Friday, March 10, 2017
Thursday, February 2, 2017
Thursday, November 24, 2016
Esatariak
Hilabete hauetako lana, DBH 3 ko komunikabideetako kazetarientzat esatari lanetan aritzea da, horretarako Beñatek, erakutsi zigun TwistedWave aplikazioarekin ari dira lanean Euskadi gazteako kazetariak izango balira beazala.
Twisted wave erabili nahi baduzu:
https://twistedwave.com/online
Wednesday, November 16, 2016
Ainhoa Artolazabal
Ainhoa Artolazabal 1972. urteko Martxoak 6an jaio zen txirrindulari ohi Tolosarra da. Bera Jubenil mailan hasi ze nabarmentzen eta 1989-ko Junior mailako joko olinpikoetan parte hartu zuen. Ez zen familiako txirrindulari bakarra izan, bere arreba Nekane eta Josune ere saitatu bait ziren Ainhoaren mailara eltzen. Tolosarraren ibilbideko garaipenik esanguratsuenak 1992 eta 1995-ko Espainiako txapelketako garaipenak, 1991-ko Espainiako txapelketako bigarren postua eta 1991-ko Mallorkako itzuliko garaipenak dira. Horiez gain, Stuttgart, Capo d'Orlando eta Duitama-ko munduko txapelketetan, Frantziako itzuliko hiru ediziotan eta Italiako Giroko edizio batean hartu zuen parte, nahiz eta ez ziren emaitza arrakastatsuak izan. Orain ere txirrindularitza munduan jarraitzen du, izan ere, Gipuzkoa txirrindularitza taldeko nesken entrenatzailea da.
Ainhoa Artolazabali eginiko elkarrizketa ikusteko egin klik.
Sakatu letra honetan Gipuzkoa txirrindularitza taldeko Neskek nola entrenatzen duten ikusteko.
Thursday, November 10, 2016
Aecc martxan 2016
Tolosa minbiziaren aurka
Bularreko minbizia, emakumeei erasaten dien neoplasia gaizto ohikoena izateaz gain, Espainian emakumeen artean heriotza gehien eragiten duen tumorea ere bada, beraz, horrek aurka zerbait egin beharko dugu ezta?
Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak urriak 22-an burutu zuen martxa. Helduek bizi duten minbizien 10-etik 7ik bizi ohiturekin harremana duela diote ikerketa guztiek. Bizi ohiturak txikitatik ikasten direnez, herritar guztiak, haur, gaztetxo naiz heldu, parte hartzera gonbidatuak izan zairen. Ekintza honetarako Tolosako Udala eta herriko eragile ezberdinen parte hartzea zuten. Astean zehar ere ekintza ezberdinak izan ziren, adibidez patinaia, sukaldaritza tailerra, txotxongilo tailerra, piragua, minbiziaren aurkako esposaketa, kale ekintza...
Minbiziaren aurka borrokatu duen pertsona bati elkarrizketa bat egin diegu:
Egin klik elkarrizketa entzuteko:
- Nola hasi zen dena? Dutxatu ondoren, lehortzen ari nintzela ispiluan ikusi nuen koxkor bat bularrean
- Hasiera gogorra egin zitzaizun? Bai, hasiera gogorra izan zen. Biopsia egin zidatenean denek susmo txarra hartu zioten tumoreari eta emaitzak jaso arte tentsio handia izan nuen.Gero...ba....denon susmo txarrak egiaztatu ziren eta jakin nuen momentuan ......buff
- Zer iritzi duzu gaixotasun honen alde egiten diren ekintzei buruz? Jendearen solidaritatea erakusten dute
- Zuk parte hartzen duzu ekintza hauetan? AECCko bazkidea naiz aspalditik eta askotan artu dut parte, gaixorik egon nintzenean gehienbat.
- Zer iruditzen zaizu beharrezkoena gaixotasun bati aurre egiteko? Inguruko pertsonen maitasuna , sendagileengan konfiantza , baikorra izatea eta behar beharrezkoa... aldaketa batzuk egitea bizimoduan; aukera bat baita bizimodua hobetzeko.
- Zuk uste ahal duzu laguntza edo atentzio nahikoa ematen diotela bularreko minbiziari? Atentzioa bai baina nik uste dut prebentzioa dela beharrezkoa.
Tuesday, November 8, 2016
Azaroak 25 bemakumeen aurkako indarkeriiaren eguna
Erakundeei neurri eraginkorragoak ezartzeko eskatu diote feministak
Emakumeei autodefentsa eta salaketa mekanismoak abian jartzeko eskatu die Bilgune Feministak
Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean Euskal Herriko erakunde publikoek duten jarrerarekin ez dago gustura Bilgune Feminista. Gogoratu dutenez, eraiketa eta erasoen kopurua gora doaz. «Bitartean, instituzioak eraginkortasun gabeko lege eta batzordeak sortu besterik ez dituzte egiten; betearazteko aurrekonturik gabeko legeak eta erabaki ahalmenik ez daukaten batzordeak. Hau al da instituzioak egiteko asmoa daukaten aurrerapauso bakarra?», salatu du.
Herenegun gauean bertan izan zen azken atxiloketa, Durango (Bizkaia). Etxeko lanak egiten ez ziola laguntzen eta seme-alaben aurrean droga kontsumitzen zuela leporatu zion emakume batek bere bikotekidea, eta hark eraso egin zion. Horrelako erasoak salatzeko larunbatean egingo den Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, neurri eraginkorrak eskatu zizkieten erakunde publikoei Bilgune Feministako kide Izaskun Guarrotxenak eta Miren Arangurenek.
Gehiago ikusi nahi ezkero hemen klik ezazu:
https://docs.google.com/document/d/1TG48E0gOeV91yeCwV4bMD5L-5GA3URMZJQsiWJ6Rb2A/edit?usp=sharing
Subscribe to:
Posts (Atom)