Monday, December 21, 2009

LH3koen ANZTERKIAK INGELESEZ!

Kaixo lagunok!

Aurreko astean, LHko ikasleek ingelesezko antzerkiak eskaini zizkiguten ikastolako areto nagusian. Gurasoak hantxe ziren, beraien aktoretxoak txalotzen eta irribarrea ahoan zutela.
Hona hemen LH3Akoen egin zuten THE WOLF AND THE SEVEN LITTLE KIDS antzezlana.Well done kids!

Eguberri On!


Dbh.3ko ikasleok Eguberri zoriontsuak opa dizkizuegu, kontuz ibili jandakoarekin gehiegi enpatxatu gabe eta hasiera ona eman 2010!!!Hementxe uzten dizuegu gure kantu ezagun bat egun hauetan entzungo duguna.

Friday, December 18, 2009

BONBERENEA XIII.URTEHURRENA

BONBERENEAK XII.URTEURRENA


Bonbereneak ekintza ugari egingo ditu bere 12. urteurrena ospatzeko, bai Abenduak 19an, baita Abenduak 23an ere.


Abenduak 19an, Bonberenea Txaranga eta Tolosako Buruhandien eta Erraldoien konpartsak irteera eder bat egingo dute Tolosan zehar. Abenduak 23an, berriz, okupazio eguna, alegia, Bonberenean afaria izango da, baina aurretik Bonberenea Txarangak kalejira eder bat eskainiko digu Tolosako kaleak alaitzen. Egun hau ondo bukatzeko, gauerdian su artifizialak izango ditugu.

Animatu eta hurren arte!!!

Wednesday, December 16, 2009

Euskararen eguna


Abenduaren 3an euskararen eguna ospatu zen, eta baita ere Argitxoren urtebetetzea. Argitxo bere bi laguntzaileekin Uzturretik jeitsi zen Laskorain ikastolako haurrei bixita egitera. Haurrek pozez gainezka, ongietorri ederra egin zioten, eskutitzak jaso eta Argitxok, haur bakoitzari opari bana eman zion.

Monday, December 14, 2009

Gabonak!

Badatozte hainbeste espero genituen ospakizunak. Opariak, abestiak, jaiak.. denak gustuko ditugunak, egun bereziak dira denentzat baino gehienbat gaztetxoentzat. Abenduak 24, egunean zehar, lagun taldeak etxez etxe joaten dira kantari dirua biltzera, arratsaldeko 7k aldera Olentzero jeisten da menditik umetxo guztiei agurtzera, gaualdera, famili arteko afaria egiten da eta ohera joaten garenean Olentzerok opari guztiak uzten ditu zuhaitzaren azpian. Gabonei jarraipena emateko Urte zaharra ospatzen da, afari eder bat egiten da urteari amaiera emateko. 12 etan kanpaiak hasten dira eta 12 mahats jatea da tradizio, gazte dexente ateratzen da 00:30k aldera urte berria ospatzera. Azkenik, gabonei agur esateko Errege magoak etortzen dira beraien oparitxoekin Eguberriei amaiera emateko.

JAI ZORIONTSUAK IZAN DITZAZUELA!!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

Maialen Lujanbiok jantzi du txapela!!!

Maialen Lujanbio txapeldun handia!


Lujanbio, arte Ederretako lizentziadun hernaniarra dugu. Bilbon egin zituen ikasketak (Bizkaia), eta han eman zituen urteak oso garrantzitsuak dira Maialen Lujanbioren ibilbidean, hiri handi batera egin baitzuen jauzi. 2000. urtetik 2001era, munduan barrena bidaiatzen aritu zen, eta orduko bizibideek ere eragin handia izan zuten berarengan. Euskal prentsan iritzi-emaile lanak egin izan ditu, Euskal Herriko zenbait musika talderentzako letrak idatzi izan ditu eta kartelgintzan ere aritu izan da. Bertsotan, ikastolan hasi zen, hango bertso eskolan. 2003. urtean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen eta hirutan lortu du Txapelketa Nagusiko azken saiorako sailkatzea, 1997an, 2001 (urte horretan txapeldunorde izan zen) eta 2005ean. 1990eko hamarkadaren bigarren erditik aurrera, emakumeak leku egiten joan dira goi mailako bertsogintzan, eta Maialen Lujanbiok goren mailara iristea lortu du. Gaur egun, sorkuntzari emana bizi da erabat, eta bertsogintza du jarduera nagusi.

Maialen Lujanbiok Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi du azkenea
n, Joxe Agirre bertsolari beteranoaren eskutik jaso du txapeldun berriak txapela, BECen jokatutako final gogoangarrian. Emozioz eta kalitatez beteriko saioan, azken buruz burukoan Amets Arzallus eta Maialen izan dira nor baino nor, eta azkenean hernaniarrak eskuratu du orain dela zortzi urte ihes egin zion txapela. Lujanbio Txapelketa Nagusia irabazi duen lehen emakumea da eta ekintza horrek, etorkizunean zer esan handia izango duela baieztatu dute, "bertsozaleen elkartea" eta "bertsolari txapelketa nagusia 2009" blogen arabera.


Thursday, December 3, 2009

EGUN ARRAKASTATSUA, EGUN HANDIA!!!


Kaixo lagunok! Gaur, abenduak 3, euskararen nazioarteko eguna ospatzen dugula eta, festa giroa izan dugu Usabalen, zer ospatua badugu eta.
Goizean goiz hasi gara bigarren hezkuntzakoak.DBH 3ko KOMUNIKABIDEAK arloko ikasleek egin dugun irratsaioa entzun dugu lehenik eta behin. Bertan, denetarik izan dugu, lehiaketak, elkarrizketak, euskararen inguruko oroitzapenak ... mometu hunkigarriak bizitu izan ditugu zenbait irakasle beteranok beraientzako euskara zer den esplikatzen zuenean. Pertsonai ospetsu bat ere etorri zaigu bisitan, "Maixabel" Ingalaterrako erregina, eta euskaraz hitzegiten, aizue! Eta hori guztia musika lagun genuelarik, abesti zaharrak eta modernoagoak, eta duela urte bete hil zitzaigun Mikel Laboari omenalditxoa ere egin diogu.

Ikasleek osaturiko txarangaren laguntzaz kalejiran atera gara, ikastolako pasiloak alaituz, patioraino. DBHko eta BATXeko ikasleak eta irakasleak, guztiok batera, Mikel laboaren "Txoriak Txori" kantatu dugu. Ah! eta dibertsikoek txistorra bokadilo goxo goxoak prestatu dizkigute!