Thursday, December 20, 2012

IRABAZLE "BELDUR BARIK" LEHIAKETAN!!!!!!

Laskorain ikastolako ikasleek irabazi dute Tolosako udaleko berdintasun sailak antolaturiko "beldur barik" lehiaketa. Lip-dub bat aurkeztu zuten berdintasunaren aldeko mezu garbia ardatz zuela. Aupa neska-mutilok, bejondeizuela!

Sunday, October 7, 2012

KILOMETROAK 2013 ... ABIAN DA!

Tolosako udaleko eta LASKORAIN IKASTOLAKO ordezkariak
Han ginen guztiok, haur eta heldu, euskararen eta ikastolen alde. Giroa aparta, zirkuitoa jendez lepo eta antolartzaileak gustura.
Goizeko 12:00etan Andoaingoek kilometroetako lekukoa pasa ziguten eta iluntzean, ikastolak, Tolosako herri osoari eskaini nahi izan dio. Herri osoaren ekimenez antolatuko baitugu kilometroak 2013, ilusioz eta gogo haundiz.

Friday, July 27, 2012

KILOMETROAK 2013

Jakin, badakizue, LASKORAIN IKASTOLAK duela KILOMETROAK 2013 antolatzeko ardura. Erronka handia, ezbairik gabe, baina ilusioa eta gogoa ere halakoxeak.
Egun horretaz gain, urte osora zabaldu nahi dugu gure egitasmoa, eta zuen, ikasleon laguntza ezinbestekoa dugu. Antzerkilariak, esatariak, musikariak, kirolariak, arropa desfilean parte hartuko duzuenak, lanerako prest zaudetenak ... zuen, denon laguntza behar dugu.
Horretarako, eskubiko zutabean duzuen oharrera jo eta  egin ezazu klik bertan, ikasleeen abileziendatu basea osatu nahi baitugu.

Tuesday, June 12, 2012

IKASTOLAREN EGUNA 2012

Apoteosikoa! Beste adjetiborik erabil al dezakegu ekainaren 10ean bizi genuena deskribatzeko? Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazigun ere, bertan bildu ginenok izan genuen zerekin eta norekin gozatua.
Jaia bizikleta ibilaldiarekin hasi genuen. Handi nahiz txiki, Tolosako kaleak zeharkatu genituen paseoan zebiltzenen harridurarako. Usabalera bueltatuta, hamaiketako goxoa, tortila pintxoa zai. Jarraian etorri ziren Lehen Hezkuntzako haurren jolasak eta  Haur Hezkuntzakoen emanaldi bikaina. 2013an KILOMETROAK tolosan izango ditugula gogorarazi ziguten etxeko txikienek, 2, 3, 4 eta 5 urteko haurrek.
Abesbatzakoek eta gimnasia erritmikokoek ganbaran eskaini ziguten urtean zehar egindako lana eta ondoren bazkaltzera! Koldo J.ren gidaritzapean ikastolako gurasoak jo eta su aritu ziren 1.300 bazkaltiarrentzako bazkari goxoa prestatu nahian.
Bazkalostean, gurasoentzako jolasak, erromeria ... Bikaina benetan eguna eta giroa, bejondeizuela!

Friday, March 30, 2012

NAZIOARTEKO EMAKUME LANGILEAREN EGUNA

Urtero legez, aurtengoan ere, nazioarteko emakume langilearen eguna ospatu genuen Laskorain ikastolan, bigarren hezkuntzako kideok. Irakasle nahiz ikasle, emakume nahiz gizonezko, guztiok soinean zerbait morea genuela etorri ginen, jakin, babaitakizue kolore hau emakumeren ikur bilakatu dela. Aurten, lehenengo aldiz, LASKOLILATOIA egin genuen,(benetan arrakastasua!) bigarren hezkuntzako emakume ia guztiak korrika, eta gizonezkoak guri animoak ematen ibilbidearen bi alboak beteaz. Sari banaketa etorri zen ondoren. Alde batetik, eta zozketaz, Laskolilatoiko partehartzaileen artean ikastolako kirol "ekipazioa" zozketatu zen, eta beste alde batetik, DBH4ko ikasleek etikako saioetan generoari buruz egindako lanen posterrak saritu zituen epaimahaiak. Eta noski, txistorradak ez zuen hutsik egin! Emakumeak eta gizonezkoak desberdinak gara, bai horixe, baina eskubide eta betebehar berdinak ditugu guztiok. Martxoaren 8an horixe aldarrikatu genuen, festa giroan, gure ohitura lez.

Saturday, March 24, 2012

IHAUTERIAK 2012

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako haurtxoek emanaldi bikaina eskaini ziguten ostegun gizen egunean. Aurtengo gaia etapa horietan lantzen den material didaktikoarekin bat zetorre : AROZ ARO LASKORAIN IKASTOLAN. Big Bang-etik hasi eta bidai espazialetaino, lehen gizakien garaia, Egipto, Grezia eta Erroma bisitatu ahal izan genituen ikastolako haurtxoen eskutik. Erdi aroko bufoiak,  Espainiar konkistadoreak, Ameriketako indioak eta hippiak ere izan genituen bisitan. Zorionak guzti guztioi!

Monday, February 6, 2012

LODOSAKO IBAIALDE IKASTOLAREKIN ELKARTASUN EGUNA!!!!!


Urtarrilaren 12an Lodosako ikastolarekin elkartasun eguna ospatu genuen ikastolan. Sakramentinoetan, txaranga,txanponekin osatutako ibilbidea, txokolatea ... festa haundia izan genuen.
Usabalen berriz, LH3tik hasi eta Batx 2 arteko ikasle eta irakasle guztiak Sakramentinoetaraino hurbildu ginen. Handik, giza-kate batez, gure bi eraikuntzak lotu nahi genituen. Elkartasun sinbolotzat zapi gorri hartu eta ... baita lortu ere! Txistor jatea etorri zen ondotik. 700 bokadilo prestatuagatik, asko izan ginen batere gabe gelditu ginenak, ziztu bizian bukatu baitziren. Txaranga, bertsoak eta dantza izan genuen eguna ondo bukatzeko.
Aurretik, ausnarketa saioak izan zituzten Nafarroako zenbait ikastolen egoera zaila zela eta, Lodosako Ibaialde ikastolarena, bereziki.
Bildutako dirua beraiei helaraziko diegu, gure animoekin batera. Eutsi goiari!

Friday, January 13, 2012

EZIN GALDUZKO KONTZERTUA!!!

Urtarrilaren 27an, TOLOSAko LEIDOR aretoan ezin galduzko kontzertua izango dugu.
Ikastolako idazkaritzan izango dituzue sarrerak salgai.
Anima zaitezte, ahaztezina izango da!!