Friday, October 6, 2017

BIZIKIDETZA KANPAINA JUANTXO ARAKAMA

17-18 ikasturtearekin batera abiatu dugu BIZIKIDETZA KANPAINA ere. Ekintzetako GLAUKOMAko Juantxo Arakamaren bisita izan zen, DBH 3 eta DBH 4ko ikasleek bereziki gozatu ahal izan zutena.
Hitzaldi bikaina eman zigun! Emakume eta gizonezkoen rolen inguruan luze aritu zen, bere esperientzia pertsonaletik abiatuta. Letrak sortzeko bere inspirazio iturriak, sinbolo eta metaforen erabilera... Gozatu ederra hartu genuen!
Hona hemen berak utzitako ale bat




Hemen duzue GLAUKOMAren azken bideoa : Gure Kaiola





Friday, September 29, 2017

DBH 2ko ikasleak MUGI PROIEKTUAN murgilduta!

Urriaren 4an, duela 50 urte ikastola sortu zen egun berean, hain zuzen murgilduko zaizkigu DBH 2ko ikaleak MUGI proiektuan. Bigarren urtez, Yurramendiko egoiliarrei Tolosan zehar ibilaldiak egiten lagunduko die gure gaztetxoek, eta hainbat kontu elkarri esateko parada izango dute. Udalak eta  osasun sailak sustatutako ekimena da, mobilidadea sustatzeko.
Ikus atariako erreportaia.
Ikus 28kanaleko erreportaia.

Thursday, March 16, 2017

DBH 4KO IKASLEAK "ANTXON BANDRES BIDAIARIEN TXOKOKO" IRABAZLE!

Egun hauetan Tolosako Leidor jendez mukuru egon da Bilboko Mendi Film Festibaleko filmerik onenak bertan ikusi ahal izan baititugu, Mendi Touren. Bertan eman dituzte, halaber, Antxon Bandres bidaiarien txokoko beka irabazleen izenak, DBH 4Ako:

  • BeƱat Etxezarreta
  • Ane Iturria
  • Julen Segurola
  • Leire Arrate
  • Endika Ibarguren
  • Maialen Indakoetxea

  • Zorionak txapeldunei! Euskal Herrian barna 5 eguneko bidai bat planifikatzea zen erronka, gai tematiko baten inguruan, noski. Hauek, Euskal Herria zinean aukeratu dute,  Euskal Herriko paisaiak agertu diren filmeen ibilbidea gauzatu nahi izan dute.

    Beste bi talde finalistak ere Laskorain ikastolakoak izan dira. Zorionak guzti guztiei!

    MENDI TOUR 2017 IS ON ROAD - ABIAN DA - EN MARCHA from Mendi Film Festival on Vimeo.

    LIBURUAREN EGUNA

    Liburuaren egunaren harira Batxiko ikasleek galdetegi bat prestatu dute. Arren, eskatzen dizuegu bete dezazula.

    Friday, March 10, 2017

    Thursday, February 2, 2017

    Estereotipoak




    Hemen duzue estereotipoen bideo bat.