Wednesday, November 18, 2009

EUSKARAREN EGUNA

Gerturatzen ari da abenduak3. Eta zergatik aipatzen dugu egun hau? Ba, euskararen eguna delako.
Egun berezi hau toki ezberdin askotan ospatzen da, izan ere, egun honetan ospatzen dena oso garrantzitsua da euskaldun guztientzat: gure beharra duen hizkuntzaren eguna. Edozein hizkuntzak merezi du bere eguna izatea, zeren eta, gu gure hizkuntzarekin identifikatzen gara. Ikastoletan hainbat ekitaldi egiten dira egun honetan, gainera toki batzuetan (Nafarroan) jai izaten da egun seinalatu hau. Udalek egun onetarako egitarau interesgarriak jartzen dituzte, adibidez: bertso jaialdiak, musika emanaldiak...

Wednesday, November 11, 2009

Goazen Amasako jaietara!



Jada, iritxi dira denak espero genituen Amasako jaiak. Giro bikain eta ederra izango da bertan nahiz goizez nahiz gauez, zuek ere han espero zaituztegu. Gazte dexente bilduko gara Herriko plazan, eta primeran pasatuko dugu txoznaz txozna eta etengabe dantzan.

HIRUILEKO BUKAERA

Hiruilekoa bukatzen hari da eta azterketak gainean ditugu. Ikasle guztiak oso estresatuak dabiltza azterketak direla eta: batzuk orduak eta baita egunak ere pasatzen ditugu hauek ikasten. Gainera errekuperazioak direla eta batzuei oraindik ere denbora gehiago eskatzen die honek, kurtso hasieratik hasita horain arteko apunteak artuta. Estresak ez gaitzala garaitu! Horaingo nekeak geroago eskertuko ditugu eta, gainera segituan amaituko dira. Animo, aurten guztiok pasako dugu kursoa eta! Bestalde gabonak bertan ditugu eta deskantsatzeko eta ondo pasatzeko aukera bikaina da.

Monday, November 9, 2009

EMETERIOREKIN EUSKRAZ BIZIZ


“Euskaraz-bizi” proiektuari buruz jakin-mina sortu zitzaigula eta, Emeteriori, Laskorain Ikastolako zuzendari ohiari, elkarrizketa interesgarri bat egitea bururatu zitzaigun. Honek, proiektua nola hasi zen, zer nolako eragina izan zuen eta bitxikeria ugari aipatu dizkigu.
  • Zergatik sortu zen euskaraz bizi proiektua?

Aspaldi, ikastolako patiora hurbildu ahala, gure ikasle guztiak etengabe erdaraz hitz egiten zutela konturatu ginen, eta gure hizkuntza euskara dela jakinda izugarrizko tristura sentitu genuen. Guzti honen eraginez, euskaraz bizi proiektua sortarazi genuen, ala, gure ikasleak beti euskaraz hitz egitera bultzatu eta izugarrizko eragina izan zuen pare bat urteren poderioz

  • Zein izan da zure lorpen handiena?

Zalantzarik gabe, Laskorain Ikastolako ikasle guztiak ahalik eta gehien euskaraz hitz egitea izan zen nire lorpen handiena. Baina esan beharra dut, ez dudala nik bakarrik lortu, zenbait irakasle eta gurasoen ahalegina eta laguntzaren ondorioz, denak batera guztien amets hau betetzea lortu genuen.

  • Hasi zinenetik orain arte aldaketarik sumatu al duzu?

Noski, aldaketa garrantzitsua sumatu dugu guztiok pasa diren urte hauetan. Oso kontentu nago ikastolan egon naizen bitartean lortutako lorpenekin.

  • Ikastolan ez egotea, faltan botatzen al duzu?

Beno, orain oso gustura eta lasai bizi naiz. Gainera, orain ere ikastolako arduradunak oso ondo ari direla jakinda, ez dut nire beharra sentitzen. Arazoren bat suertatu ezkero, pozik joango nintzateke laguntza eskaintzera eta aldi berean, aspaldiko lagunak bisitatzera.

Artikulu osoa irakurri nahi baduzu, klikatu hemen