Sunday, August 31, 2008

08 - 09 IKASTURTERAKO ASMOAK

DBH 1 eta 2n ikasitakoa, eta aurtengo ikasturtean DBH3n ikasiko ditugunak erabili nahi ditugu ALDIZKARI DIGITAL bat sortzeko. Horretarako...
Gure inguruan gertatzen diren berriak jasoko ditugu eta aldizkari digital berrian argitara eman.
Berri horiek idatziz jasotzeaz gain, argazkiak, bideoak eta audioa ere sartuko ditugu. Beraz, bideo grabazioa eta edizioa ikasi beharko. Besteak aurreko urteetan ikasitakoak baitira.
Eta noski, hori guztia blog-ean kudeatu. Ez da erronka makala gero!

Wednesday, August 27, 2008

IKASTURTE BERRIA



Hasi zaigu ikasturte berria, aldaketez beterikoa. Aurtengoan txikienentzako HAURTZAINDEGIA jarri du martxan Laskorain Ikastolak lehen haur txokoa zegoen tokian. Hiru gela berri eta hainbat irakaslek nahiko lan izango dute txikienez arduratzen.

Monday, August 25, 2008

SAKRAMENTINOETATIK USABAL 1era




Ez da, haatik, aldaketa bakarra izango. Sakramaentinoetatik txikitxoak datozkigu Usabalera, 3. eta 4. mailakoak hain zuzen ere, eta hauekin batera ziklo bereko irakasle taldea ere. Ongi etorri guztioi!