Thursday, June 11, 2015

IKASTOLAKO EGUNA

Ikastola eguneko festan jende asko egon zen bai lanean baita umeekin etorri ziren gurasoak ere, denera bazkaltzen 1.350 lagun bildu ziren. Auzolanean, adin guztietakoak aritu ziren. Oso giro atsegina egon zen, goizean umeak dantzan, jokoak, tortila patata pintxoen banaketa... Eguerdian gurasoek prestatutako bazkaria, eta arratsaldean jokoak eta musika. Bertan egon zirenak asko disfrutatu zuten eta oso gustura geratu ziren emaitzekin. Bukatzerakoan ere gurasoak prest egon ziren jasotzen laguntzeko. Hurrengo egunerako dena txukun zegoen.

KOMU AZKEN GAUA Ane Garcia Maddi Regil Leire Bengoetxea Iraitz Zudaire Ekain Conde




          Hainbat arazo izan arren, azkenean lortu dugu. Gure helburua pelikula bat egitea zen eta zeinbat arazoren ondorioz ezin izan dugu egin, eta azkenean, korto txiki bat egitea erabaki genuen. Lana ustegenuena baina zailagoa egin zaigu, lehenik, eszenak grabatu behar izan ditugu, ondoren ordenagailura pasa eta azkenik gure kortoa sortu.
Honi denari denbora asko eskaini behar izan diogu. Asko gustatu zaigu proiektu hau, nahiz eta gure artean gora behera batzuk izan. Espero dugu gure lana gustatzea.