Paganismoa eta antzinako mundu-ikuskeran sustraiturik badaude ere, bereziki zeltiar kulturako elementuekin loturik, geroagoko beste kultura, erlijio eta ohiturekin izandako elkarreraginaren emaitza dira inauteriak, eta bereziki kristautasunaren baitan kokatu behar dira, Garizumarekin loturik. Erdi Aroko alderantziketa-jaiek ere bere eragina izan dute toki batzuetako inauterien erritu zenbaitetan. Azkenik, kultura burges hiritarren exibizionismoa ere hirietako inauteriak moldatzeko osagai garrantzitsua izan da.
Inauteriak Saturnalia eta Luperkalia erromatar jaiekin ere lotu dira. Saturnalia jaietan normalean baimendu gabeko jokabideak onartzen diren eta hiritarrek klase sozialak ahaztu eta oturuntzak ospatzen zituzten elkarrekin. Jai horietan printzea ere izendatzen zen, egungo inauteri askotan dauden errege eta erreginen antzera. Printze honen zeregin nagusia jaiak ospatzen zituztenei zentzugabeko aginduak ematea zen. Lupercalia jaiak otsailean ospatzen ziren eta ugalkortasunarekin zeuden loturik
Gauza garrantzitsu bat, egitaraua da, nola jakingo zenuke bestela noiz den ekintza bakoitza, beno ba, hemen duz.
No comments:
Post a Comment