Tuesday, March 22, 2011

maitatu, ikasi, ari... euskalakari!!!

Kaixo lagunok, gertu ditugu aste santuak, eta haiekin batera baita KORRIKA ere. Aurtengoa, AEK-ak antolatzen duen 17. edizioa izango da, eta Tolosatik Apirilak 13an, asteazkenean, igaroko da goizeko 8ak inguruan. Edizio hau, Apirilak 7an trebiƱun hasi eta apirilak 17an Donostian amaituko da. Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe. Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan Korrika helmugara iristean, euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa, ordura arte sekretupean gordetzen dena.