Wednesday, February 7, 2018

Asier Pildain Iñauteriak




Otsailaren 3an inauteri giroan murgilduko da Tolosa, kaldereroekin. Festa erraldoia, ordea, otsailaren 8an, Ostegun Gizenean lehertuko da, eta otsailaren 13ra arte luzatuko da.

Ostegun gizena-rekin hasten dira benetako aratusteak: eguerdian pregoia irakurri eta txupinazoa botatzen dute. Hurrengo eguneko Ostiral Mehea egitarauan jaialdi berezia nabarmentzen da. Leidor Antzokian oso ikuskizun berezia prestatu eta antzezten du herritar talde batek. Larunbatean, "Zaldunita" bezperan, Tolosako kaleak zeharkatzen dituzte danborradek (nagusiena eta haurrena), eta igande -"Zaldunita"- goizean pijamak izaten dira jaun eta jabe Gipuzkoako udalerrian, lagun ugari lo egiteko arroparekin irteten baitira kalera. Egun horretan, astelehenean ("Astelenita") nahiz asteartean ("Asteartita"), karrozak eta konpartsak kaleak girotzeaz arduratzen dira, musika eta dantza taldeak lagun dituztela. Astearte gauerdian amaitzen da jaia, Sardinaren Hiletarekin, eta "Piñata Igandean", konpartsa eta fanfarreen musika ere izaten da entzungai.










No comments: