Thursday, November 27, 2008

JUAN GORRITIREKIN SOLASEAN

“Nire inozentzian, zoriontsu nintzen”

Arratsalde nagi batean, bide kurbatsu batetik Arribe herrira hurbildu gara Juan Gorriti eskultore artistarekin solasaldi bat izateko asmotan. Ongi etorri atsegin batekin gonbidatu gaitu bere etxe zoragarrira sartzera. Esan beharra dago ikaragarri gustatu zaigula artez beteriko etxe hau. Txoko guztietan aurkitu dugu marrazki edo eskulturaren bat.
Bere umetako gabonei buruz galdetu diogunean ideia bat azpimarratu digu, “giro kristau batean, errosarioak errezatzen etab” bere inozentzian oso zoriontsu zela eta maitasun asko jaso zuela .
Garai haietako hainbat pasarte kontatu dizkigu. Gehiago jakin nahi baduzue, klikatu hemen.

INGURUMENA GURE ESKU!


Guk ere lagun diezaiokegu ingurumenari, nola? Birziklatuz. Oso garrantzitsua da denok birziklatzea, izan ere naturak eskertuko digu. Birziklatzea oso erraza da eta ez du ia batere lanik eskatzen, zergatik ez dugu beraz denok birziklatzen? Batzuen ustez lan asko ematen du birziklatzeak, baina hori ez da egia, gaur egun erreztasun ugari dauzkagulako gure esku.Gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen.

Jose Mari Iturralderi elkarrizketa

Literatura gaiean oinarrituta, Jose Mari Iturralde idazle tolosarrari, elkarrizketa bat egin genion. Oso jator portatu zen gurekin eta amaieran bakoitzari berak idatzitako liburu bat oparitu zigun bere sinadurarekin. Elkarrizketa ikusi nahi izanez gero, klikatu hemen