Thursday, November 24, 2016

Esatariak

Hilabete hauetako lana, DBH 3 ko komunikabideetako kazetarientzat esatari lanetan aritzea da, horretarako Beñatek, erakutsi zigun TwistedWave aplikazioarekin ari dira lanean Euskadi gazteako kazetariak izango balira beazala.

Twisted wave erabili nahi baduzu:
https://twistedwave.com/online
J O N    I R I S A R R I


Profesionaletarako prest

Jon Irisarri txirrindulari gaztea prest dugu profesionaletako bidean hasteko. Dagoeneko, bere hogei eta bat urtetarako hainbat sari irabazi ditu leku ezberdinetan.


Wednesday, November 16, 2016

Ainhoa Artolazabal


Ainhoa Artolazabal 1972. urteko Martxoak 6an jaio zen txirrindulari ohi Tolosarra da. Bera Jubenil mailan hasi ze nabarmentzen eta 1989-ko Junior mailako joko olinpikoetan parte hartu zuen. Ez zen familiako txirrindulari bakarra izan, bere arreba Nekane eta Josune ere saitatu bait ziren Ainhoaren mailara eltzen. Tolosarraren ibilbideko garaipenik esanguratsuenak 1992 eta 1995-ko Espainiako txapelketako garaipenak, 1991-ko Espainiako txapelketako bigarren postua eta 1991-ko Mallorkako itzuliko garaipenak dira. Horiez gain, Stuttgart, Capo d'Orlando eta Duitama-ko munduko txapelketetan, Frantziako itzuliko hiru ediziotan eta Italiako Giroko edizio batean hartu zuen parte, nahiz eta ez ziren emaitza arrakastatsuak izan. Orain ere txirrindularitza munduan jarraitzen du, izan ere, Gipuzkoa txirrindularitza taldeko nesken entrenatzailea da.

AURKEZPENA
Emen uzten dizuegu aurkezpenaren bideoa.
ELKARRIZKETA
Ainhoa Artolazabali eginiko elkarrizketa ikusteko egin klik.

Sakatu letra honetan Gipuzkoa txirrindularitza taldeko Neskek nola entrenatzen duten ikusteko.

Thursday, November 10, 2016


Aecc martxan 2016
Tolosa minbiziaren aurka
Screenshot 2016-10-20 at 09.35.50.png
Bularreko minbizia, emakumeei erasaten dien neoplasia gaizto ohikoena izateaz gain, Espainian emakumeen artean heriotza gehien eragiten duen tumorea ere bada, beraz, horrek aurka zerbait egin beharko dugu ezta?

Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak urriak 22-an burutu zuen martxa. Helduek bizi duten minbizien 10-etik 7ik bizi ohiturekin harremana duela diote ikerketa guztiek. Bizi ohiturak txikitatik ikasten direnez, herritar guztiak, haur, gaztetxo naiz heldu, parte hartzera gonbidatuak izan zairen. Ekintza honetarako Tolosako Udala eta herriko eragile ezberdinen parte hartzea zuten. Astean zehar ere ekintza ezberdinak izan ziren, adibidez patinaia, sukaldaritza tailerra, txotxongilo tailerra, piragua, minbiziaren aurkako esposaketa, kale ekintza...


Minbiziaren aurka borrokatu duen pertsona bati elkarrizketa bat egin diegu:

  1. Nola hasi zen dena? Dutxatu ondoren, lehortzen ari nintzela ispiluan ikusi nuen koxkor bat bularrean
  2. Hasiera gogorra egin zitzaizun? Bai, hasiera gogorra izan zen. Biopsia egin zidatenean denek susmo txarra hartu zioten tumoreari eta emaitzak jaso arte tentsio handia izan nuen.Gero...ba....denon susmo txarrak egiaztatu ziren eta jakin nuen momentuan ......buff
  3. Zer iritzi duzu gaixotasun honen alde egiten diren ekintzei buruz? Jendearen solidaritatea erakusten dute
  4. Zuk parte hartzen duzu ekintza hauetan? AECCko bazkidea naiz aspalditik eta askotan artu dut parte, gaixorik egon nintzenean gehienbat.
  5. Zer iruditzen zaizu beharrezkoena gaixotasun bati aurre egiteko? Inguruko pertsonen maitasuna , sendagileengan konfiantza , baikorra izatea eta behar beharrezkoa... aldaketa batzuk egitea bizimoduan; aukera bat baita bizimodua hobetzeko.
  6. Zuk uste ahal duzu laguntza edo atentzio nahikoa ematen diotela bularreko minbiziari? Atentzioa bai baina nik uste dut prebentzioa dela beharrezkoa.

Tuesday, November 8, 2016

Azaroak 25 bemakumeen aurkako indarkeriiaren eguna

Erakundeei neurri eraginkorragoak ezartzeko eskatu diote feministak
Emakumeei autodefentsa eta salaketa mekanismoak abian jartzeko eskatu die Bilgune Feministak

Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean Euskal Herriko erakunde publikoek duten jarrerarekin ez dago gustura Bilgune Feminista. Gogoratu dutenez, eraiketa eta erasoen kopurua gora doaz. «Bitartean, instituzioak eraginkortasun gabeko lege eta batzordeak sortu besterik ez dituzte egiten; betearazteko aurrekonturik gabeko legeak eta erabaki ahalmenik ez daukaten batzordeak. Hau al da instituzioak egiteko asmoa daukaten aurrerapauso bakarra?», salatu du.

Herenegun gauean bertan izan zen azken atxiloketa, Durango (Bizkaia). Etxeko lanak egiten ez ziola laguntzen eta seme-alaben aurrean droga kontsumitzen zuela leporatu zion emakume batek bere bikotekidea, eta hark eraso egin zion. Horrelako erasoak salatzeko larunbatean egingo den Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, neurri eraginkorrak eskatu zizkieten erakunde publikoei Bilgune Feministako kide Izaskun Guarrotxenak eta Miren Arangurenek.

Gehiago ikusi nahi ezkero hemen klik ezazu:

https://docs.google.com/document/d/1TG48E0gOeV91yeCwV4bMD5L-5GA3URMZJQsiWJ6Rb2A/edit?usp=sharing

Thursday, November 3, 2016

Tolosa Goxua 2016

 

  • Hilaren 29an, larunbata, goizeko 9:00etan hasiko da eta arratsaldean Triangelu Plaza gozogile eta gozozaleen bilgune bilakatuko da
  • Olatz Peon Ormazabal, Tolosako alkatea: “Tolosako Abesbatza Lehiaketak bat egingo du Tolosa Goxoarekin. Hasiera batean abesbatza Filipinarra zen etortzekoa, eta hortik dator pitxi pitxia izatea aurtengo gozoa. Baina agenda arazoak medio, koru filipinarrak ez du abesbatza lehiaketan parte hartuko, eta beraz 'Esemble Vocal Ambar' abesbatza kubatarrak bisitatuko du Tolosa Goxoa”
  • Tolosako Udalak, Gorrotxategi, Eceiza, Rafa Gorrotxategi, Gorosti, Ibañez-Gozona eta Saizar gozotegiekin elkarlanean antolatutako ekimena

Programazioa :

  • 9:00-14:00 Azoka berezia
  • Sagar tarta lehiaketa*:
    • 9:00-10:00 tartak lehiaketara aurkezteko denbora. Parte-hartzaile bakoitzari opari bat emango zaio.
    • 10:00-11:00 epaimahaiak tartak dastatzeko denbora
    • 11:30 sari banaketa
  • 12:00 Koru Filipinarra
  • 12:15 Tolosa kantari
  • Goiz osoan zehar Tolosako gozogileak "Pitxi pitxi tolosarrak" egiten egongo dira eta banaketa 12.30etan hasiko da. Kubako bandera eta Ikurrinaren errepresentazio bat egingo da Pitxi Pitxiekin.
*LEHIAKETA: Urriaren 28 arte dago izena emateko epea (943 69 75 21 (9.00 – 14.00) edota feriak@tolosa.eus helbidean). Irabazleak 240€ eta bigarrenak 180 euroko saria izango dute Tolosako gozodendetan gastatzeko.
  • Parte-hartzaileak 9.00etatik 10.00etara beraien postreak utzi beharko dituzte Triangeluan. Haziren eskutik opari bana jasoko dute parte-hartzaile guztiek.
  • Epai-mahaikideak Eva Argiñano, Elena Arzak, Jose Mari Gorrotxategi eta Lourdes Rekondo izango dira.


Elkarrizketa:
Bertan geunden lankideak aukera izan genuen Gozona/Ibañez gozotegiko gozogile bati elkarrizketa egiteko.
Zer berri: Zer iruditzen zaizu Tolosako udalak egin duen lotura azoka eta masa koralekin?
Gozona: Urte askotan saiatu gara bi gauza horiek lotzen , baina koroetakoak beti egon dira Tolosa inguruko beste herrietan eta haurten azkenean lortu dugu, gainera Tolosan  oitura asko dago kantatzeko .
Z.B:Zure ustez ekimen hau nolabaiteko ondorio txarrak  edo/eta onak ekartzen hari da azokan zaudeten gozogileei?
G: Naiz eta egun hontan bertan dendak genderik gabe gelditu etorkinak beste egun baten etor litez eta hordun bai Tolosako komertzietan kontsumitu.
Z.B: Zenbat urte zoazte Tolosa Goxoa azokan parte arten ?
G: 22 urte izango dira.
Z.B: Lotura hau hurrengo urteetan egon ahal zenuke ? A la izango balitz parte hartuko zenuke berriro ere?
G: Oixe baietz, egun berdinetan izaten da polita da bakoitza bere aldetik joan beharrean denok bateratzea.
Z.B: Gozogile bezala errepikatuko zenuke esperientzia?
G: Bai, horrek guri ere pistak ematen dizkigulako urrengo urteetan Tolosako  zer postre prestatzeko.

Argazkia:




Lankideak: Eneko Guitierrez , Claudia Fernandez , Jennifer Thompson  , Asier Etxeberria eta Yaiza Fernandez.  

Tolosa Eskubaloa

Tolosan kirol ia ez ezagun bat oso famatua egin da, kirol ori eskubaloia da. Tolosa eskubaloiko jokalari bat, Dani Mendinueta, Laskoraingo ikaslea izan zen eta berarekin hitz egitera lortu dugu galdera batzuk erantzuteko. Tolosa, oso azpitik hasi eta bigarren mailaraino iritsi da gogor borrokatzen. Joan zen urtean, bigarren mailara igotzeko igoera fase bat egin behar izan zuten. Beste taldeak oso onak ziren, baina gogor jokatuta eta afizioaren laguntza guztiarekin, irabaztea lortu zuten. Bideo bat egin zuten igoera fasea haurretik, hementxe duzue bideoa.


Thursday, October 27, 2016

Tolosa Eskubaloia


Gaurkoan Tolosako Eskubaloiko taldeari buruz hitz egingo dugu. Eskubaloiko taldea aurreko urtean zilarrezko mailara igo zen. Play off-ak Usabalen lehiatu ziren, Espainia zeharko beste hiru taldeen aurka egin zuten lehia. Aurten ez dira oso hanka onarekin hasi ligan izan ere, azkenak doaz puntu bakar batekin.

Hurrengo jardunaldia etxean dute suertez, 11. postuan doazten  BM. TORRELAVEGAREN aurka, atsaldeko 18.45 etan. Tolosaren golaberajea hauxe da: golak alde 159 eta kontran berriz 193.

Taldea  Euskal Herri osoko 15-16 jokalariz osatua dago.Entrenadore eta guzti 20 pertsona egongo dira.

Resultado de imagen de tolosa eskubaloia

Tuesday, October 25, 2016

Bretoiekin trukaketa


Aurreko astelehenean, urriak 10ean Diwan ikastetxeko bretoiak ikastolara etorri ziren frantsesa ikasten dutenenkin DBH 3 eta 4.mailakoekin trukaketa egitera. Hauek zazpi egun egon ziren hemen, ondoren gure ikaskideak joango dira udaberian Bretainiara, hauek ere zazpi egun pasatzera. Guztiek Tolosan oso esperientzia polita bizi izan zutela kontatu ziguten eta oso giro polita lortu zutela.



Trukaketa honetan parte hartu duen bati elkarrizketa bat egin diogu:

Thursday, October 20, 2016

Mikologia astea Laskorain ikastolan

                     Ostiral honetan DBH 1Ako ikasleak eta berain tutora Arantxa Lakuntza joango dira urtero bezala Tolosako kasinoak prestatzen duen Tolosaldeako eskolen irteera  bat Aralarrera mikologia astea ospatzeko Tolosan . Larunbat goizean egiten den onddo esposizioarentzako onddoak biltzera.



E - 160

cartel mikologika 2016

Argazkiak: Agerremedia.com

                                               

Jokin Altuna Laskorainetik profesionaletara!

Jokin Altuna, 20 urteko amezketar pilotari gazteak, kontratua berritu berri du azken aste honetan. Jokinek Aspe enpresarekin jokatzen du eta aurrelaria da du kontratuka 2020 arte. Jokin, Laskorain Ikastolan aritu da ikasten DBH-etik eta oraindik ere ikasten dabil, hain zuzen ere goi mailako kirolak ari da ikasten.
Resultado de imagen de jokin altuna
Amezketako Altuna anaiak frontoian bere hiru lehengusurekin

Debutatu zuenetik bost hilabete betetzerako, profesionaletako bere lehen finala jokatu zuen. Bigarren mailako lau-terdiko txapelketa zen, alegitar Iñaki Artolaren aurka, baina Artolak irabazi zuen 22-8. Orduz geroztik pilotan sekulako gorakada egin du eta orain onenen artean dabil lehian. Sekulako udara egin du 6 txapelketa irabaziz. Laster, izango ditugu Jokinen hitzak “ZER BERRI-n”. Beste bat arte.

Tuesday, October 18, 2016

ERASMUS+

Azken aldian, atzerritar asko dabil ikastola inguruan, aurreko hastean Bretañatik etorri ziren, DBH 3-4 mailako trukaketa dela eta. Oraingo honetan, ERASMUS+ eko "minority langauages: good Travelling companions" proiektuarekin etorri diren flandestar eta sardiniarrak ditugu gure artean, gainera. Proiektuaren helburu nagusia hauxe litzateke: hizkuntza gutxituak, txikiak izanik, egokiak izan litezke bidaiatzeko, beraz, delegazio desberdinen artean gida turistiko bat osatzeko ardura dute ingelesez, euskaraz, flandeseraz eta sardinieraz. Astelehenean,Tolosako alakatesak harrera ofiziala egin zien .
eta astebete pasako dute hemen, euskara eta euskal kultura ezagutuz, besteak beste.

Thursday, October 13, 2016

Bergarako kilometroetan bigarren!!

BERGARAKO KILOMETROETAN LASKORAIN BIGARREN!!!


DBH 4ko ikasleak bigarren gelditu ziren Erronka izeneko lehiaketan eta 14 pertsonak hartu dute parte. Gainera Erronka webean kilometroak baino lehenago, bideo egin zuten ikastola askok eta gero bozkaketak egin ziren, lehnengo ikasleak eta gero epaimaiak, bideoak 347 botorekin eta epaimahiaren botoarekin lehen irabazi zuen. Eta 1000€ saria irabazi zuten. Hemen Asier Mujika entrenatzailearen elkarrizketa dago.

Thursday, September 29, 2016

ANE ELORDI SAIZAR

Asteburu honetan kilometroak Bergaran animatuuu!!DEMASA!http://www.kilometroak.eus/

BEÑAT COLLLAZO

Laskorain ikastola. - Gazteak eta Euskara

Erronka 2016

IRENE ETXABURUA




 




dude perfect

Lau terdiko pilota txapelketa 2016

Atzo eguerdiko hamaika-terdietan aurkeztu zen buruz buruko lau terdiko pilota txapelketa. Hamabi pilotarik hartuko dute parte haurtengo edizioan. Bertan, Asegarceko sei pilotari eta Aspeko sei pilotari egongo dira. Altuna III-na eta Urrutikoetxea A multzoko taldeburuak izango dira, eta Olaizola II-na eta Oinatz Bengoetxea B multzokoak. Beste pilotariek, aurrekanporaketak pasa beharko dituzte final-laurdenetako ligaxkan sartzeko eta honako hauek izango dira aurrekanporaketa horiek: Victorrek Untoriaren aurka jolastu beharko du Tolosako beotibar pilotalekuan, Retegik Gorkaren aurka Bartzelonan, Arretxek Ezkurdiaren kontra Lekunberrin, eta Irribarriak oraindik zehaztu gabe dagoen aspeko pilotari baten aurka.
Egin klik Lauteriko txapelketari buruzko zehaztasun gehiago ikusteko.


Nahia Alkorta

itsasoa

AINHOA BELZA

Kilometroak 2016 Bergaran

Aurten kilometroak Bergaran antolatuk dira, Aranzadi Ikastolan. Hortaz, hark antolatuko du 2016ko urriko lehen igandean, hilaren 2an, Bergaran, animatu zaitezte!

Yaiza Fernandez


Hau bizikleta descensoa da 

Murias Taldeak Continental mailan jarraituko du 2017an

Murias Taldeak Continental mailan jarraituko du 2017an.


Taldeak elkarrizketa iraunkorrak mantentzen ditu Frantziako Tourrarekin, izan ere, etorkizun hurbilean proiektu honek lasterketan parte hartzeko aukera begi onez ikusi baitute.














Informazio iturria:  http://www.eitb.eus/

 

beach bilaketarekin bat datozen irudiakbeach bilaketarekin bat datozen irudiakbeach bilaketarekin bat datozen irudiak

https://youtu.be/K9YOE_0v2QI

Tuesday, September 27, 2016

Resultado de imagen de eneko goirienaResultado de imagen de eneko goirienakiaxo, gu dbh 3 ko ikasleak garaResultado de imagen de eneko goirienaResultado de imagen de eneko goiriena
paisajea


 
Eguzkiloreak

gaizka zabala bilaketarekin bat datozen irudiakgaizka zabala bilaketarekin bat datozen irudiakgaizka zabala bilaketarekin bat datozen irudiakkaixo, gu dbh ko ikasleak gara.