Inauteriak bereziki Europan eta Amerikako hiri eta herrietan neguaren bukaera aldera jendeak mozorroturikospatzen dituen jaiak dira, desfileak eginez edota besterik gabe jai-giroan murgilduz, kantuz, dantzan eta zarata eginez. Inauterien ezaugarri berezia da, beste jaien aldean, umore, parodia eta satira giroa, gizarte ordena urratu eta alderantzikatzen duena. Jai hauetako giro alai eta bizia islatzearren, inauterietako adituek "denbora kartsu bizia" eta "jaien jaia" erabili izan dituzte euren definizioetan. Historikoki, kristautasunaren tradiziotik abiatzen diren jaiak dira, baraua eta beste zenbait gabetze dakartzan Garizumaren aurretik ospatzen baitira, baina antzinako paganismoan daude sustraiturik, negua amaitu eta udaberria hasteari loturik. Nik, ez dizuet gomendatzen, beste herri batekoak bazarete, kotxean ez etortzea eta transporte publikoa erabiltzea.
Wednesday, February 7, 2018
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment