Thursday, November 27, 2008

JUAN GORRITIREKIN SOLASEAN

“Nire inozentzian, zoriontsu nintzen”

Arratsalde nagi batean, bide kurbatsu batetik Arribe herrira hurbildu gara Juan Gorriti eskultore artistarekin solasaldi bat izateko asmotan. Ongi etorri atsegin batekin gonbidatu gaitu bere etxe zoragarrira sartzera. Esan beharra dago ikaragarri gustatu zaigula artez beteriko etxe hau. Txoko guztietan aurkitu dugu marrazki edo eskulturaren bat.
Bere umetako gabonei buruz galdetu diogunean ideia bat azpimarratu digu, “giro kristau batean, errosarioak errezatzen etab” bere inozentzian oso zoriontsu zela eta maitasun asko jaso zuela .
Garai haietako hainbat pasarte kontatu dizkigu. Gehiago jakin nahi baduzue, klikatu hemen.

INGURUMENA GURE ESKU!


Guk ere lagun diezaiokegu ingurumenari, nola? Birziklatuz. Oso garrantzitsua da denok birziklatzea, izan ere naturak eskertuko digu. Birziklatzea oso erraza da eta ez du ia batere lanik eskatzen, zergatik ez dugu beraz denok birziklatzen? Batzuen ustez lan asko ematen du birziklatzeak, baina hori ez da egia, gaur egun erreztasun ugari dauzkagulako gure esku.Gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen.

Jose Mari Iturralderi elkarrizketa

Literatura gaiean oinarrituta, Jose Mari Iturralde idazle tolosarrari, elkarrizketa bat egin genion. Oso jator portatu zen gurekin eta amaieran bakoitzari berak idatzitako liburu bat oparitu zigun bere sinadurarekin. Elkarrizketa ikusi nahi izanez gero, klikatu hemen

Wednesday, November 26, 2008

Ongi etorria Titirijai 2008!

Gustatzen al zaizkizue txotxongiloak? Ala bada ezin duzue 2008ko TITIRIJAIA galdu. Kolorez ,txotxongilo ugariekin eta sorpesa handiekin datorkigu aurtengo txotxongilo emanaldi hau. Zatozte eta ez galdu esperientzia apart hau! Hemen egongo gara itxaroten. GEROARTE!!

Thursday, November 20, 2008

ZORIONAQ GUZTIOI!!!!



Zorionak Laskorain ikastolako partaide zareten / garen guztioi! Hainbeste lan eta esfortzuk jaso du ongi merezitako saria: Euskalit fundazioak eskaintzen duen urrezko Qa. Ikastolako ikasle, irakasle, langile eta guraso guztien artean osatzen dugun hezkuntz proiektua hobetzen jarraituko dugu. Mila esker guztioi.

Q-A OSPATZEN!




Urrezko Q-dunak ginela jakin bezain pronto, musuak, besarkadak eta malko bat edo beste ez zen faltatu langileen artean. Zuzendaria zoriontzeko irrikaz, a zer harrera hunkigarria! Nor izan zen malkoei eusteko gai?

Wednesday, November 19, 2008

Zer euskal abesti duzu gustoko?

Abenduak 3 euskararen eguna dela eta, Euskeraz Biziko azkeneko proiektua euskal musikan oinarritzen da. Horregatik, eskubiko zutabean azaltzen den inkestan parte hartzera bultzatzen zaitugu.
Anima zaitez!

BEHOBIA 2008

Aurreko Igandean, Donostian Behobia lasterketa ospatu zen. Aurten 16.000 korrikalarik hartu dute parte. Beste urteetan baino jende gehiagok parte hartu duela esan digute. Urtetik urtera handitzen hari den lasterketa bat da Behobia. Esan digutenez, Gipuzkoa guztiko biztanleen %1-a irten zen lasterketan. Denera, parte hartutako korrikalarietatik 13.000 inguru gizonezkoak ziren eta 3000 inguru emakumeak. Chema Martinez , eta nesketan berriz, Ana CasaresPolo izan ziren aurtengo irabazleak. Laskorain ikastolako hainbat irakasle eta langileek ere parte hartu zuten haurtengo behobian.
Hona hemen parte artutakoak:

INAXIO:
Laskorain ikastolako hainbat langilek hartu zuten parte Behobia 2008an. Horietako bat Inaxio da, DBH eta batxilergoko irakaslea. Bera, 16000 korrikalarietatik 10.000 inguruko postuan geratu zen nahiz eta aurten gogor ez prestatu izan. Berak esan digunez, bi hilabeteko prestakuntza egiten du normalean, karrera honetan parte hartu ahal izateko. Apuntatu ahal izateko,maiatzean 13.000 plaza ireki ziren interneten. Hauek, ia lau egunetan bukatu ziren. Inaxiok esan bezala, “ beste urteetan baino jende gehiago izan zen, bai parte hartzen eta bai ikusten. Geroz eta arrakasta gehiago du ospakizun honek ”. Hurrengo urtean berriro joateko asmoa du korrikalari honek.

JEXUX:
Jexux Iturria,ikastolako atezaina, Joxemirekin batera, behobia 2008an parte hartu zuen. Jexuxek, hainbeste jendeetatik 645.postua lortu zuen. Berak ez du prestakuntza berezirik egiten, baina astean hirutan, ikastolako lanak bukatu ondoren, korri egitera eta ibiltzera joaten da hobbie bezala
Honi, bere koinatuak apuntatu zion. Hurrengo urtean ere bien artean “pikea” sortzen bada, agian joango dela dio.

JOXEMI:
Joxemi, Laskorain ikastolako LH-ko irakaslearekin hitz egin ondoren, bera bi hilabete lehenago entrenatzen asten dela esan zigun. Berak 6291 postua lortu zuen, eta berak esan bezala “nire aurretik baino jende gehiago utzi nuen atzean ”.Prestakuntzan, bi hilabetean aritzen da korri eginez. Joxemi ere internet bidez apuntatu zen asko kostata. Hurrengo urtean ere joateko asmoa du.

KAOTIKO


KAIXO LAGUNOK!!!!

datorren larunbatean ibarrako gaztetxean kaotiko izango dugu


gustokoa baduzue joan ikustera!!

Thursday, November 13, 2008

Eguberriak


Eguberriak gerturatzen ari direla eta, lehiaketa bat egitea erabaki dugu 6 LH eta 5 LH-koen artean. Lehiaketa honetan euskara eta eguberriei buruzko esaldiak egin behar dira. Irabazlea gure blog-ean azalduko da (www.laskaldig.blogspot.com).
Zuen erantzunaren zain egongo gara. Animatu! Mila esker!!

Tuesday, November 11, 2008

ZORIONAK GARAZI!!!!!

Garazi Egiguren, Laskorain ikastolako Batxilergo 1eko ikasleak Euskal Kalntu Txapelketa irabazi du igandean Donostiako Antzoki Zaharrean izandako finalean.
Noizko Ikastolako patioan kontzerturik?

Thursday, November 6, 2008

Hungriako abesbatza nagusi 40. Abesbatza Lehiaketan


Aurreikusten zen bezala Kalitatea izan da nagusi Tolosako Abesbatza Lehiaketaren 40. aldian. Aurtengo edizioan, Hungriako Cantemus abesbatza izan da nagusi sei sari irabazi dituelarik. Tartean, Kutxa sari nagusia eraman du eta honi esker 2009an Frantzian ospatuko den Europako Abesbatza Lehiaketan parte hartzeko txartela eskuratu du. Publikoaren saria Letoniako Kamer abesbatzarentzat izan da. Euskal Herriko bi abesbatzak ere ez dira esku hutsik geratu. Sarituak ikusi ahal izateko klikatu emen.

Wednesday, November 5, 2008

IKASTURTE BERRIA


Kaixo lagunak!
Ikasturte berria hasi dugu. Sakramentinoetan, haurtzaindegia egin dute ,eta bertako hirugarren eta laugarren mailak Usabalera etorri dira; laugarren DBHkoak berriz, batxilergoko eraikuntzara pasaz.
Guk hirugarren mailako antolatzaileari, Mikel Kalahorrari eta LHKO 3Bko haurrei galdeketa txikitxo bat egin genien aldaketari buruzko iritziak jasoz.
Ikasleak oso gustura daude ikastola berrian, asko gustatu zaie ikastola patioa oso handia iruditu baitzaie eta gelak ere asko gustatu zaizkie oso handiak baitira.
Mikel ere pertsonalki gustura dago, gelan lasaiago ibiltzen dira tokiarekin, patioa ere handiagoa dela nabaritzen dute eta haurrentzat eskailera gutxiago daude. Hala ere, zenbait guraso kezkaturik etorri zirela aipatu digu, besteak beste haur bihurri batzuek alde egingo zuten beldurra zeukaten. Urrunago egoteak ere, kezka sortzen zien, baina kezka guzti horiek konpondurik daude jada.

Tuesday, November 4, 2008

PIROPO LEHIAKETA

Laskorain ikastolako DBHko ikasleentzat piropo lehiaketa bat antolatu dugu. Hiru piropo orijinalenak sari izugarriak jasoko dituzte eta Zer Berri blogean azaltzeko aukera izango dute.
Piropoa euskeraz idatzia egon behar du, ez du oso luzea izan behar eta orijinala izan behar du. Urrengo astean jakin ahal izango dituzue irabazleen izenak.

Agur bero bat eta anima zaitezte!

Nagore, Jon, Unai eta Amaia.