Tuesday, November 24, 2015

“TOLOSA GOXUA” FERIA 2015/10/31 ean ospatuko da Tolosan. Triangelu plazan Aste Mikologikoari erreleboa hartu eta udazkeneko bigarren azoka bereziaz gozatzeko aukera izango da. Tolosako gozogintza tradizionala ezagutzeko aukera izango da herriko gozogileen eskutik. Era berean, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Iparralde, Nafarroa Errioxatik etorritako gozogileek gustu guztiak asetzeko moduko produktu ezin ederragoak eskainiko dituzte. Gozogile bakoitzak bere espezialitatea ekarriko du, modu horretan Tolosa Goxua azoka hainbat eta hainbat espezialitate ezberdin bateratuko dituen azoka izango delarik. Sorpresa ugari izango dira... eta pixkanaka pixkanaka joango gara aurreratzen zer aurkitu ahal izango duzuen bertan. Egon adi Tolosa.eus eta Udalaren sare sozialei! Gaurkoan Tolosa Goxuako partaide desberdinei egin diegu elkarrizketa Imanol Zubeltzu Basque Culinary Center-eko ikaslea eta Tolosa Goxua lehiaketako epailetik hasita, Leyre txokolatetako saltzailetik pasata eta azkenik Arrastia pasteletako nagusiarekin bukatuko dugu: Imanol Zubelzu (Epailea eta BCC-ko ikaslea): 1-Zenbat urte damazkizu Tolosa Goxuan epaile bezala? Hau lehen urtea da. Ni Basque Culinary Centerreko ikaslea naiz eta Tolosako babarrun lehiaketan egon naiz urte hauetan epaile bezala baina “Tolosa Goxuan” nire lehenengo urtea da. 2- Zeure ustez zein da trukoa postre on bat egiteko? Trukoa bakoitzak ikusi beharra dauka ezta?baina nik uste dut garrantzitsuena errezeta ondo ikastea eta produktu onarekin osatzea dela. 3-Zein da zuri gehien gustatzen zaizun postrea? Niri asko gustatzen zait konpota, batez ere orain negu aldean eta Gabonetatik gertu jaten den konpota. Gainera Tolosan aukera asko dauzkagu postreentzat. 4-Zein da trukoa Tolosa Goxuako lehiaketa irabazteko? Gogoz prestatzea goxua, kasu honetan Igitu-beso hau eta bestalde, barruko krema ondo egina egotea, kanpoan daukan masa landuta izatea, eta batez-ere gogotsu etortzea. Leyre txokolateetako saltzailea: 1.- Zenbat urte daramazkizu hona etortzen? 10 urte, edo horrelako zerbait damagu Tolosa Goxuara etortzen. 2.- Zer ekarri duzue aurtengoan? Beti ekartzen ditugu txokolate beltzak, baino aurten ekarri ditugun txokolateak desberdinak dira, adibidez: txokolatea esnearekin, “Pasiozko fruitua” eta mangozko txokolatea. Bestalde, jendeak eskatzen duena txokolate beltz-beltza denez, %95eko kakaoa duen txokolate beltza ekarri dugu. 3.-Zein da zuen espezialitatea? Gure espezialitatea txokolatea izan da betidanik. 4.-Zer ikusten duzue desberdina zuen postuan besteetatik? Beste postuetan, txokolateaz gain, beste motatako gozoak lantzen dituzte, guk aldiz txokolateak lantzen ditugu soil-soilik. Arrastia Pasteletako nagusia : 1.-Zenbat urte damazkizu hona etortzen? Eta nondik zatozte? Gu Arrastia Euskal pastelak gara: Villafrankatik (Baiona) gatoz, Tolosa Goxua azokara, orain dela 20 urtetik. 2.-Zer ekarri duzue aurtengoan? Gurinezko, kremazko eta franfuesazko Euskal pastela eta soberan geratzen zaigun gurinarekin pastak egin ditugu. 3.-Zer errezeta erabiltzen duzu? Euskal pastelaren berdina, baina, gurin berezi batekin. 4.-Zein da zuen espezialitatea? Euskal pastelak dira gure espezialitatea. 5.-Zer ikusten duzue desberdina zuen postuan besteetatik? Iparraldeko produktuak izatea da gure postuak daukan desberdintasuna besteetatik. Tolosa Goxuak aurtengoan ere oso arrakastatsua izan da eta gure aldetik dena esanda dago. Mila esker partaide guztioi, batez ere elkarizketatuei. Gehiago irakurri nahi baduzue, hemen dituzue “El diario vasco” eta “Debocados” blog eta web-orriak: http://agenda.diariovasco.com/evento/tolosa-goxua-444022.html http://debocados.com/gastronomias/que-ver-tolosa-goxua-feria-dulce/