Wednesday, October 8, 2008
EUSKAL ZINEMAREN ASTEA
22 film luze, 22 labur eta hainbat dokumental lehiatuko dira, eta hiru sari emango dituzte: horietako bi ikusleenak izango dira, film luze onenari eta film labur onenari eta, hirugarrena, epaimahaiaren film labur onenari saria izango da. Pantailaratuko diren lan guztiak euskal zinemagileek 2006an zuzendu edo ekoiztutakoak dira, eta haien artean honakoak dira nabarmentzekoak, besteak beste: Noticias de una guerra, La buena voz, Zeru horiek, Calle silencio, Nomadak TX, Txorixak galduta egozenian, Kutxidazu bidea Ixabel eta La sombra de nadie.
Freddie Mercury, 1981 Wembley estadioko kontzertuan.
Madonna “pop-en erregina” orain dela bi urte gutxigora-behera bere single-lekin “Hung up” ez dela hemendiken pasa eta nola ez Queen talde, rock-eko talderik onetarikoa,orain dela asko ez dela hemendik pasa ere, Fredie Mercury hil zenetik gutxigora-behera, baina jakingo al zenuen esaten zein zen Freddie Mercury?
Ba oso erreza da, "Queen" musika taldeko abeslaria eta ikurra izan zen. Izan ere, taldeko kanta ezagunenetako gehienak sortu zituen.Gaur egun,
Paul Rodgers abeslaria kontzertu batean.
bere omenez estatua bat dago Suitzan zehazkigo Montreuxen.Esaten dutenez, Rock historiako abeslari onetarikoa izan zen.Baina dena ez da polita abeslari baten bizitzan,Mercury HIESak hil izanak gaixotasun honen gaineko kontzientzia zabaltzeko balio zuen eta 1991ko azaroaren 24an hil zen Londoneko bere etxean.Baina hau aipatzekoa da,Queen-eko kontzertu garrantzitsuna Wembleyko estadioan (London) izan zen.Jende asko elkartu zen estadioan eta bertan “Queen” taldea fama ikarargarria hartu zuen.Baina lehen aipatu dugunez Mercury aspaldi hil zen,baina taldea nola egingo zuen kontzertu bat abeslari gabe?Lasai egon, “Queen” beste abeslari bat aurkitu du: Paul Rodgers bai egia da Paul abeslari famatua da baina,Freddiaren omenez egin du espero dugu Gira berria honetan suerte edukitzea.Gira honen izena Rock the Cosmos Tour du eta leku hauetan egingo dute kontzertuak(Espanian ere egingo dute)
KILOMETROAK

Irura herri berria da eta bere ikastolak 140 ikasle ditu. Gaur egun Ikastolako gelak hiru kokapen ezberdinetan banaturik daude. Lekurik ezak bultzatuta eraiki berri baten apustuari ekin diote. Irurako ikastolari diru laguntza emateko dendak eta tabernak ireki dira. Irurako Ikastola berria 2007ko maiatzean hasi zen eraikitzen eta sartu berri garen urte honetan amaituko dira obrak.
BERTSO SAIOA

* Zer iruditu zaizue Donostiako zinemaldia 2008? Eta bertako pelikulak?
* Izar asko ikusi al zenituzten?
* Zaila egin al zitzaizuen zen pelikulak epaitzea?
* Zein pelikula gustatu zaizu gehien? Eta gutxien?
* Zenbat pelikula ikusten zenituzten egunean?
* Gustatu al zaizue esperientzia hau?
* Errepikatzeko moduan?

ZER DA ZINEA?
Zinema edo zinematografia (antzinako grezieratik: κίνημα kinema (mugimendua) eta γράφειν grafein (idatzi) eratorria) projektore baten bidez fotograma multzo bat (filma) era bizkor eta jarraian (mugimenduaren ilusioa sortzeko) pantaila baten kontra pasatzeko teknika da. Oso aisialdi mota ospetsua izan da XX. mendearen hasieran Lumière anaiek asmatu zutenetik. Argazkilaritzatik oso hurbil, mugimenduak aukera artistiko zabalagoak ematen dizkio zinemari.
Zinemaren inguruan, gauza ezberdin ugari aurki ditzazkegu esaterako honako hauek:
KILOMETROAK

Beste aldetik, ikasleen %50ak baino gehiagok, ibilbidea ez zuten egin. Ibilaldia egin zutenetatik %60ak baino gehiagok, gustukoa izan zuen eta %10ak baino gehiagok ez zuten oso gustura egin. Gainontzeko guztiek ez zuten batere gustukoa izan.
Hurrengo urtean joango al zara Kilometroetara? Galdera hori egin eta gero, %85ek baietz erantzun zuten, %5ak baino gutxiagok ezetz eta gainerakoek ez dute erabaki.
Hona hemen, Josune Aiestaran-ni egindako entrebista. Berarekin hitz egin eta gero Kilometroei buruzko hainbat galdera egiteko aukera izan genuen:
Lehenik, zer moduzkoak iruditu zaizkizu aurtengo kilometroak?
Oso onak iruditu zaizkit. Apartak. Eguraldiak asko lagundu zuen eta giro aparta izan genuen Anoeta eta Iruran. Bi herriak jendez beteta egon ziren egun osoan.
Uste baino jende gehiago etorri al da? Gutxi gorabehera zenbat?
Bai. Izugarrizko jende pila etorri da. Hala ere, ez dakigu zehazki zenbat jende etorri den oraindik.
Laguntza handia jaso al duzue?
Bai. Jende askok lagundu digu. Laguntza hau gabe ezingo genuen honelako ekintza bat antolatu. Gaur egun, Irurak 1500 biztanle ditu haur eta helduak kontatuta. Egun horretan 2000 pertsona aritu ginen lanean. Anoetako, Laskorain ikastolako, Ibarrako, Billabonako, Imakulada ikastetxeko eta Andoaingo hainbat jendek lagundu ziguten.
Zergatik aurtengo kilometroei “ Eraikitzen ” izena jarri zenioten?
Eraikin berriaren beharrarengatik jarri genion izen hori. Lehen, eraikinaren aurretik leku falta handia genuen eta eraikina ordaintzeko dirua behar genuelako. Herria eta ikastetxea eraikitzen ari direlako.
Irura hain herri txikia izanik nolatan bururatu zitzaizuen hor egitea?
Lehen esan dudan bezala beharrak bultzatuta. Hasieran haur hezkuntza bakarrik genuen baina herria handitzearekin batera, 6.mailararte jarri genuen. Ikastetxe berria egiteko, udalak 600.000 euroko diru laguntza eman zigun eta guk 1.700.000ko diru kopurua behar genuen gastuetarako.
Eta amaitzeko, hainbat sakrifizio eta prestakuntza zerbaitetarako balio izan dute?
Bai horixe. Jende mordoa inguratu zen Irurara eta ze ondo atera zen dena. Jendea oso pozik dago.