Tuesday, March 29, 2011

Sakramentino berria!!

Laskorain ikastola txiki geratu zaigu. Matrikulazioa etengabean doa gorantz, eta bestalde, ongi dakizuen bezala, Berazubiko haurtzaindegia ihauteri ostean itxiko dute. Espazioaren arazoari aurre egin asmoz,  Sakramentinoetan eraikuntza berria egiten hasi dira. Zer Berriko kazetariok han izan gara eta bertakoekin hitz egin dugu.
Lehenik LH 2 ko irakasle den Gorka Egiarekin aritu gara, eta baita bere ikasleekin ere.Hona hemen beraiekin izan genuen solasaldia.

IƱaki Olaetxerekin, ikastolako gerentearekin ere hitz egin genuen eta adeitasunez obretara sartzeko gonbitea ere luzatu zigun . Hona hemen egin genion elkarrizketa eta obraren bideo bat:



Etxe berriko planoak ikusi nahi izatera, klika ezazue bertan. Eta argazkiak ikusi nahi badituzue berriz, hemen dituzue.