Wednesday, March 7, 2018

Hemen duzue emiliano antonen entrevista, Aitor eta Ricsi egindakoa, pin-pong jokalaria da eta berari  pentsatu dugu egitea entrevista.

Espero dugu gustukoa izatea.



Zenbat urterekin hasi zinen pin-pongenibiltzen?

30 urte bitarte hasi nintzen.

Zenbat denbora daramazu kirol honetan??

20-30 urte banoa jokatzen kirol hau.

chapelketak egin ahala irabazita,iritsi al zara hobena izaten espainean edo euskadin?

bai iritsi naizela hobena izatea

irakaslea izan al zara noiz bait?

bai izan naiz batzutan

zer iruditzen zaizu kirol hau?

nekatsua,asko nekatzen naiz baina gustuko dut

ba ahal duzu kopa edo medallen bat?

bai,15 kopa badut eta medallen bat ere izango dut.

eskerrak ematen dugu entrevistan laguntzeagatik.

Hurengo arte!!!

Sunday, March 4, 2018

Iñaki Artolari elkarrizketa Ioritz eta Oier

Hona hemen Ioritz Oterminek eta Oier Pagolak egindako elkarrizketa interesgarria Iñaki Artolari!
Espero dugu zuen gustukoa izatea.


AITOR AZPIAZURI EGINDAKO ELKARRIZKETA

Hemen duzue Aitor Azpiazuri egindako elkarrizketa interesgarria. Elkarrizketa honetan Aitor Azpiazuren literaturaren ibilbide arrakastatsua kontatzen da

AITOR AZPIAZURI EGINDAKO ELKARRIZKETA





Hemen duzue Aitor Azpiazuri egindako elkarrizketa interesgarri hau. Elkarrizketa honetan bere euskal idazlea

Maite Brit elkarrizketa Beñat eta Ander

Unibertsitateko karrerei buruz gehiago jakitearren, Maite Brit-i egin diogu elkarrizketa. Gaiari eta honekin bizi izan dituen esperientziei buruzko galdera batzuk egin dizkiogu, eta honako erantzun hauek eman dizkigu. Unibertsitatean ikasketak egitea pentsatzen ari direnentzat interesgarria eta baliagarria izan daitezke bere erantzunak.

Hona hemen elkarrizketa:


-Kaixo Maite, eskerrikasko gaur gurekin egoteagatik.
Esan diguzunez unibertsitatean karrera bat egin zenuen

-Zer karrera egin zenuen?
-Magisteritza ikasi nuen, Donostiako seminarioan, hor ikasi genuen azken taldea izan ginen, gero euskal unibertsitatea eraiki zuten eta martxan jarri zuten.

-Zergatik erabaki zenuen karrera hori ikastea?
-Niri betidanik gustatu izan zaizkidalako umeak, haiekin egotea, eta argi nuen nire lanbidea hortik joango zela.

-Zure garaian ze nota eskatzen zizuten
magisteritza ikasi ahal izateko?
-Ez naiz oso ondo gogoratzen baina ongi bat eskatuko zutela uste dut, askoz gehiago ere ez.

-Asko kosta al zitzaizun karrera ikastea?
-Ez, urtez urte eraman nuen, gustura ibili nintzen eta nota nahiko onak ateratzen nituen.

-Karrera horrek asko lagundu al dizu orain
daukazun lana lortzeko?
-Erabat, hortan lana egiten dut eta. Andereñoa naiz, haur hezkuntzan, gaur egun.

-Karrera ikasi eta gero zenbat denbora
pasa zenuen lana bilatzen?
-Egia esan, zorte handia izan nuen, eta karrera bukatu ahala, lanean hasi nintzen.Ez naiz langanbezian egon, beste ikastetxe batzuetan egon naiz, baina langabezian ez.

-Gustura al zaude egin duzun karrerarekin?
Beste bat aukeratuko zenuke?
- Magisteritza egin eta gero, pedagogia ere ikasi nuen; lanean ari nintzela biak konpaginatu ahal izan nituen.Urtero saiatu naiz ikasketa berri bat egiten, ikastaroak, nire kurrikuluma eta formakuntza handitzeko. Beste karreraren bat ikasi? Bueno, logopediaren inguruan daukat griña.

-Karrera batzuetan sartzeko notak justuak iruditzen
al zaizkizu, ala gehiegizkoak dira?
-Entzuten dudanagatik karrera batzuetan nota altua eskatzen dute, egia esan ez nago oso informatua gauz horietan. Bai ulertzen dut karrera batzuetarako aukeratuak izan behar direla, probetxua aterako dion jendea eta plaza ondo aprobetxatuko duena, orduan beraiek kriba bat egiten dute notaren bidez, niri iruditzen zait hori egokia izan daitekeela, ez duelako zentzurik jendeak urteak ematea unibertsitatean, eta hori dator expediente on bat daukan jendetik, ikasten duen jendea, nota onak ateratzen dituen jendea.Hor ziurtatzen duzu jakintzaren arloa ondo aprobetxatuko duela.

-Karrera bat ikasteak pena merezi duela uste duzu?
Formazio profesionala egitea hobeagoa litzateke?
-Nik uste dut formakuntza bat behar dela, garrantzitsua da.Karrera edo lanbide heziketa? Hori pertsonaren arabera da. Formakuntza da garrantzitsua nire ustez; bat edo beste, bakoitzak aukeratu eta baloratu behar du.

-Oso garestia al da unibertsitatean ikastea?
-Desberdintasuna egongo da publikotik pribatura, hortaz ziur naiz, baina unibertsitatea ez da bakarrik ikasketak, ez da berdin non egiten duzun, ez da berdin Donostian egin edo hurrutiago, zergatik karrera bera ordaintzen duzu eta gainera residentzia edo pisua ordaindu behar da, bidaiak, azkenean ikasketak ez da bakarrik unibertsitatea.Dirua da? Bai. Aprobetxatu behar da aukera hori? Zalantzarik gabe, oso garrantzitsua da.

-Ezagutzen al duzu jendea karrera ikasi eta lanik ez duena?
-Ba pentsatzen aritu naiz horren inguruan eta nik uste dut nire inguru gertuan ez dagoena inor horrela, gainera gehienak lanean ari dira ikasi duen horrekin zerikusia duen lan batean.

-Eskerrikasko Maite gurekin egoteagatik, eta ondo segi

-Eskerrikasko zuei, aukera hau emateagatik, eta zorte on


Thursday, March 1, 2018

Elkarrizketa Tonatiuh eta Mikel


Zesta punta edo Jai Alai Euskal Herrian sortutako kirol bat da, mundu osoan zehar jolastu dena. Zoritxarrez, gaur egun ez da hain ezaguna beste euskal kirol batzuekin konparatuta. Beraz, kirol honen egun hobenei buruz ikasteko, Fernando Elolari egingo diogu elkarrizketa, izan ere, zesta punta jokalari profesionala izan zen gazteagoa zenean, eta Amerikara joan zen jolastera. Han, batez ere Mexiko aldean ibili zen jolasten, baina baita Ipar Amerikan ere. Ea kirol honi buruz gauza interesgarri gehiago ikasten dituzuen eta interesa pizten zaizuen!

Hemen duzue elkarrizketa: