Monday, October 6, 2008

POSTAK IDAZTEKO BEHARREZKOAK

Dagoeneko 2 e-mail kontu ireki ditugu:
  1. g.mail blogari moduan baimendua izateko
  2. yahoo ko e-maila, flickrera eta Utubera argazkiak eta bideoak deskargatzeko.
Beraz, orain gure artikuluak blogean sartzeko prest gaude. Nola? Oso erraza. Jarraitu honako pausu hauek.

  • Sign in klikatu eta zuen helbide elektronikoa eta pasahitza eskatuko zaizue.
    1. EditHtml
    2. Compose
Guk gehienetan, eta kontrako agindurik ezean, Compose aukeratua dugula idatziko dugu.
  • Testua karta bat idazten ariko bagina bezala sartuko dugu.
  • Argazkia sartu nahi izanez gero, goiko aldean dugun argazkiaren ikonoa sakatuta lortuko dugu. Bi aukera ematen dizkigu.
  1. Gure ordenagailuan gordeta dugun irudiren bat igotzekoa (tamainarekin arazoa izan dezakegu)
  2. flicker edo beste zerbitzu batetik deskargatzekoa. Horretarako flickr zerbitzuan bezero bezala onartu behar gaituzte eta erabiltzaile izena eta pasahitza gogoan izan. Aurrekoan bezala, gauzak errazteko, denok klabe bera erabiliko dugu:
    1. erabiltzailea: laskikasleak
    2. pasahitza: laskaldig