaren 29an, larunbata, goizeko 9:00etan hasiko da eta arratsaldean Triangelu Plaza gozogile eta gozozaleen bilgune bilakatuko da
  • Olatz Peon Ormazabal, Tolosako alkatea: “Tolosako Abesbatza Lehiaketak bat egingo du Tolosa Goxoarekin. Hasiera batean abesbatza Filipinarra zen etortzekoa, eta hortik dator pitxi pitxia izatea aurtengo gozoa. Baina agenda arazoak medio, koru filipinarrak ez du abesbatza lehiaketan parte hartuko, eta beraz 'Esemble Vocal Ambar' abesbatza kubatarrak bisitatuko du Tolosa Goxoa”
  • Tolosako Udalak, Gorrotxategi, Eceiza, Rafa Gorrotxategi, Gorosti, Ibañez-Gozona eta Saizar gozotegiekin elkarlanean antolatutako ekimena

Programazioa :

  • 9:00-14:00 Azoka berezia
  • Sagar tarta lehiaketa*:
    • 9:00-10:00 tartak lehiaketara aurkezteko denbora. Parte-hartzaile bakoitzari opari bat emango zaio.
    • 10:00-11:00 epaimahaiak tartak dastatzeko denbora
    • 11:30 sari banaketa
  • 12:00 Koru Filipinarra
  • 12:15 Tolosa kantari
  • Goiz osoan zehar Tolosako gozogileak "Pitxi pitxi tolosarrak" egiten egongo dira eta banaketa 12.30etan hasiko da. Kubako bandera eta Ikurrinaren errepresentazio bat egingo da Pitxi Pitxiekin.
*LEHIAKETA: Urriaren 28 arte dago izena emateko epea (943 69 75 21 (9.00 – 14.00) edota feriak@tolosa.eus helbidean). Irabazleak 240€ eta bigarrenak 180 euroko saria izango dute Tolosako gozodendetan gastatzeko.
  • Parte-hartzaileak 9.00etatik 10.00etara beraien postreak utzi beharko dituzte Triangeluan. Haziren eskutik opari bana jasoko dute parte-hartzaile guztiek.
  • Epai-mahaikideak Eva Argiñano, Elena Arzak, Jose Mari Gorrotxategi eta Lourdes Rekondo izango dira.


Elkarrizketa:
Bertan geunden lankideak aukera izan genuen Gozona/Ibañez gozotegiko gozogile bati elkarrizketa egiteko.
Zer berri: Zer iruditzen zaizu Tolosako udalak egin duen lotura azoka eta masa koralekin?
Gozona: Urte askotan saiatu gara bi gauza horiek lotzen , baina koroetakoak beti egon dira Tolosa inguruko beste herrietan eta haurten azkenean lortu dugu, gainera Tolosan  oitura asko dago kantatzeko .
Z.B:Zure ustez ekimen hau nolabaiteko ondorio txarrak  edo/eta onak ekartzen hari da azokan zaudeten gozogileei?
G: Naiz eta egun hontan bertan dendak genderik gabe gelditu etorkinak beste egun baten etor litez eta hordun bai Tolosako komertzietan kontsumitu.
Z.B: Zenbat urte zoazte Tolosa Goxoa azokan parte arten ?
G: 22 urte izango dira.
Z.B: Lotura hau hurrengo urteetan egon ahal zenuke ? A la izango balitz parte hartuko zenuke berriro ere?
G: Oixe baietz, egun berdinetan izaten da polita da bakoitza bere aldetik joan beharrean denok bateratzea.
Z.B: Gozogile bezala errepikatuko zenuke esperientzia?
G: Bai, horrek guri ere pistak ematen dizkigulako urrengo urteetan Tolosako  zer postre prestatzeko.

Argazkia:




Lankideak: Eneko Guitierrez , Claudia Fernandez , Jennifer Thompson  , Asier Etxeberria eta Yaiza Fernandez.  

No comments: